Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft (GAFAM) gisako enpresa digitalak hazteko arrazoien atzean, orain arte ezezagunak ziren bi arauen bulkada dago. Hasteko, prozesagailuen potentzia biderkatzailea da, urtetik urtera bistakoa da hauen ahalmenaren igoera esponentziala dena. Bigarrenik, kostu marjinal zeroren legea dago, alegia sarean bezero bat gehiago izateak ez du kostu gehigarririk. Horregatik, arlo honetan teknologia mendean duenak produktibitatean aparteko hazkundeak ditu eta bere hedakuntza kostu gehigarririk gabe bidera lezake. Beraz, teknologia arloko enpresa liderren etekinak itzelak dira. Irabazleek dena irensten dute. Ekosistema digitalak munstroak sortzen ditu.
AEBetako GAFAM boskotearen finantza balioa Alemaniako BPGa baino garaiagoa da eta, egungo joerak jarraitu ezkero, Europako Batasuneko produktuaren gainetik kokatuko da hamar urte barru. Konkurrentziarako hobari gaindiezinak dituzte: marka globalak, adimen artifizialeko motore handiak eta, batez ere, ikerketa eta garapenean egindako inbertsio ikaragarria (70 mila milioi dolar, ia Erresuma Batuak egindakoaren adina). Lasterketa teknologikoak ez du erdibiderik onartzen, zenbaki handien logika jarraitzen du. Horrenbestez, erraldoi hauen zenbakiek eta tamainak herrialde aurreratu askoren bolumen makroekonomikoa gainditzen dute.
GAFAM taldekoek erakusten dutena hauxe da: monopolio ahalmen izugarria, besteak beste, duten hazkundearen bizkortasuna dela eta
Gero eta ozenago entzuten ari da baita ere eragile ofizialen aldetik enpresa hauen gaineko kontrolak eta mugak ezartzeko garaia dela. Izan ere, aipatutako enpresek milioika herritarren datuak kontrolatzen dituzte eta informazio hori guztia elkartu eta saltzeko ahalmena dute. Beren plataformak mende berriaren merkatu erraldoiak dira, eskala izugarria dute eta dauden legeak ez dira gauza merkatu horien gaineko kontrol eraginkorra bideratzeko. Horren ondorio dira enpresa hauen irabazien igoera esponentzialak eta Europako Batasunak, modu lausoan bada ere, jarraitzen eta zigortzen hasi den zerga ihesa orokortua. Baina, GAFAM taldekoek erakusten dutena hauxe da batez ere: monopolio ahalmen izugarria, besteak beste, duten hazkundearen bizkortasuna dela eta, ohiko monopolio konbentzionalekin alderik ez duena.
Teknologi erraldoi hauek zatikatzearen aukera ere aztertzen ari dira. Elizabeth Warrenek –AEBetako Alderdi Demokrataren hautagaietako bat– 2020an boterea eskuratzekotan horixe egingo lukeela iragarri du. Mahai gainean dagoen beste aukeretako bat enpresa teknologiko handi horiek beren datuak lehiakideekin partekatzeko beharra litzateke.
Haatik, GAFAM enpresek dituzten erronka ugarien artean bata gailentzen da, munduko ekialdeko enpresa teknologiko erraldoiek planteatzen dutena, hain zuzen. Denbora gutxian Asian hamar berrikuntza kluster global sortu dira. Eta horien artekoak dira mundu mailako liderrak, izan ere Silicon Valley bosgarren tokira jaitsi da munduko berrikuntza klusteren zerrendan, Tokio, Seul, Shenzhen eta Pekinen atzean geratuta. Munduko erdigune teknologikoa zein ekonomikoa Pazifiko aldean birkokatzen ari da eta 5G bezalako teknologia estrategikoak han garatzen ari dira. Munduko lidergo teknologikoa auzitan dago eta Donald Trumpen erreakzio traketsek eta protekzionistek ez dute errealitate hori saihestuko. Posizio geoekonomikoen lehiak nolabait balazta lezake GAFAM enpresen monopolioaren kontrako uhin berria. Nolanahi ere, horrek guztiak erakusten du XXI. mendeko merkatu teknologikoak zein urrun dauden Adam Smith klasikoak iragarritako merkatu lehiakorreko “esku ikusezina”-ren arautik. Esan gabe doa, mende berriko ekonomia ulertzeko neoliberalak ez diren bestelako paradigmak behar dira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]