Palmondoz edo palma-zuhaitzez inguratuta gaude. Kolonizatuta gaude; ala ez?
Lurralde bakoitzean denboran barrena gertatzen diren landareen joan-etorria gauza naturalena da. Landare bakoitza geldirik bizi da, baina espeziea hara-hona dabil. Klimak asko hagintzen du horretan. Gustuko dituen bizi baldintzak non diren, hara mugituko da landarea. Ondorioz, zaila da esatea landare hau hemengoa da eta beste hori ez. Nik landareak kulturarekin lotzen ditut, eta errazagoa da: landare honekin bizi gara. Izan ere, geure kulturan, adibidez, bizi dugun paisaia ia oso-osorik geuk landatua da. Landareak ez dira beraiek etorri, ekarriak dira, landatuak.
Palmondoetara bueltatuz, denetatik dugu. Bada palmondo bat europartzat jotzen dena: palmondo nanoa, Chamaerops humilis. Ttipia da, enbor bakarreko palmondo gehienak ez bezala enbor ugarikoa, eta Mediterraneo ingurukoa da. Europan topa ditzakegun gainontzeko palmondoak, denak, kanpotik ekarriak dira. Mundu osotik ekarri ditugu; azkenaldi honetan ondo urrutikoak: Seychelleak, Mexiko, Brasil, Trinidad, Zeelanda Berria, Moluka, Puerto Rico, Txina, Madagaskar, Papua Ginea Berria, Laos eta abar.
Hurbilagotik ekarritakoak ere baditugu, ugarienak; Afrikatik edo Asiatik, gehienak Mediterraneoan barrena. Lurralde epelenetan, klima leunena duten tokietan topatuko ditugu. Maiz esan izan da etxeko atari aurrean palmondoa jartzeko ohitura zutela indianoek edo amerikanoek Ameriketatik bueltatutakoan. Baserri aurrean Trachycarpus fortunei topatzea ez da arraroa. Euskaraz, Txinako palmondoa edo kalamu palmondoa esaten zaio. Izan ere, indianoei lotutako esaera hori badago ere, palmondo hori Txinako hegoaldetik ekarri dugu. Izenean duen “fortunei” hori aberastasunarekin, arrakastarekin edo fortunarekin erraz lotu badaiteke ere, berez lurralde haietako landaredia arakatzen urteak eman zituen Robert Fortune botanikari eskoziarraren gorazarre du. Generoaren izena, Trachycarpus, hazietatik datorkio: trachus “zakarra” eta karpos “fruitua”. Palmondo hori erruz lantzen zuten Asian, hostoa enborrean sortzen den tokian duen zorro zakar bat biltzeko. Berarekin egiten zituzten erratzak, eskuilak, ate zirriak edo lanpasak, euritakoak, lokarriak, zakuak, saskiak eta abar. Japoniatik ekarri zituzten lehen aleak 1830ean. Harrezkero hedatu da Europa osoan.
Geure baserrietara nolaz iritsi zen jakitea ez da erraza izango. Badu fortunaren aire hori etxe atarian. Baina baita errafia edo antzeko zerbaiten etekina ateratzeko saioak egiteko ekarria izango zelako airea ere... Eta, hortik ote datorkio kalamu palmondoaren izena? Izan ere, kalamua (Cannabis sativa) zen hemen sokak, lokarriak eta ehun zakarrak egiteko oinarria.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Txokolatea kakaotik sortzen da. Kakaoak Theobroma cacao du izena; Theobroma hitzak “jainkoen janaria” esan nahi du. Aspaldikoa da txokolatearen gurtza; jainkoena zena azkar asko egin genuen geure. Euskal Herrian, azukrearekin eta kafearekin batera elikagaien... [+]
Badira hainbat espezie arrandegietan beti egotera derrigortuak diruditenak. Haien arteko arrain batek dirdira berezia du, urrezko koroarekin begiratzen baikaitu: urraburuak (gazteleraz ere, ezaugarri berari men eginez, dorada-k). Ondoan haien artean anaiak diruditen sorta dago,... [+]
Mikro eta makro kontzeptuen arteko muga lausoa da, eta elkarren arteko eragina lausoa izan arren, eragiten du. Baita gugan ere. Arazoa dator lainopeko itsutasunean asmatzen ez dugunean gu geu non gauden, herria non dagoen.
Zeruka, zeru bete on dakar zerukak. Zeruka, magitxa, magintxeta, mihauria, magina, baina, ilar-axala, mantxa, teka edo, ezagunena, leka. Lekak barruan dakarren leka-gauza, leka-bihia, lekalea edo lekazia bezalako jaki ederrik ba al da negua goxatzeko? Pertzak bete lekari,... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Gaua da. Zuhaitzetan geratzen diren hosto gutxien artetik igarotzen da ilargiaren argia. Isiltasuna da nagusi. Txoriak sasi artean daude, babestuta lo, lo-edo. Baina bat batean zerbaitek kolpatu du sasia. Txori gehienak izutu diren arren, izoztuta bezala geratu dira, isilik... [+]
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.
Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.
2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]
Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]