Emakume migratzaileek jasandako bazterkeria eta hurrengo krisi baten aurrean langile askoren etorkizuneko zailtasunen berri eman dute hainbat eragilek. Ostegunez, urriak 17, horiei guztiei aurre egiten dion borrokaren eguna ospatuko dute mundu osoan.
Gizarteak aplikatzen duen bazterkeriaren biktimak fokoaren argian jartzea du helburu urriaren 17ak. Pobreziaren aurkako Nazioarteko eguna da, baliabide urriak dituzten pertsonak oroitzen diren eguna. Euskal Herrian kontzientziazio saioak egingo dira, eta hainbat eragilek pobreziak kaltetutakoen pertsonengan jarriko dute begirada.
Donostiako Zero Pobrezia plataformak emakume migratzaileen inguruan egingo du lan, eta urriaren 17aren atarian, hainbat ekintza egingo dituztela iragarri dute. 21 elkarte eta gizarte mugimenduk, eta Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak osatzen dute plataforma hori (Koordinakundeak beste 79 euskal garapenerako Gobernu Kanpoko Erakunde ditu bere barnean).
Pobrezia tasa ez da handitu, aurkakoa, gutxitu egin da. Baina Caritasek Iruñean egindako agerraldian, ohartarazi du justuarekin bizi diren bizilagunek hurrengo krisialdi bateri aurre egiteko zailtasun larriak izan ditzaketela. Izan ere, Nafarroan bazterkeria jasaten duten 103.000 biztanletik (Nafarroako populazioaren %16a) erdiak lanean ari da. Horrez gain, Nafarroako bazterkeriaren inguruko datu gehiago eman ditu. Argitaratu dituzten datuek diote 14.000 pertsona egoerarik larrienean daudela, eta 30-44 urte tarteko adina duten biztanleak dira gehienbat bazterkeria jasaten dutenak.
Arazoa sendatzeko proposamenak
Zero Pobreziak ekintzen aurkezpenean “pobrezia-egoeran dauden milioika pertsonaren giza eskubideak neurririk gabe” urratzen direla salatu zuten elkarteek, “gehienak emakumeak” direla gaineratuz. Horri aurre egiteko proposamenak zabaldu dituzte. Besteak beste, atzerritarrak barneratzeko zentroak ixtea eskatu dute elkarteek.
Ostegunean Bilbon manifestazio bat antolatuko dute hainbat entitate sozialek, auzo-kolektibok eta sindikatuk. Igandean, azaroaren 20an, bizikleta martxa bat antolatuko dute elkarteek Donostian pobreziaren aurkako borrokaren sinbolo gisa. Azaroan beste tailer bat antolatuko dute, film maratoi bat hain zuzen. Ekintza sinboliko hauek guztiak sistemaren ahultasuna erakusteko direla adierazi du Zero Pobreziak: “Agerian geratzen dira gure gizarte-egituraren gabeziak, ez baititu kontuan hartzen gizarteetako zaintza beharrak”.
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]
Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]
Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]
Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]
EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]
Oxfam Intermon-en txostenak ohartarazi du planetak dituen erronka handienei, hala nola krisi klimatikoari, eta pobrezia eta desberdinkeria iraunkorrari aurre egiteko ahalegin globalak mehatxupean daudela. “Boterea ultraaberatsen eta megaenpresen eskuetan pilatzen ari... [+]
Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.
Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]