Kantu askeak, auzo askean

  • Udako eguzki izpiek lehortutako landak berdez janzteko asmoz datoz Errekaleorreko asteazkenak. Errutinaren morroi izan nahi ez dugun horientzat aste barruko ihes tokia. Eta gauaren iluntasunak gero eta azkarrago harrapa gaitzan nahi ez dugunontzat, babesleku bilakatzen da bertako gaztetxea.

Argazkia: Dospordos
Argazkia: Dospordos
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Barruko berotasunak, uda giroa du gogoan. Belztasunak eta isiltasunak espazio guztia hartzen dute eta Paxkal Irigoyenen gitarra leuna hasten da entzuten. Haren ahotsa kontsumo ereduaren, harreman sozialen eta gorabehera ekonomikoen inguruan mintzatzen da. Gitarra batekin laguntzen du helarazi nahi duen mezua eta loopak egiten dituen ahots distortsio eta errepikapenek soinu sailkaezin eta bereziak sorrarazten ditu.

Suhiltzaile izan nahi duen Garazi izeneko neskatila baten istorioarekin ematen dio amaiera bakarkakoari. Entzuleak tentuz eta jakinminez begiratzen du, ipuinaren amaiera nolakoa izango den zain. Amaiera ematen zuen arren, Mice eszenatokira igo eta bien artean zerbait abestuko dutelako ustekabearekin agertzen dira.

Omenaldi moduko bat eskaini nahi diote Iñigo Muguruzari eta zer baino hobeto, Joxe Ripiauren Lo kanta abestea baino. Jende artean murgildu eta mikrofonorik gabe abesten hasten dira. Biek egindako bertsioa abesten laguntzen du publikoak eta oilo ipurdiak eragindako hotzikarak zeharkatzen ditu gorputzak.

Eszenatokian aldaketarik egin gabe, Mice igo da oholtzara. Lau foku arrosen azpian kokatutako gitarra hartu eta ausardiarik ez abestian esaten duena kolokan jarriz, beldurrik gabe hasi da abesten. Geroak ekarriko duenaz mintzo da Miren, birsortzeaz eta bizitzan oreka mantentzeaz. Bandarekin ikusten ohituak bagaude ere, gaurkoa, eibartarra hobeto ezagutzeko aukera ezinhobea da. Abestien benetako jatorria eta hezurdura ezagutu ditugu, sortuak izan diren biluztasunean.

Beste iluntze musikatu bat Gasteizko auzo askean. Aste barruko lanaldiei kantu bidez arnasa ematen dion ezinbesteko eskaintza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Eguneraketa berriak daude