Ez dut flamenko askorik entzun nire bizitzan, ez bada Sevillako plazetara egindako oporraldiren batean, ez bada Errotxapeako etxarte zaharretan, ez bada Alde Zaharreko korro baten ondotik pasatzean. Baina entzun-entzun, hau da, geratu, tarte bat hartu eta entzun, esanen nuke ezetz, ez dudala sekula flamenkorik entzun. Hori dela eta, aurten seigarren aldiz egin den Flamenco On Fire jaialdia kuxkuxeatzeko gogoa sartu zait, izen komertzial bezain kutrea izan arren, izen ona hartu baitu iruindarren artean.
Noiz: abuztuaren 21ean.
Non: Iruñeko Mañueta kaleko balkoian.
San Ferminen osteko basamortua izan ohi zen lehen abuztua, baina azken urteetan kultur ekimen interesgarriz bete da hiriburuko uda. Hala nola Harresietako Jaialdia, Bestelako Argiak, Auzokale eta aurten lehen aldiz egingo den Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia. Horien artean, leku berezia hartu du flamenkoak, abuztuaren amaieran Iruñeko soziologia anitzaren zati handi bat biltzea lortzen baitu, Sabicas maisuaren ohorez nafar lurretako sustrai flamenkoa goraipatu asmoz.
Nire ezjakintasunaz zalantza egiten nuela abiatu nintzen Mañueta kalerantz, Alde Zaharreko kale mitikoan behintzat argazki ederra aterako nuela pentsatuta. Ez nekien, baina, nire ezjakintasuna bikoitza zela, jaialdiko ekimenik jendetsuenak baitira balkoietan egiten direnak. Bete-beterik zegoen Burgoen plazako baranda, beterik kalera jaisten diren eskailerak eta jendez gainezka Mañuetako frontoi parean sortzen den plazatxoa. Jendetza horren artean ni, kontrolatzen ez dudan estilo hau zuei nola ekarri pentsatuz.
Eta orduan atera ziren balkoi banatan Tío Selín eta José Jiménez aita-semeak. Aita ahotsa urratzeko prest eta semea gitarra eskuan. Kantaore beteranoa da Selín, esperientzia urteak pilatu eta Nafarroako kantea bere oinordekoei transmititzen jakin du. José ere ez zaio atzean geratzen, ikustekoa da gitarra nolako pasio eta fintasunez jotzen duen. Aurten Flamenco On Firek ‘Belaunaldiak, mitoak eta gazteak’ izan ditu ardatz, eta argi dago familia honek baduela zeresanik alor horretan. Tuteran errotuak eta ijito sustrai sakonekoak, flamenkoaren ordezkari garrantzitsuenetakoak dira Nafarroan.
Esku-zarta suabeekin hasi eta ahotsa grinaz urratu arte, indar handiko kantaria da Selín, bere adina gora-behera. Txinparta txikiak abestuko balitu bezala, gutxinaka garrak pizten hasi eta pasiozko sute bat sortzeraino. Harrituta geratu nintzen balkoitik abesteak publikoarengan zuen eraginarekin. Betidanik kalekoa izan den artea kalera ateratzeko bide zuzena da, ibiltarien begirada harrapatu eta bertan mugitu gabe geratzera bultzatzen zaituena, esker-txaloak noiz jo zain. Eta, azkenerako ohartu, ez nahiko nukeen bezainbeste, baina ezjakintasunean ere kantea gozatzea posible dela, azken finean, sua beti baita su.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025
-------------------------------------------------------
Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]