Jatorri afrikarreko zenbat biztanle eduki ditzake Europak 2050. urtean? Zerk bultzata abiatzen dira Europarantz Afrikako hainbeste gizon eta emakume? Europaren balizko afrikartzea ez da soilik eskuin politikoak migrazioaren inguruan zabaldutako beldurra, eztabaida akademikoen iturri ere bada: Afrikaren beroaldi demografikoaz gain, jokoan daude garapen ereduak, aberastasunen banaketa, gazteen langabezia itzela... Afrikarrak beste guztiak bezalakoak direla, alegia.
Stephen Smith kazetari eta irakasleak Europaranzko korrikaldi handia liburuarekin sortutako zalapartaren berri eman zuen ARGIAk duela urtebete: Europarrok nola afrikartuko garen datozen hamarkadetan kronikan. Geroztik hainbat erreakzio izan da hedabideetan bezala mundu akademikoan eta horietako batzuk laburbildu ditugu hemen.
Smithek bere liburuan dio, bi kontinenteetako demografien dinamikak azterturik, afrikarren Europarako migrazioa gero eta handiagoa izango dela eta saihestu ezinezkoa dela Europako populazioaren afrikartzea.
Funtsean iragarri du Afrikak egingo duela aurretik mundu osoak –Europak, Latino Amerikak, Asiak– egin duena: bere trantsizio demografikoa burutu. Populazio leherketa betean 1930az geroztik, 2050. urterako bikoiztu egingo dela Afrikako biztanleria.
Eztanda demografikoaren ostean barealdia eta gero zahartzea ezagutu dituzten beste ereduak aztertuta, Smithek kalkulatu du Afrika 2050ean hasi litekeela bere herritarren ihesiari eusten, baina bitartean, 2050erako Europako biztanleen %20-25 afrikar jatorrikoa izatera iritsiko dela (2015ean %1,5-%2 zen).
Smithen aurreikuspenak ukatzen lehenengoetakoa izan da François Heran demografo frantsesa. Frantziako Ikerketa Demografikoen Institutu Nazionalaren buletinetik erantzun dio 2050ean Europan afrikar jatorrizkoak ez direla izango herritarren %25 baizik eta %3 edo %4. Heranek ez du zalantzan jarri afrikarren etorkizuneko migrazio handia, baina ziur dago ez dela gertatuko 2050 baino lehen. Hona zergatik.
Wilbur Zelinsky geografoak 1971n erakutsi zuen migratzaileak ez direla izaten herrialde bateko jende pobreenak, gizarte oso txiroak garapen ereduan aurrera egin ahala hasten direla migratzaileak bidaltzen: hilkortasun tasak gutxitzean –nagusiki umeena– populazioa gaztetu eta migrazioak ugaritzen dira. Herrialde horiek aberastasun maila batera iristean ihesak gutxitu eta beste lekuetatik etorkinak hartzen hasten dira.
“Garapenari dagokionez –idatzi du Heranek– herrialdeak 1etik hasita 10era arte sailkatuz gero Saharaz behekoak 1ean daude, Mexiko 6an, Frantzia 9an eta AEB 10ean. Gaur ere 6tik 10erako migrazioak masiboak dira (25 milioi urtean) baina 1etik 9 edo 10era doazenak askoz murritzagoak (2,3 milioi). Nork pentsa dezake Saharaz beheko Afrikako herrialdeek 2050a bitartean erre ahal izango dituztela Mexiko harrapatu arteko maila igoera guztiak?”.
Le Monde Diplomatique-tik Benoît Bréville historialari eta kazetariak, bere aldetik, ohartarazi nahi izan du garapenak migrazioen aferan dauzkan ondorio kontraesankorrez. Kasu askotan garapen ekonomikoa lortu nahi da ekonomiaren liberalizazioarekin, baina honek ustez arindu behar zuen migrazioa azkenean larriagotu baizik ez du egiten.
Adibide nabarmenena, Mexiko bera da. 1992an AEBekin liberalizazio ituna sinatzean esan zuen Carlos Salinas de Gortari presidenteak: “Aurrerantzean mexikarrek ez dute iparraldera migratu beharko, hemen bertan aurkituko dutelako lana”. Jada orduan zenbait ekonomialari kritikok iragarri bezala, justu alderantzizkoa gertatu zen.
2014an Europar Batasunak antzeko ituna sinatu zuen Afrikako 30 herrialderekin, eta horrek berak eragin dezake etorkinen uholdea handitzea, murrizteko partez. Azken finean, migrazioa ez du garapenak eragiten, baizik eta garapenaren onurak berdintasunik gabe banatzeak eta enplegu faltak, batik bat gazteenak.
Langabeziari ihes
Enplegu falta, hori bera nabarmendu du Mo Ibrahim fundazioak plazaratu berri duen ikerlanak: “Gazteria afrikarra: enplegu faltagatik migratzen?”. Mo Ibramin Afrikako enpresaburu aberatsenetakoa da, kontinenteko telefonian nagusi den Celtel konpainiaren jabea. Bere izena daraman fundazioak Abidjanen (Boli Kosta) bildu ditu kontinenteko lider eta akademikoak, Afrikatik migrazioen afera nola ikusten den islatzeko. Irakurtzekoa da.
2017an 36,3 milioi afrikarrek migratu zuten, munduan mugitu ziren guztien %14,1; askoz gutxiago asiatarrak (%41) eta europarrak (%24) baino. Baina haietatik gehienak Afrikako beste herriren batera doaz, zehazki Saharaz beheko migratzaileen %70 kontinenteko beste nonbaitera doa bizimodu bila.
Migratzaileok gehien bat gazteak dira, ikasketaren baten jabeak, gizonak adina emakumeak. Iritsi diren herrialdean gastatzen dute irabazten dutenaren %85. Sorterriko beren familiei bidaltzen dienarekin osatzen da Afrikaren Barne Produktu Gordinaren (BPG) %3,5: nazioarteak garapenerako laguntzetan ematen diona baino gehiago.
Populazioaren ugaltzean munduko tasa handiena daukaten hamar herrialdetatik bederatzi afrikarrak dira, zehazki Saharaz beheko herrialdeetan ugaltze tasa munduko batez bestekoaren bikoitza da. Aldiz, hazkunde demografikoaren aldean oso atzera geratu da Afrika garapen ekonomikoan. Oraintxe bertan kontinente osoaren BPGa txikiagoa da Britainia Handiarena baino, nahiz eta honek baino hogei aldiz biztanle gehiago eduki.
Afrikarren %60k gaur 25 urte baino gutxiago dauzka. 2100 bitartean gazteen kopurua kasik bikoiztu egingo da, Europan eta Asian urrituko den bitartean eta munduak orduan edukiko dituen gazteen erdiak afrikarrak izanen dira.
Gaur 16 milioi gazte afrikar daude langabezian, proportzioan gehiago hiri handietan. Eta Mo Ibrahim foroan aurkeztutako ikerketa soziologikoek erakutsi dute gazteok lanak kezkatzen ditu nagusiki. Afrikaren azken hamarkadako hazkunde ekonomikoak ez du kasik lanposturik sortu. Saharaz beheko aldean urtean hiru milioi enplegu sortzen da, nahiz eta lan bila hasten diren gazteen beharrak asetzeko beharko liratekeen... 18 milioi!
Nekazaritzak sortzen ditu lanpostuen %60, Afrikaren BPGaren herena ere bai; alabaina, gazteek ez dute laborantzan aritu nahi, jarduera zaharkitua eta gogorra delako, dirurik ematen ez duena. Munduan beste leku askotan ikusi den gisan –etorkinek hainbeste kezkatzen dituzten espainiarrek beren historia hurbila ezagutu beharko lukete– gazteok lan bila edonora joateko irrikaz bizi dira. Datu hau adierazgarri: inkestetan beren herrialdetik kanpo migratu nahi duten gazte guztiek konplituko balute beren asmoa, Sierra Leonak gazteen %78 galduko luke, Liberiak %70 eta Nigeriak %57.
Afrikako populazioaren batez besteko adinaren eta beren agintarienaren arteko leizea 45 urtekoa omen da. Mundu guztian daude zaharrak agintean, baina kontua da Afrikan gazteak indarrean datozela leku eske.
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]