Paris, 1572ko ekainaren 9a. Joana Albretekoa hil zen eta bere seme Henrike Borboikoa izendatu zuten Nafarroako errege.
Handik 17 urtera, 1589an Frantziako koroa ere jantzi zuen eta, hala, Borboi etxeko Frantziako lehen erregea izan zen. Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa izango zen 1610ean hil zen arte.
Garaikideek le Bon Roi esan zioten, errege ona, alegia. Baina haren bi emazteek, Margarita Valoisekoak (1572-1599) eta Maria Medicik (1600-1610) ez zuten hain senar ontzat; ezaguna zen erregeak besteren logelak bisitatzeko zeukan ohitura. Eta, itxuraz, desleialkeriarako joera hura tradizio modukoa bihurtu zen borboitarren artean, Frantziako tronutik Espainiakora ere jauzi eginez. Bi erresumetan sasikoen zerrenda luzea utziko zuten borboiek.
XIX. mendearen erdialdean, Elisabet II.a Espainiakoa eta Frantzisko Asiskoa senarrari buruzko zurrumurru ugari zabaldu ziren gortean zein prentsan. Los Borbones en pelota (Borboiak larrugorritan) izeneko 89 irudi satirikoz osatutako sorta bat ere egin zuten; Elisabet, Frantzisko eta gorteko beste pertsona batzuk ageri ziren irudiotan sexu esplizitua izaten eta, adituen ustez, marrazkien nahiz testuen egileak Valeriano eta Gustavo Adolfo Bécquer anaiak izan ziren.
Kritika umoretsua jaso zuen dinastiako erregina bakarrak, baina aurreko nahiz ondorengo erregeei pekatuak arintzeko joera izan dute kronikari zahar eta berriek, eufemismoak erabiliz –Juan Karlos I.aren “lagun bereziez” hitz egiten da oraindik– edota joera hori genetikari egotziz –2012ko artikulu batek “borboien desleialtasunaren genea” aipatzen zuen literalki–. Eta ez dute auzitan jarri monarken “konkista” horietan emakumezkoak gogoz, presiopean ala bortxaz aritu ziren.
Eta Henrike III.ari dagokionez, erregearen ustezko ateraldi hau erabili izan da izandako labainkeriak zuritzeko: Henrikeren aitorleak, haren jokabideak asaldatuta, mehatxu egin omen zion erregeari handik aurrera ez ziola hain erraz absoluziorik emango, ontzeko benetako asmorik erakusten ez bazuen. Damututa, erregeak egunero harekin bazkaltzeko gonbitea egin zion, bazkaldu bitartean haren aholkuek bere jarrera bideratzen lagunduko ziotelakoan. Baina Henrikek apaizarentzat egunero eperra prestatzeko agindua eman zuen. Handik egun batzuetara, beti berdina jateaz nazkatuta, aitorleak zera aitortu zion: “Ohorea da egunero mahai honetan jateko gonbitea jasotzea, baina egunero eperra…”. Eta erregeak honela erantzun omen zion: “Bada, niri berdin gertatzen zait erreginarekin”.
Bada, askori berdin gertatzen zaio borboiekin.
Felipe VI.ak hamar urte bete ditu boterean ekainaren 19an. Vilawebek bildu ditu erregealdiko unerik ilunenetako batzuk. Horien artean daude bere aita Juan Carlos I.ak Arabiar Emirerri Batuetara ihes egin zuenekoa eta 2017ko urriaren 3an Kataluniako erreferendumaren aurkako... [+]
Donostia, 1865. Hiriko harresiak bota eta bi urtera, Gipuzkoako Ingeniarien Elkarteak memoria bat idatzi zuen, badiako ezkerreko sarrera, Igeldo eta Santa Klara artekoa, ixteko proposamena jasotzen zuena. Modu horretan, badia portu handi bat izango zen eta ekimenak hiriaren... [+]
Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.
Liverpool (Erresuma Batua), 1981eko uztailaren 28a. David Moore 23 urteko gaztea Toxteth auzoko kaleetan zebilen, lagunekin geratuta zegoelako. Falkner Square ingurua sutan zegoen eta polizia protestariak sakabanatzen saiatzen ari zen. Baina inor gutxi zegoen Toxtetheko... [+]
Ekintzaileek salatu dute Puerto Rico “inbaditzen” ari direla. Felipe VI. erregea irlan izan da, San Juan hiriburuaren sorreraren bosgarren mendeurrenaren ospakizun ekitaldietan; Ponce de Leon Espainiako konkistatzaile eta genozidak eraiki zuen hiria, 1521ean. Puerto... [+]
Javier Chicote eta Juan Fernández-Miranda kazetariek El jefe de los espías (Espioien burua) liburua argitaratu berri dute. ABC espainiar egunkariko kazetariak dira biak, lehena ikerketa taldekoa eta bigarrena ABCko zuzendariaren albokoa. Hamalau urtez Espainiako... [+]
Espainiako errege emerituak Francisco Franco fundazioaren sortzaileei jakinarazi zien legeek ez dutela baimentzen estatuburuen zein errege-erreginen “memoria iraintzerik”. Aste honetan zabaldu da fiskaltzak Juan Carlos I.aren aurkako hiru ikerketak artxibatzeko asmoa... [+]
Edinburgoko Felipe Elisabet II.a Ingalaterrako erreginaren senarra hil da 99 urterekin. Erregina britainiarrarekin ezkondu zen duela 72 urte eta printzea izan da azken 69 urteetan. Lau seme-alaben aita, zortzi biloben aitona eta bederatzi biloben birraitona, Edinburgoko Felipe... [+]
Urriaren 12an Iruñean egin ziren elkarretaratze eta ekimenen harira, 12 lagun deitu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, Koroaren aurkako delituak egotzita. Horren aurrean, Sortuk manifestazioa deitu du urtarrilaren 16rako.
Hogei urte pasa dira Un rey golpe a golpe (Erregea, kolpez kolpe)liburua argitaratu zenetik Arakatzen SLren eskutik, Ardi Beltza aldizkariaren argitaletxea zena. Servimedia agentziak eta El Mundo egunkariak liburuaren berri eman zuten titular honekin: “Pepe Rei edita un... [+]
Espainiako inteligentzia zerbitzuen jarraipenak jasan zituela adierazi dio Corinna zu Sayn-Wittgensteinek BBC kateari.
Abuztuaren 3an Espainiatik ihes egin zuenetik, bere kokalekuaren inguruan hainbat espekulazio igorri da. Azkenik Errege Etxetik jakinarazi dute errege emerituaren helmuga.
Felipe VI.arekin izandako elkarrizketen edukia “konfidentziala” dela argudiatu du Pedro Sanchezek presidenteak. Kazetarien aurrean adierazi du ez dakiela non dagoen Juan Carlos I.a, eta “babes osoa” adierazi dio monarkiari.
Juan Carlos I Dominikar Errepublikara joan dela diote Espainiako hainbat hedabidek. Espainiako errege ohiaren inguruan argitara ateratzen ari diren ustelkeria kasu ugariek presionatuta, atzerrira ihes egitea ahalbidetu du Espainiako Gobernuak