G7a eta gero

G7 pasatu ondoren, zer gelditzen da? Komunikazio operazio ona Macronentzat, baina diplomatikoki emaitza konkretu eskasak. Haatik, Euskal Herriarentzat gertakari adierazgarria izan da: estatuaren jokaera alde batetik eta parean eragile sozio-politikoek eman dugun erantzuna.

Aitortu behar, parte handi batez, estatuko arduradunek lortu dutela helburu zuten hiru maila kontrolatzea: espirituak, espazioa eta G7aren kontrakoen ekimena. Espirituen kontrolerako diskurtso borobildua zabaldu dute, G7aren legitimitatea eta eraginkortasuna azpimarratuz, Miarritze, Euskal Herria eta Akitania osoarentzat G7ak ekarriko zituen onurak eta fama ahantzi gabe. Baina taktika maltzurragoak ere erabili dituzte. Hedabide batzuen bitartez beldurra eta paranoia hedatzeko mezua hedatu dute astez aste, estatuak indarrean jarri duen polizia dispositibo itogarria justifikatu nahian. Hain zuzen, neurriz kanpoak izan dira espazioaren erabateko kontrola lortzeko erabilitako medioak. Horretan hainbat auzapezen laguntza lotsagarriarekin kontatu ahal izan dute: komertzioak hetsiak, merkatu, kirol eta kultur gertakizunak ezeztatuak, hots BAB osoa “hiri hilak” ziren gailur denboran, karriketan ibiltzen ausartzen ziren jende oro susmagarri bilakatuz. Azken hilabeteetako polizia bortizkeriak ereindako beldurrak ere mobilizazioa murrizteko eragin nabarmena izan du.

G7aren kontrako ekimenen kontrolerako taktikak ere ugari izan dira. Lehena, antagonismoa ukatu eta aurkarien kritikaren potentzialtasun subertsiboa indargabetu. Prefetak etengabe errepikatu zuen: “Demokrazian bizi gara eta G7aren arrakasta kontra-gailurraren arrakastarekin bat dator”. Bestalde, estatuaren partetik debekuak eta “laguntzak” txanpon bereko alderdiak ziren: plataformako kideak arazo teknikoetan ito, antolaketa berandutu eta ondorioz jendea mobilizatzeko komunikazioa trabatu. Azkenik mehatxu eta poliziaren presioa, kontra-gailurreko antolatzaileak paretaren kontra atxikitzeko.

Behar zen erantzuna eman ote dugu? Baietz diote batzuek, argudiatuz erantzun irmoago batek kontrolik gabeko istiluak eta arazo politikoak sor zitzakeela, baina G7 EZ! plataformako eragile frankok ez dute horrela ikusten. Aukera galdua aipatzen dute, ez baita saiatu ere buru egiten inposatutako egoera antidemokratikoari. Ez da lehen aldia indar emantzipatzaileek bataila bat galtzen dutela. Berez ez da hain grabea baldin eta hausnarketarako aukera ematen badu eta geroari buruzko irakaspenak barneratzen badira.          

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
'Flâneurraren' hiria

Etxetik urrun nagoen honetan, errutinaren parte bilakatu zait gure hiriaren argazkiak erakustea. Mugikorra atera, hiru hondartzak biltzen dituen plano zenitala bilatu eta "hemen bizi naiz" esaten dut. Halako enkontru batean zera esan zidaten: paseatzeko moduko hiria da... [+]


Materialismo histerikoa
Isilean

Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]


2024-05-15 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Lekukotasuna

Non dago auzoa lekututa? Galdetzen du irudiak. Gure testuinguru eraikiak hartu duen deribagatik, irudian ikusten duguna aldirietako auzo berri bat izan ezean, kasu gehienetan ez dugu irudian identifikagarritzat jo dezakegun ezer topatuko. Tranpa batean sartu gaitu, erantzuna... [+]


Eguneraketa berriak daude