Musika estilo zehatz batera mugatu gabe, askotariko doinuen ukituak entzun daitezke Natali taldearen lehen diskoan: pop rock, rock-and-roll, hard rock, reggae, funk, soul, americana, balada...
Taldeko musikariak trebeak dira beren tresnekin, eta aipagarria da Natali Izagirre abeslariaren ahotsa eta kantatzeko modua, kemen eta grina handiarekin aritzen baita. Halaber, kantak ozen entzuten dira, soinu sendoa gauzatu baitute, indartsua, Andoaingo Garate estudioetan, teknikari eta produktore lanak egin dituen Kaki Arkarazoren laguntza estimagarriaz. Beste zenbait musikariren laguntza ere izan dute eta, besteak beste, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama aritu da Hitzak kantan.
Hainbat musika estiloren doinupean, sentimenduz beteriko istorioak kontatzen dituzte: “Ez dut behar terapia, behar zaitut zutik. Hitz egin askok egiten dute baino esan oso gutxik. Basamortutik gabiltza zu eta ni hanka hutsik” (Hitzak), “Iparrorratzik gabe noraezean, zuregandik gerturatu eta urrundu nahiean” (Iparrorratzik gabe), “Nola aitortu hitz gutxitan hutsaren oihu isilena, nola? Eta nola ihes, nola apurtu katez loturik nauen bakardadea?” (Berriz), “Amesteko hegaka kateak hautsiko ditugula, piztu dela barneko argia, eta oihukatu munduari ez naiz zure esklabu. Eskuak batuz, indartuz, aldatuz eraikiko dugu, garena” (Garena).
Natali taldea duela bi urte sortu zen. Natali Izagirre usurbildarra, bi urtean Ameriketako Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, bere ideiak eta ezinegonak azaleratzeko eta sormena askatzeko, Ixak Arruti (Mendeku Itxua, Izeberg) gitarrista herrikidearekin elkartu, eta martxan jarri zuten proiektua. Horrela, bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoa eta ikusitakoa uztartu, eta bien artean sortu dituzte kantak. Beren lehen fruitua izan da 2018ko otsailean kaleratu zuten Iparrorratzik gabe kanta.
Gorka Mendizabal zarauztarra (bateria), Andres Insua patagoniarra (baxua) eta Olaia Inziarte oronoztarra (teklatuak) elkartu dira haiekin, eta osatu dute Natali taldea. Denbora gutxian, eta lehen diskoarekin, oihartzuna izan dute, jendaurreko emanaldi sorta polita egin dute jadanik, eta gero eta ezagunagoak egiten ari dira.
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]
Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024
---------------------------------------------------
Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]
Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------
Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]
Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------
Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records
----------------------------------------------------------
Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]
Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin.
“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]
Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]
Ezin da talde baten irakurketa egin bere taldekideen iragana kontuan hartu gabe; eta kasu honetan, are zailagoa da ariketa. Tatxerseko kide bat dago eta Tatxers taldea dakar gogora Borlak. Ekidin ezina da aurreko taldean pentsatzea, baina motz geratuko gara, chorusdun gitarra... [+]