Motelaldi ekonomikoa badator berriro

Oraindik ez dira osatu 2008an hasi zen krisialdiaren zauriak eta, berriro, planetako ertz guztietatik motelaldi berri baten ezkila hotsak entzuten ari gara. Horrela diote aldizkari espezializatuek, datu ekonomikoek, baita hartzen ari diren zenbait neurri ekonomikok ere,  ekonomia larrialdira doala aurreikusten baita. Zalantzarik gabe, euskal ekonomiak ere ondorio horiek jasango ditu.

Hasteko, geure inguruko ekonomiaren motorra den Alemania, ofizialki, krisialdian sartzeko egoeran dago. Hori konfirmatzeko hil honen amaieran egingo den hiruhileko hazkunde tasa negatiboa izatea nahikoa izango da eta orain arteko adierazgarriek alemaniar ekonomia ildo horretan sartuta dagoela erakusten dute. Egoera horrek euskal ekonomia atzetik eramango du, autogintzarekin lotutako enpresa asko baitaude geure artean: ez ahaztu Volkswagenek eta Mercedesek faktoria handiak dituztela gure artean, non zuzenean langile ugari dauzkaten kontratatuta, gehituta zeharkako enplegua.

AEBren hegemonia, batik bat ekonomikoa, auzitan jartzen ari da eta Txina, emeki-emeki, hurbiltzen ari zaio, EBk atzerapausoak ematen dituen bitartean, nahiz Alemaniak, hala moduan bada ere, bere protagonismo industrialari oraindik eusten dion

Beste krisialditan ez bezala, Alemaniakoak baditu ohiko zergatiaz gain, beste zenbait erantsi behar zaizkionak. Izan ere, kontuan izan behar dugu 2004an ezarri zuen eredu ekonomikoa agortu egin dela: kalitate handiko industria produktuen esportazioa (autoak, makineria eta abar). Modu horretan, batik bat Europako periferiara, Txinara, Erresuma Batura eta AEBetara erruz esportatu du eta bere merkatal balantzeak superabitak izan ditu, BPGren %7ra iritsi arte. Ikaragarria. Bitartean, bertako merkatua ez dute sustatu behar adina, hori baita politika merkantilistak erakusten duena: herrialde batek aberastu nahi badu, kanpo balantzeak positiboak izanda lortuko du. Hori izan da, hain zuzen, Alemaniaren politika, nahiz horrek EBren periferiako ekonomiak sakonki kaltetu dituen azken hamarkada honetan.

Horrez gain, AEBen muga zergak direla-eta edo Txina autogintzan ematen ari den aurrerapena dela-eta, batik bat auto elektrikoan, eragin negatiboa izaten ari da Alemaniako autogintza boteretsuan. Izan ere, Txina apustu sendoa egiten ari da etorkizuneko auto elektrikoan mundu lidergoa eskuratze aldera. Oro har, alemaniar auto industriarentzat ez da batere baikorra izango, are okerrago, Britania Handiko merkatua ere murrizten bazaio Brexit-a gauzatzen denean.

Lotura ekonomiko horiek areagotu dira ekonomia globalizatu den heinean eta oraingo kasuan munduko ekonomiaren lidergoa ere jokoan sartu da. AEBen hegemonia, batik bat ekonomikoa, auzitan jartzen ari da eta Txina, emeki-emeki, hurbiltzen ari zaio, EBk atzerapausoak ematen dituen bitartean, nahiz Alemaniak, hala moduan bada ere, bere protagonismo industrialari oraindik eusten dion. Beraz, bi inperioren arteko gatazka gogor batean kokatuta gaude eta europarrok ahultzen jarraitzen dugu; euskaldunok ere gurdi horretan bidaiatzen dugu.

Eta gerora zer? Oraindik hor daude 2008an hasitako krisialdi gordinaren zauriak: langabezia tasa garaiak, enplegu prekarioa, soldaten arteko arrakala, etxebizitzaren prezio eta alokairu jasanezinak, zerbitzu sozialen murrizketak (osasuna, hezkuntza, menpekotasuna…), pentsio publikoen auzia, ikerketarako inbertsio gastuen eskasia, eta abar luze bat. Krisialdi horretatik irteteko estatuek bitartekoak badituzte, baina  krisi sortzaile-sustatzaileak zigortu ordez, saritu egin dituzte. Ea politika oker hau oraingo honetan iraultzen dugun!


Azkenak
Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena atzeman dute Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


Patronalari absentismoaren “iruzurra” aurpegiratu eta lan istripuak prebenitzeko eskatu diote Hego Euskal Herriko sindikatuek

Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko “orduak edo egunak” beharko dira

Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.

Sare elektrikoa erabat erori da... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


Eguneraketa berriak daude