Berlin, 1942ko martxoaren 23a. Adolf Hitlerrek Atlantoko horma (alemanez, Atlantikwall) eraikitzeko agindua eman zuen.
Defentsa lerroa indartzeaz Todt Erakundea arduratu zen; Fritz Todt (1891-1942) ingeniariak sortu zuen erakundea, baina urte hartan bertan hil zenean, Albert Speer Führer-aren arkitekto kuttunak hartu zuen kargua. Atlantikoko hormak ia 5.000 kilometro hartuko zituen, Bidasoatik hasi eta Norvegia iparralderaino.
Hasieran Europa mendebaldeko kostaldeko portu nagusiak gotortu zituzten, eta 1943an hasi ziren tarteak bunkerrez eta kasamataz betetzen. Berez, alemaniarren jatorrizko asmoa lerroa Bilboko portutik hastea zen. Hendaiakoa ez zen itsas base garrantzitsua, baina azkenean hortxe hasi zen defentsa lerroa. Hendaian 150 bunker inguru eraiki zituzten, 200 bat Lapurdiko kostaldean. Eta Atlantikoko horma osoan 600 motatako ia 12.000 eraikin militar egin zituzten, defentsa beharrei eta orografiari egokituak.
Harresiaren zeregin nagusia militarra zen, jakina, eta hor porrot egin zuten bunkerrek, Normandiako lehorreratzeak agerian utziko zuenez. Baina beste funtzio asko ederki bete zituzten eta betetzen dituzte gaur egun.
D eguna baino lehen, propagandarako tresna eraginkorra izan ziren horma osatzeko lanak. Ingeniaritza obra faraoniko hark Alemaniaren indarra erakusten zuen, eta Reicharen mugak gaindiezinak zirela sinestarazten zieten animo beharrean zeuden alemaniarrei.
Frantzian 600.000 langile ingururi eman zien lana proiektuak. Soilik Cherourgen 34 enpresa, 79 azpikontrata eta 15.000 langile aritu ziren, Vichyko gobernuaren onespenaz; gerra amaituta, enpresa horiek ez zituzten zigortuko.
Ingeniaritzari ekarpen handiak egin zizkion Atlantikoko hormak: aurrez erabili gabeko materialak, teknikak eta logistika garatu zituzten horretarako. Eta horregatik, gaur egun sendo eusten dioten egitura asko berrerabiltzeko moduan daude.
Bunkerrak arte euskarriak dira kanpotik nahiz barrutik. Lapurdiko eta Landetako hondartzetako porlanezko arrastoak graffitiz beteta egoteak agerian uzten dute hori. Eta Christian Boros eta Karen Lohmann bildumagile alemaniarrek Berlingo bunker zahar bat egokitu zuten beren bilduma erakusteko. Frankfurteko musika institutu batek ere bunker bat du egoitza. Herbehereetan kafe eta te etxe ekologiko bat egin dute bunker batean. Eta badira bunkerrak etxebizitza moduan erabiltzeko egokitu dituztenak ere; adibidez, Bidarteko hondartzakoa.
Eta denek, egitura eraberritu sofistikatuenetik hasi eta hondartutako zementu zati higatuetaraino, beste funtzio bat betetzen dute: memoria ez galtzea.
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]
Normandia. 1944ko ekainaren 6a. Overlord operazioa abiatu zuten: Britainia Handiko, AEBetako eta Kanadako milaka soldadu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Bigarren Mundu Gerraren eta, beraz, historiaren norabidea goitik behera aldatzeko. Edo horixe da behintzat duela... [+]
Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]
Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]
Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]
Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]
1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]
Palestinarrek pilotu israeldar bat bahitu, epaitu eta urkatuko balute, ez litzateke gauza bera?”. Halako eta bestelako galderei erantzun nahian, Hannah Arendten Eichmann Jerusalemen liburua abiapuntu izanda, mahaiaren bueltan elkartu ditugu bi filosofo eta politologo bat,... [+]
Karl Adolf Eichmann (Solingen, Alemaniako Inperioa, 1906 - Ramleh, Israel, 1962) Alemania naziko SSetako goi-mailako ofiziala izan zen, bereziki ezaguna Azken Konponbidea edo Azken Soluzioa deitu zitzaioneko “arduradun logistiko” gisa izendatu izan delako... [+]
Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]
Bigarren Mundu Gerran zehar Belgika, Frantzia eta Euskal Herrian soldadu eta hegazkin pilotu aliatuak laguntzen zituen erresistentzia sarea izan zen Comete. Angelun kokaturiko Comete Sarearen Lagunak elkarteak antolatu ditu erresistentzia... [+]
Madril, 1939. Hiria frankisten esku erori baino lehen, munduko faxismoaren aurkako hiriburutzat jotzen zen, gobernu errepublikarraren propaganda eta gerra garaian handik pasatako intelektual antifaxista ezagunak medio. Garaileek hiriburua Sevillara, Salamancara edo Burgosera... [+]
Espainiako Estatuko Ciudad Realen Anisio Castilloren gorpua berreskuratu dute talde memorialistek berriki, 1943an bere buruaz beste egindako errepublikarra, frankistek bera eta bere familia bakean utz zezaten. Ez da gauza berria, etsaiek harrapatu baino lehen suizidatzeko joera... [+]