Udazkenarekin batera gure operaren denboraldi berria datorkigu. Urtero bezala, zain gaude, espektakulu totalaren dosiak jasotzeko prest. Aurten sei saio zinez interesgarriak izango ditugu Euskalduna Jauregian, eta denetatik aurkituko dugu: sarritan programatzen diren tituluak, konpositore famatuen harribitxi erdi-ezezagunak, mila aldiz gure artean izan ditugun abeslariak –arrakasta ziurtatuak–, lehenengo aldiz arituko diren abeslari mundialak eta bakarlari gazteak. Osagai hauekin dudarik gabe operazaleok badugu materiala disfrutatzeko.
Denboraldia urriaren 19an hasiko da klasiko batekin, Lucia di Lammermoor operarekin hain zuzen ere. Gaetano Donizettiren maisulan honetan pasioak eta gatazka politikoak nahasten dira obra liluragarria egiteko. Bi Lucia izango ditugu: alde batetik, Jessica Pratt estatubatuarra protagonista izango da lau saiotan, baina urriaren 26an Leonor Bonilla sopranoa (ibilbide zinez meteorikoa izan duena) arituko da Luciaren rola eginez.
Bigarren zita Giuseppe Verdirekin izango dugu, aldi honetan gutxitan aurkezten den Jérusalem lanarekin, azaroaren 16an. Jorge de León tenoreak debuta egingo du Bilbon opera honen pertsonaia protagonistarekin. Aukera izango du, bada, duen ospea frogatzeko.
2020an sartuko gara Richard Wagneren Der fliegende Holländer lan ederrarekin. Bagenuen gogoa Wagner bat ikusteko eta, beraz, gustoz entzungo dugu opera erromantiko hau, kontuan harturik Bryn Terfel baxu galestar paregabea entzuteko aukera izango dugula.
Otsailean harribitxi bat topatuko dugu, Giacomo Pucciniren western moduko lan kuriosoa, La fanciulla del west hain zuzen ere. Ez du zer ikusirik egile honen beste lan famatuekin (La Bohème edo Madame Butterfly), baina orkestrazio ederreko obra da eta interprete interesgarriak izango ditugu OLBEk eta Teatro di San Carlo di Napolik egindako produkzio honetan.
Apirilaren 25ean Rossiniren saio bikoitza izango dugu. Alde batetik Giovanna d’Arco opera, eta bestetik, Stabat Mater lan liluragarria.
Eta amaitzeko, Donizettiren Anna Bolena drama eskainiko digu OLBEk. Tudortaren istorio beltz honetan Angela Meade soprano amerikarra izango dugu protagonista. Gozagarria.
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]