“Zientziak ez ditu erantzun guztiak, baina laguntzen ahal du gizarte hobe baten bidean”

  • Zientziaren euskarazko dibulgazioa egiteko sortu zen Elhuyar 1972. urtean, eta geroztik, handitzen eta jardun esparruak eransten joan da. Egun, jatorrizko alorraz gain, hizkuntza teknologien esparruan, aholkularitza zerbitzuetan —berdintasunean, euskaran eta partaidetzan— eta komunikazioan dihardu, 85 laguneko egitura bati esker. Pasa den hilabetetik Jon Abril da zuzendari nagusia. Eta erronka berriekin dator.

“Gizarte izugarri teknologikoa dugu, baina ezagutzaren ikuspegitik aipua kendutako eta ahaztutako eremuak dira; ez bakarrik zientziarena, baita bestelako jakintzaren arlo anitz ere” (Argazkia: Dani Blanco)
“Gizarte izugarri teknologikoa dugu, baina ezagutzaren ikuspegitik aipua kendutako eta ahaztutako eremuak dira; ez bakarrik zientziarena, baita bestelako jakintzaren arlo anitz ere” (Argazkia: Dani Blanco)

Jon Abrilentzat, zer da Elhuyar?

Azkeneko zazpi urteetan lantokia izan da, eta aukera eman dit euskalgintzan hainbeste ezagutzen ez nuen alderdi bat ezagutzeko, eta euskaratik esparru berrietan murgiltzeko. Ziur aski, eduki ditudanetatik, lan esperientziarik interesgarri eta aberatsenetako bat izan da. Agian interesgarriena bere harreman sare eta lankidetza kopuru izugarria da: euskalgintzako eragileekin harreman estua dago, baina baita unibertsitate munduarekin, ikerketa munduarekin, administrazio publikoarekin eta enpresa pribatuekin. Euskaratik halako erakunde eta eragileekin eragin ahal izatea hagitz interesgarria iruditzen zait.

Zientziarena da Elhuyarren berezko esparruetako bat. Euskarak badu tokirik mundu horretan?

Bai, ezbairik gabe, eta gainera, azkeneko urteetan ekoizpena ere izugarri handitu da: unibertsitatean euskaldunek zientzia ikasi duten neurrian ere gero eta ikerketa gehiago egiten da euskaraz, eta gero eta ezagutza gehiago sortzen da, eta horrek ere eskatzen du sortzen den guzti hori zabaltzea.

Alegia, egin daitekela euskaraz fisika kuantikoari buruz.  

Dudarik gabe. Beharbada, gizartean, orokorrean, oraindik aurreiritzi horiek egon daitezke. Baina nik erran dezaket komunitate zientifikoan ezetz, aspaldi gainditua dagoela, demostratu delako posible dela, eta egiten dela. Bere garaian [Pedro Miguel] Etxenikek esan zuen bezala, nahikoa dira bi gauza: fisika kuantikoaz jakitea, eta euskaraz jakitea.

Eta alderantziz, zer leku du zientziak euskal munduan?  

Kostatzen da, baina ez da bakarrik euskararen arazo bat, baizik eta egungo gizartearena. Alde batetik gizarte izugarri teknologiko eta teknifikatua dugu, baina ezagutzaren ikuspegitik ospea kendutako eremuak dira, ahaztutako eremuak; ez bakarrik zientziarena, baita bestelako jakintzaren arlo anitz ere. Eta aldiz, ikusten dugu edozein erabakitan zientziaren dibulgazioak anitz lagundu dezakeela, hasi egunero teknologiak jartzen dizkigun erronketatik eta klima aldaketaren aurrean hartu behar diren neurrietaraino. Beharbada zientziak ez ditu erantzun guztiak, baina laguntzen ahal du gizarte hobe baten bidean. Gizarte jantziago bat literaturan, humanitatetan, giza zientzietan eta zientzietan, anitzez ere gizarte hobea izango da.

Argazkia: Dani Blanco

Nola iritsi zen Elhuyar zientziaren dibulgaziotik hizkuntzalaritzan ere espezializatzera?

Elhuyarreko sortzaileek argi zuten zientzia euskaraz sustatu nahi zutela, eta horrek berehala ekarri zuen euskara tekniko baten beharra. 70eko hamarkadaz ari gara: euskara batua sortu berria zen eta oraindik terminologia aldetik... Gainera, aldi berean izan behar zuen hizkuntza teknikoa eta dibulgaziorako hizkuntza. Hortik garatu dira gerora Elhuyarren baitan hizkuntzaren alor guztiak.

Hizkuntzaren alorrean, zertan ari zarete?

Bertzeak bertze, teknologia berrien alorrean, big datarekin edo adimen artifizialarekin lotutako zenbait produktu garatzen ari gara, hutsune bat ikusten dugulako: gero eta ohikoagoa da gailu teknologikoei aginduak ahotsez ematea, baina sistema horiek ez dute euskara ezagutzen. Lanean ari gara hori errealitatea izan dadin, eta gure gailuetan euskara ere egon dadin, bertzela bozgorailu adimentsu horiek etxera sartzen zaizkigunean gaztelania ere sartuko da, eta nagusituko da.

Hizkuntza ohituretan ere eragin beharko da, oraindik erdararekin lotzen baitugu teknologia.

Bai, hori guztiz nabaria da ordenagailuetako sistema eragile eta programetan. Horiek euskaraz jartzeko bitartekoak badaude. Uste dut .eus fundazioak orain gutxi atera zuela datua: gailuen %70 inguruk eduki dezake bere softwarea euskaraz, baina euskaldunon %4ak bakarrik dugu euskaraz jarria. Ziurrenik ohitu garelako erdal hizkuntzetara, baina baita utzikeria anitz eta ezjakintasuna dagoelako. Tarteka entzun behar izaten dut konplikatua dela gailuetako euskara ulertzea, baina gaztelaniaz lehen aldiz menu horiek ikustean ez genituen ulertu, eta gaur egun arruntak zaizkigu. Norberak bere buruari ere paratu behar dio erronka.

Zeintzuk dira zureak, hartu berri duzun zuzendaritzari dagokionez?

Etxe barrura begira, bi erronka aipatuko nituzke: bat, larrialdi klimatikoarekin lotuta, erakunde berdeagoa egitea; eta bi, erakunde berdinzaleago bat izatea. Erakunde guztiz feminizatua gara, langileen %75 emakumeak dira, berdintasun plana dugu, jazarpen sexualaren kontrako protokoloak ditugu, lan handia egin da kontziliazioan... baina gure erakundea gizartean gertatzen denaren isla ere bada, eta uste dut horretan sakontzen segitu behar dugula, bereziki zaintzaren ikuspegitik.

Eta kanpora begira?

Elhuyarren DNAn beti egon da lankidetzaren ideia, eta azkeneko urteetan gehiago zaindu ditugu orain arte esploratu gabeko eremuetako lankidetza berriak, eta horrek ekarri du batzuetan hurbilenak eta sortzetik gure ibilbide lagunak izan direnengan indar gutxiago jartzea. Gustatuko litzaidake bide horretan bereziki euskalgintzako erakundeekin harreman estuagoa edukitzea.

Euskara, kultura eta politika, elkar lotuta
“Beran sortu nintzen 1975ean, eta bertan bizi naiz. Euskararekin eta kulturarekin jostetan aritu naiz gaztetandik, herrian eta herritik kanpo. Bertso txapelketetan epaile, makina bat hedabidetan kazetari eta kolaboratzaile. Kazetaritza utzi eta kultur teknikari aritu nintzen Beran, eta politikan murgildu nintzen gero, herrigintzan bertze molde batez aritzeko. Alkateorde eta zinegotzi eman nituen hamabi urte, eta horietatik bortzetan Aralar alderdiko koordinatzaileordea izan nintzen. Azken zazpi urteotan Elhuyarren aritu naiz, euskara, partaidetza eta berrikuntza sozialeko teknikari gisa. Irailaren 1az geroztik bertako zuzendaria naiz”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


Munduko batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago berotu da Europa 2024an

Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan. 


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Komunikazio modu onak aztergai izango dituzte Donostian

Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Maite Errarte:
“Etorkizuneko etnografoek sakelekoen bilakaera aztertuko dute akaso”

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Eguneraketa berriak daude