Urriak bultzatu ohi ditu orbelak behera, lertxunak ortzi-mugatik hara eta ikasleak euskaltegietara eta urte guzietako buru hausteekin berriz haste.
Zenbat dira Euskal Herri kontinental honetan euskara ikastera, hobetzera doazenak? Zenbaki zehatzik ez bailezake nehork eman, demagun orotara 1.800 bat jende ari dela, gau-eskolatan, elkarteetan, nor bere kabuz. Kopuru handia eman lezake, alta, jendetzaren neurrira ekarrita (300.000 biztanle), ehuneko txiki batera ez da heltzen eta horien artean ez dute denek oinarriak ukan arte iraunen.
Euskara ikasteak ezagutzen dituen trabak, eskaintzaren kontu jar daitezke, ekonomikoki ez eskuragarria, bizi eredu zenbaitzurekin kontzilia ezina gerta daiteke. Irakasleak seinala litzakete batzuek, agian, eta itzal horiek entzun daitezke, prestaketa propiorik ez denez, auto-formakuntzaren menpe baitira.
Alabaina, hizkuntzaren jabetzeko bidean, hutsunerik larrienak sustapenarena eta erabilerarena ditugu.
Hasteko, hemen ez da hizkuntza ikastera akuilatzen duen politikarik, ez mezu argirik kargudun bakar batengandik, dioenik “euskara ikastea desiragarria da, etorkizunekoa da, egizu”. Egokia litzateke horren erratea. Kanpaina hiper sofistikatuak eta erraldoiak muntatu gabe, ondorio haztagarriak izan ditzake kargudunen adierazpen publiko argiak eta gomitak, sinple eta baikor, urrun xerkatu gabe. Bizkitartean, orainokoan, ofizialki existitzen ez den hizkuntza baten planifikazio lanetan dihardutenean, ez da euskararen eta euskara ikastearen promozio argirik egiten publiko zabalari zuzenduz. Aurten ez, ondokoan menturaz?
Ikasleen ikuspegitik betiere, bigarren hutsunea erabilerarena da. Ikastera etorri direnek, gutxitan dute biderik ingurumen hurbilean hizkuntzaren erabiltzeko, gehiago dena ez dute eredurik gizartean, eredu oso, sano, arautu eta babesturik, hizkuntzaren bizi-koadro bat ematen dienik. Lurralde honetan, erabileraren plangintza eraginkorrik ez da. Usu, erabileraren bultzatzeko asmoa norbanakoei zuzendua da, maiz elkarteek gauzatua, jardun ezberdinen bidez. Bada saiakera bat aisialdi arloan erabilera bermatzeko, baina batez ere belaunaldi gazteei zuzendua. Garbiki mintza gaitezen, ez da egitura publikoetan, ez parapublikoetan, are gutxiago pribatuetan, euskararen erabilera eraginkorki plangintzatzen, gauzatzen, neurtzen eta erregulatzen duen dispositiborik. Alta, hauek lirateke, prozedura zehatzen bidez arautuak, kontrolagarrienak, ikusgarritasun gehien eta onarpen errazena luketenak.
Txepetx-en [José María Sánchez Carrión] hirukia marrazten dugu maiz; zoritxarrez, irakurketa okerrez (ote), ardura kokatzen dugu norbanakoaren gain: zuri doakizu ikastea, zuri erabiltzea, zuri irudikatzea onura. Eta ahanzten dugu koadro hori, oinarrian, ez dela sekulan hirukoa (ikas-erabil-maita) izan; beste alde batzuk ere dituela, besteak beste hizkuntzaren estatus bat eskatzen duela, ofizialtasuna hots. Sustut, maila indibidualetik hara, kolektiboan errotzen da eta eskatzen du boteredunen inplikazioa eta gauzapen neurtua.
Anartean, bai, Gantxigor kontserbak elebidun etiketatzen dira, kantariak igortzen dira munduan gaindi euskal pot-pourriak kantatzera, eta hori guzia, bistan dena, diruz lagundua izan daiteke, ele ederrez goraipatzen da eta egitasmo-plangintza bidez garatzen. Aldiz, ez, ez dezakezu garraio zerbitzua euskaraz ukan, ez zure herriko komunikazio euskarririk, ez ur fakturarik ere, etxera jaso nahi duzun hizkuntzan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]