Beste galiziar ilustre bat, Julio Camba, Vilanova de Arousako kazetaria –“Ni ez naiz poeta handi bat, kazetari soil bat baizik”–, are esango nuke zutabegilea –eta, ondo pentsatuta, zer izendapen ederra, zutabegilearena; hemendik aurrera horrela izendatuko dut neure burua–. 1884an jaioa, 13 urterekin Argentinara polizoi joana, Espainia aldeko hainbat egunkaritan idatzi zuen handik bueltan. Badu antologia bat, berak prestatutakoa gainera, aski gomendagarria: Mis páginas mejores. Arima bikia iruditzen zait batzuetan: “Poeten inbasio bat askoz arriskutsuagoa litzateke guretzat, alemanen inbasio bat baino”.
Ateraldi zorrotzak ditu beti, adibidez euskaldunokin aplika litekeen hau: “Jendea ez dut erabat ondo ulertzen jaten ikusten dudan arte”. Jomugan ditu ingelesak, frantsesak, alemanak, suitzarrak, yankiak (sic), italiarrak, portugesak, noski espainiarrak. Horietako batzuk batera batzuetan: “Ingalaterra, behar duena jaten duen herrialde bat da. Frantzia, behar ez duena jaten duen herrialde bat da. Espainia, behar duena jaten ez duen herrialde bat da. Ingalaterra arin dago. Frantzia lodi dago. Espainia hezurretan dago”. Ezen kanpokoez ari denean ere, etxekoez ari baita azken buruan: “Uste nuenean atentzio handiz behatzen ari nintzela Ingalaterra eta ingelesak, egiazki behatzen ari nintzen Espainia eta espainiarrak”.
Eta egin nezakeen –nahiz medikuak debekatu didan zutabe hauetan aktualitateaz aritzea–, egunotan berriz ere modan dauden katalanez hitz egitea –nahiz zutabe hau argitaratzen denerako jada modaz pasata egon daitezkeen; hori du ona astekari batean argitaratzeak–. Eta katalanez hitz egin bitartean, Cambaren moduan, euskaldunoz hitz egitea. Baina, ondo pentsatuta, katalanez, ingelesez, poetez, gastronomiaz, are Julio Cambaz ari naizelarik ere, ez ote naizen nitaz ari, gutaz alegia, Émile Zolak aipatzen zuen gizabereaz.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]