Getariako biztanle gehienek Joan Sebastian Elkano miresten eta bere egiten dute, herri baten adimena, irmotasuna eta ausardia adierazteko. Haientzat, balio horiek funtsezkoak izan ziren munduaren zirkumnabigazioa gauzatzeko eta, nolabait, Getariaren izena epika unibertsalean jartzeko. Horren aurka ez dago ezer esateko, tradizio batek eskatzen duen sintesi narratiboa da. Ezaugarri positiboak irudikatzen dituen orbanik gabeko mito bat da, zeinaren funtzioa zen, itsasoari lotutako komunitate txiki baten bizimodu sakrifikatuak eta gogorrak aurrera eramaten laguntzea.
Nortasuna eraikitzeko modu horrek nolabaiteko legitimitatea du, ikuspegi horretatik, mitoaren eta errealitatearen artean bereizten baldin bada. Elkanoren garaikide diren getariar gehienentzat tokiko nobleziaren ordezkariak –eta Elkano horixe zen– ez zeuden pertsona miretsien eta maitatuenen artean, hain zuzen.
Egiazko Joan Sebastian Elkanoren eta zirkumnabigazio haren historiak, ordea, beste ñabardura batzuk ditu, eta historialaria, ezagutza historikoa eraikitzeko, behartuta dago gertakizun haiek testuinguruan jartzera, galdekatzera eta panoramika osoa eraikitzera esparru kategoriko eta kontzeptual batean, zeinak balio-judizioak ere ez baititu baztertzen, behin gertaeren zergatien sekuentzia amaituta.
Arazoa da diskurtso historiko gehienek, euskal erakundeek zein Espainiako Estatuak sustatu eta babestutakoek, uko egiten diotela arakatzeari Elkano bezalako gizonek egindako inbasio zibilizatzaile haiek egungo globalizazio-ereduarekin lotzen dituzten harietan. “Ekintzaile”, “ameslari” edota “mundu mailako merkataritza posible egin zutenen” gisara aurkezten dizkigute konplexurik gabe.
Bosgarren mendeurrena, beraz, boterearen beste kultura-tresna bat da, pertsuasiorako mekanika batean txertatua, eta balio hierarkia bat elikatzen du, non azaleko ezagutzak nagusitzen diren. Orduan gertatutakoak analizatzeko “mundializazioa” edo “modernizazioa” bezalako kategoriak erabiltzean, historiari, prozesu gisa ulertuta, uko egiten dion diskurtso bat eraikitzen dute. Adibidez, “kolonialismo” kategoriari uko egiten diotenean, funtsezko faktore bat ezkutatzen ari dira: Europa, bere konkista- eta menderatze-logikarekin, XVI. mendean hasi zen gainerako herrien bilakaera-prozesuak bere helburuen mende jartzen, eredu eta kontakizun bat eta bakarra ezarriz.
Historialari batzuk intelektual organiko bihurtu dira eta, Manuel Vázquez Montalbán jakintsuaren hitzetan, Errege Etxearen hornitzaile ere bai (Ajuria-enea ere esan beharko genuke). Botereak finantzatu eta sustatutako kultur paradigma horrek saritze- eta aitortza-mekanismoak jartzen ditu abian, instituzionalak zein akademikoak, eta horietan, sustapen-sistemek autozentsura zuritzaile modu jakin batzuk behar dituzte.
Elkanoren goraipamena, duela ehun urte bezala, Borboien monarkiaren eta beren lurralde batasunaren legitimitate-krisi sakoneko testuinguru batean gertatzen da, eta itxura esperpentikoa hartzen du Espainiako Defentsa Ministerioaren eta Kultura Ministerioaren eskutik: gazteentzako komiki batekin eta animaziozko film batekin, Disney edo Mingote erako kontakizun bat eraikitzen eta dute. Indigena basati ona bezala tratatzean, bulkada neokolonial hori ikusten da. Hala ere, “18 heroiak” Sevillara itzuli zireneko falazia handia bere egiten dute, nahiz eta, egiatan, gutxienez beste hiru pertsona gehiago iritsi ziren, esklabo hartutako hiru indigena. Horietako batek, Manuel izena jarri ziotenak, gerora ondo ulertu zuen Gaztelako diruaren eta espezien balioa. Baina Manuelek modu enpirikoan eskuratutako ezagutza komertzial horiek Kontratazio Etxeko ofizialak asaldarazi zituzten, eta horregatik atxiki egin zuten, eta ez zioten itzultzen utzi Garcia Jofre de Loaisa prestatzen ari zen espedizioan. Gehiegi ikasi zuen gizona, antza.
Espainiako ministerioek babestutako kontakizun hauetan, bada beste sakrifikatu handi bat, lekuko deseroso bat: Antonio Pigafetta. Bitxia bada ere, espedizioaren kronikagilea izan zena soilik “abenturazale” gisa aurkezten dute Defentsa Ministerioaren komikian; historialari ofizial askok espedizioaren kronistari dioten mespretxu sakonari jarraiki. Pigafettak, bidaiaren bere kroniketan, elementu epikoak eta loriazkoak desegiten dituelako, espediziokideen indarkeria eta miseriak agerian utziz.
Urtebete da Josep Fontana historialari handiak utzi gintuela, baina abiatu aurretik, kapitalismoaren garapenari eta haren mitoei buruzko lan sintetiko eta didaktiko bat oparitu zigun (Capitalismo y Democracia 1756-1848. Cómo empezó éste engaño, Crítica, 2019). Komeni da irakurtzea, iraganarekin lotzen gaituzten logikak eta hariak arakatzeko, orain ezkutatu nahi dizkiguten horiek. T.S. Eliot-en poetika baliatuz, historialariak izan behar duen begirada ilustratu zuen Fontanak:
Hartzen ez dugun korridoretik
Irekitzen ez dugun aterantz
Ellkano jaiotzen ikusi zuen herrian, bitartean, mitoaz harro egoten jarrai dezakete, baina garrantzitsua litzateke herriko oroimen kolektiboari haragizko eta hezurrezko heroiak gehitzea: Izaro Lestayo, Getariako traineruko patroia, arauak aldatzeko borrokan ari da Kontxako Banderan lehiatu ahal izateko bere herriko arraunlarien kapitain. Hor, benetako nortasun-ezaugarri bat dago. Zaintzea merezi duena.
Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.
Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]
Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]
Asteartean Elkanoren Lehorreratzea herri antzerki berezia egingo dute Getarian. Eusko Jaurlaritzak ezarritako jai egunarekin bat eta Elkano Cadizko Sanlúcar de Barramedara heldu zela 500 urte bete direla eta. Halere, ez da mundu bira horrek eragindako lehorreratze... [+]
Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaien presentzia aztertu du ARGIAko kazetari Axier Lopezek Gure heroiak liburuan, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herriratzearen garrantziak mugituta. Liburua ARGIAren... [+]
Eguneroko ariketa inkontzientea gai bilakatu da Euskal Herriko egonaldian. Ez daramazkit egun asko eta jada arnasa estutu zait behin baino gehiagotan... Begirale moduan nabil ene herria bilatu eta berrezagutu nahian. Lehen ez ote nituen gauzak ikusi nahi edo atzerapauso galanta... [+]
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.
Gure heroiak liburua idatzi du Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo... [+]