Duela 80 urte Winnipeg itsasontzia Valparaison lehorreratu zen gerratik ihesi zihoazen 2.100 errefuxiaturekin. Tartean zen Agnes America Winnipeg, Barakaldo eta Abanto atzean utzi eta Andeen itzalpean beste bizitza bati ekin behar izan zion senar-emazte euskaldun baten haurtxo jaio berria.
1939an Parisen zen Pablo Neruda poeta txiletarra, kontsul lanak egiten. 1936ko Gerratik ihesi joandako milaka errepublikarrek Frantzian jasaten zituzten baldintza miserableen aurrean, ekintzara pasatzea erabaki zuen, eta Txileko Gobernuari finantzazioa eta baliabideak eskatu zizkion. Erronka pertsonal bihurtu zen krisi humanitario hori konpontzea.
Baina Txilen lurrikara ikaragarri bat sufritu berri zuten eta Pedro Aguirreren gobernua ez zegoen laguntza emateko prest, hegoaldeko hiri batzuk erabat suntsitu baitziren. Nerudak ez zuen etsi eta, Delia del Carril bikotekidearekin, Hego Amerikako eta Europako beste herrialdeetara jo zuen laguntza eske; Argentina nahiz Uruguaiko hirietan barrena ibili ondoren errefuxiatuak barkuz Txilera garraiatzeko dirua lortu zuen.
Frantziara itzuli bezain laster Winnipeg itsasontzia alokatu zuen eta erbestean zegoen Espainiako Gobernu Errepublikarraren bidez elkarrizketak egiten hasi ziren Txilera nor eraman aukeratzeko. Eskulan kualifikatua behar omen zen, hori zen Nerudak erabilitako trikimailua txiletar kontserbadoreek bere proiektua arriskuan jar ez zezaten.
Itsasontzia 1939ko abuztuaren 4an abiatu zen Bordeletik 2.100 lagun zituela, eta Panamako kanala igaro ondoren hegoaldeko hemisferiorantz egin zuen, abuztuaren 26an Arican porturatzeko, Txile iparraldean. Galiziar arrantzale multzo bat utzi zuten bertan eta aurrera jarraitu zuten Valparaisoraino: irailaren 3an iritsi ziren Pazifikoko portu garrantzitsu hartara. Errefuxiatuen artean 600 inguru han geratu ziren, baina gainerako guztiek trena hartu zuten Santiagoraino eta bidean txiletarrek heroiak bezala hartu zituzten. Hainbesterainokoa izan zen ongi etorria, ezen bi orduko bidaia izan behar zuena sei ordukoa bihurtu baitzen.
“Kritikak borratu dezala ene poesia guztia, nahi badu. Baina gaur gogoan dudan poema hau inork ezin izango du borratu”, errezitatu zuen Nerudak Winnipeg eta bere bidaiaz. Errepublikar erbestearen historian errefuxiatu gehien eraman zuen itsasontzia bilakatu zen.
Winnipeg izeneko haurtxo bat
Winnipeg itsasoratu eta bi egunera, Finisterreko lurmuturraren parean eskifaia egoera oso berezian aurkitu zen: emakume bat berehala erditzear zegoen. Piedad Bollada zen, Barakaldoko herritarra, eta alboan zuen Eloy Alonso senarra, Abanto-Zierbenakoa. Halaxe jaio zen Agnes America Winnipeg izeneko neska txikia.
Zergatik hiru izen horiek?
Jaio nintzen momentua oso berezia izan zelako. Itsasontziko kapitaina nire gurasoengana hurbildu zen eta galdetu zien ea bere emaztearen izena jartzea nahi zuten, Madrilen hil baitzen Francoren obus batek jota, Agnes. Nire gurasoek baietz, ez baitzeukaten oraindik izenik erabakita. Gero pentsatzen hasi ziren: “Zergatik ez diogu America ere jartzen? Harantz goaz…”, eta azkenik Winnipeg erantsi zioten izenari, itsasontzian jaio nintzelako.
Itsasontzian bertan jaio zinen orduan...
Bai, itsasontzi ezaguna, ederra… “Esperantzaren barkua” deitzen zioten, Txilera eraman baigintuen. 1939ko abuztuaren 6an jaio nintzen, Bordeletik irten eta bi egunera. Hasiera batean frantziar bezala inskribatu ninduten, itsasontzia bandera horren pean zegoelako, baina behin lehorrera jaitsita txiletar naziotasuna eman zidaten.
Zure gurasoek zer kontatu zizuten itsasontzian bizitakoaz?
Bizipen ona izan zen haientzat, barkuan ondo zeuden, inola ere ez kexatzeko moduan. Euskal korua zegoen, baita koru katalan bat ere, eta denei alaitzen zieten bizitza. Anaiak zortzi urte zituen eta gogoan du protesta egiten zuela dilistak ez zitzaizkiolako gustatzen haien tartean harriak azaltzen zirelako… pentsa! Sekula ez zen jakirik falta izan.
Anaiarentzat ez zen garai gozoa izan hala ere.
Justo izena zuen eta Frantziara bidali zuten gerra betean. Han denbora dezente egon zen, hiru urte inguru. Amak baimena lortu zuen kontzentrazio esparrutik irteteko eta segituan bere bila hasi zen. Asko kostatu zitzaion aurkitzea, haurrik gabeko senar-emazte batzuen eskuetan zegoen.
Zein kontzentrazio esparruz ari zara?
Argelès-sur-Mer (Ipar Katalunia). Esparrua bisitatzera joan nintzen eta oso emozionantea izan zen. Anaiarekin han ingurutik gindoazen autoz eta halako batean herriaren izena ikusi nuen: “Geldi, geldi!” esan nuen, eta anaiak: “Zer gertatzen da?”, “Ez al duzu kartela ikusi? Hemen izan ziren gurasoak kontzentrazio zelaian!”. Orain hondartza eder bat da, etxe eta txalet politekin. Hondarretan esertzean malkoak irteten zitzaizkidan, aita eta ama hor egon zirela pentsatzea ere…
Orduan ez zen hain polita izango.
Gizonek hondarretan zuloak egiten zituzten eta manta batekin tapatzen ziren hotzetik; haur eta emakumeak egurrezko barraka batzuetan edukitzen zituzten, etzateko ez zuten lastoa besterik.
Nola izan zuten itsasontziaren berri?
Zerrenda bat osatu zen, askoz gehiago ez dakit. Bordelera joan eta han abisatu zieten barku batek zegoela Frantziatik aterako ziena.
Eta Txilera iristean, zer esan zieten?
Denok zerrendaren arabera geunden erroldatuta eta jaitsi zirenean segituan ihardetsi zieten: “Hiru igo zineten eta lau jaitsi, zergatik?”, amaren erantzuna: “Hau nire alaba da, kontrabandokoa”.
Orduan eskuzabal hartu zintuzteten. Zer iruditzen europar herrialdeen jokabidea gaurko errefuxiatuekiko?
Izugarria iruditzen zait aterperik ez ematea, guri hemen, Txilen eman ziguten bezala. Hainbeste heriotza, hainbeste gorroto… Ateak ireki behar dira herrialde guztietan.
1918an Dunkerquen eraikia, hasieran Jacques Cartier izena jarri zioten eta meteorologia datuak biltzeko erabili izan zen itsasontzia. 1930ean Winnipeg jarri zioten izena eta 1939an alokatu egin zuten errefuxiatuak garraiatzeko. Txilera iristean jabetza eskuz aldatu zen salaketa judizial baten ondorioz eta Bigarren Mundu Gerran Frantzia okupatuko Vichyren gobernu kolaborazionistak erabili zuen SS Paimpol izenarekin. Baina 1941ean belaontzi holandar batek harrapatu eta britainiar gobernuak konfiskatu egin zuen. SS Winnipeg berrizendatu zuten. 1942ko urrian hondoratu zuen urpeko-ontzi alemaniar batek. Baina Agnes America Winnipegek darama bere izena eta oroimena.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]