Frankie, beraz, beste munduko ezer ez, baina zeozer mugiarazten dizu tripetan –eta ez al da hori film batek, artelan batek lor dezakeen gauzarik behinena?–. Argumentua, egia da, ez du bereziki originala: larriki gaixorik dagoen frantziar aktore batek bere hurkoak elkartzen ditu, Sintra, Portugalen, agurtzeko edo. Bikotekidea, bikotekide ohia, semea, alaba-ordea, lagunen bat. Une labainak izan arren, gonbidatuen arteko frikzioak sortu arren, hiltzera doanak nahi duen bakarra da: denbora tarte atsegin bat pasatzea denek elkarrekin.
Garai batean pentsatzen nuen nahiago nuela kolpetik hil –ez oraindik, lasai, ez daukat interes berezirik–. Baina kolpetik, auskalo bizi bitartean bizitzari buruz soilik pentsatu ahal izateko, eta modu horretan heriotzaren ideiari iskin egiten saiatzeko. Orain ordea ez nago hain ziur, zalantza handiagoak ditut: ez ote nukeen jakin nahi noiz izango den bukaera, gutxi gorabehera, joateko pixkanaka pertsona maiteei agur esaten, itxi beharreko gauzak ixten, bizitzari osotasun bat, zentzu bat, narrazio bat ematen. Absurdoa da, badakit, oker ez banago ez baitugu aukeratzeko modurik.
Aukeratzeko agian ez, baina prestatzeko zergatik ez. Sophie Calle artistak, adibidez, badu dokumental moduko bat, zeinean agertzen den hilobi bat erosten, Bolinas, Kalifornian. Hilobi bat beretzat, noski, dagoeneko mundu honetan ez dagoenerako –eta ze gai egokia den hau, heriotzarena, eufemismoentzat–. Ez zait ideia txarra iruditzen. Nik ere, ausardia bilduko banu –eta, noski, diru pizar bat–, erosiko nuke hilobi bat, niretzat, dagoeneko mundu honetan ez nagoenerako. Zalantzarik gabe Biriatu, Lapurdin. Eta egingo nioke bizian bisitaren bat, aldaketaren bat, apainketaren bat. Ez baita ahaztu behar bertan pasako dudala eternitate osoa. Eta hori denbora asko da.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.