“Garrantzitsua da nondik gatozen gogoratzea”

  • Borroka transmaribibolloan bide luzea egindakoa da Joseba Gabilondo Marques (Eskoriatza, 1984). Hiruki Larroxako kide da, maiatzean sortu berri duten Harro! plataforma osatzen duen kolektiboetako bat. Plataformak manifestazioa deitu du Bilbon irailaren 21ean, European Pride Organisers Association-ek (EPOA) asteburuan egingo duen bileraren aurrean desadostasuna agertzeko. Mobilizazioaren arrazoiez eta plataformaz mintzatu gara.

"Harroren beste helburu bat da saretu eta indarrak batzea, eraso neoliberal eta faxistengandik defendatzeko".

EPOAren bisita, ospakizunerako aitzakia izatetik urruti, mobilizaziorako arrazoitzat jo duzue.

EPOA EuroPride jaialdia antolatzen duen elkartea da, hainbat enpresa pribaturekin oso lotua, Pride-aren ideia oso merkantilista daukana. Bilbon elkartuko dira, erabakitzeko 2022ko EuroPride non burutu. Bilbok bere burua aurkeztu zuen bilera jaso eta antolatzeko –Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 70.000€-tik gora bideratu dituzte bilera gauzatzeko–, baina ez da hautagaia. Jokaldi estrategiko gisa ikusten dugu: “Bilbo gay-friendly da” adierazteko. Bat baitator aurten Bilbao Bizkaia Pridegatik egin den apustu eta diru xahutzearekin. Bilbo zirkuito horretan nola sartu aztertzen ari dira, eta zirkuito hori turismo eredu txikitzailearekin oso lotuta dago.

Manifestazioa deitu dugu esateko hemen ez dugula nahi halako Harrotasun eredurik. Hasieratik markatzeko hemen herri mugimendua, transmaribibollo mugimendua, LGBT+ mugimendua ez daudela kode horretan.

Aipatu turismo ereduak, gainera, ez du bere baitan hartzen LGBT+ mugimendua bere osotasunean.

Turismoari lotuta gay-friendly hitza darabilte, eta hitzak bere baitan hartzen dituen horiei dago zuzenduta: gorputz kanon batzuk betetzen dituzten gizon zuri, europar eta dirudun gayei. Ez dituzte kontuan hartzen, adibidez, transexualak. Trans biztanleriak %85eko langabezia tasa pairatzen du, ziurrenik trans batek ezingo du gay-friendly diren hotel horietako batean gau batek balio duena ordaindu. Euskal Herrian Axel Hotels kateak ireki du halako hotel bat Donostian, eta Bilbon ere proiektatu du beste bat.

Bilera EAJk bere proiektu neoliberala aurrera eramateko estrategia gisa ulertu duzue.

Bai, lotura zuzenak daudelako EAJ eta Ortzadar LGBT+ [ Bilbao Bizkaia Harro ekimenaren antolatzailea] elkartearen artean. Ortzadarrek ematen du urte asko daramatzala borrokan eta aktibismoan, baina duela gutxi sortutako elkartea da, Euskal Herrian aipatutakoa bezalako Harrotasunaren eredua txertatzeko, eta instituzioen diruak halakoetara bideratzeko. Hemen, Pride-aren atzean Ortzadar dago soilik, eta LGBT+ mugimendua aurka. Elkarte horretan dauden pertsonak dira parlamentariak, dira zinegotziak Bilboko Udaletxean… Lotura zuzena dago, eta bueno, badakigu herri honetan zer bultzatzen duen EAJk, ze hiri mota nahi duen.

Alegia, makro-ekimenen bidez bultzatzen ari diren hiri eredu neoliberalera bidean Pride-a ezin hobeto datorkiela. Horretarako LGBT+ borrokaren asimilazioa beharrezkoa dute.

Asimilazio potente bat ari dira egiten, eta hainbatean horregatik sortzen da Harro. Pinkwashinga egiten dute. “LGBT+ gaiak interesatzen zaizkigu” diote, baina zertarako interesatzen zaizkie? Mugimenduaren parte izan ahal diren elkarte batzuk asimilatzeko, instituzionalizatzeko guztiz, instituzioen diruaren menpe jartzeko, nolabait instituzioen aurpegi garbiketaren buru izan daitezen. Instituzioek LGBTfoboak izaten jarraitzen dute ordea. Mugimendutik eskatzen dugu dirua beharrezko kontuetara bideratzea, zeren datuetan ikusten da Pride-aren asteburuan ikasleekin aniztasuna lantzeko formazioetan baino diru gehiago xahutzen dela.

Borroken asimilazioak berauek edukiz hustea dakar. LGBT+ kolektiboaren oinarri errebelde eta antikapitalistak arriskuan ikusi dituzue?

Arduratzen gintuen. Nolabait esateko, memoria ariketa egitea ahaztu zaigu. Eta oroimenak garrantzia dauka, gogoratzeko nondik datorren borroka transmaribibolloa. Ez ahazteko, adibidez, Stonewalleko matxinada abusu polizialen kontrako borroka izan zela. Hori oroituz gero, jakingo dugu ezin diogula ongi etorria eman Gaylespol [polizia gay eta lesbianen elkartea] moduko elkarte bati. Badakigulako polizia zeren defendatzailea den: kapitalarena, sistema honena. “Baina polizia gay eta lesbianak ere badaude”; bale, oso ondo, baina poliziak dira. Uste dut LGBT+ komunitatearen barruan ari dela hedatzen “LGBT+ bada nahiko da” pentsamolde hori, beraz garrantzitsua da erroetara jo eta nondik gatozen gogoratzea. Hala ere, uste dut gehienok argi daukagula intersekzionalitatik jardun behar dugula.

Oroimenari bere garrantzia ematen diozue plataforman. Ildo horretan, ikur gisa darabilzuen adreilu arrosak esanahi asko barnebiltzen ditu, ezta?

Adreilua darabilgu sinbolo moduan, esaten delako Stonewalleko matxinadan poliziaren indarkeriari adreiluekin erantzun ziotela. Eta larrosa kolorekoa da, naziek kontzentrazio esparruetan LGBT+ komunitatea bereizteko erabili zuten hirukiaren kolorea delako. Beste esanahi batzuk ere eman dizkiogu: erasorako, defentsarako edo suntsipenerako zeozer den era berean, eraikitzeko baliagarri ere bada. Eta horrek bat egiten du Harroren beste helburu batekin: saretu eta indarrak batzea, eraso neoliberal eta faxistengandik defendatzeko.

Euskal Herriak Stonewall propioa baduela ere gogoratu nahi izan duzue.

Aurten bete dira 40 urte Francis marika eta trabestia hil zutela Oreretan, Espainiako Polizia Nazional batek tirokatuta. Gertaerari Euskal Herriko Stonewall baten izaera eman nahi izan diogu, esan daitekeelako hor hasi zela Euskal Herrian indarra hartzen momentu hartan gay mugimendua deitzen zena, gerora beste forma batzuk hartuko zituena. Francisen hilketak ekarri zituen bi-hiru egun oso potente, greba deitu zen, Orereta geratu egin zen, ezohiko plenoa egin zen udaletxean, poliziak kargatu zuen, ke poteak sartu ziren plenora… Errelato hau berreskuratu nahi izan dugu.

Transmaribibollo ikuspegitik jendartea hezten
“Jaiotzez Eskoriatzakoa, gaztetatik ibili naiz herri mugimenduan: Eskoriatzako lokalean, Gazte Asanbladan, euskalgintzan, ekologismoan… baita politikan ere. Esango nuke Kitzikan antolakundearekin estreinatu nintzela transmaribibollo mugimenduan, eta gero Hiruki Larroxa Kolektiboko kide izatera igaro nintzen. Bertan dihardut gaur egun ere, eta Ekainak 28 Koordinadorako zein Harro! Plataformako parte gara. Gizarte hezitzailea naiz ikasketaz, eta Hiruki Larroxa Kolektibotik esku hartze soziala egiten dugu LGBT+ eta hezkidetza gaietan, baita gizonen desboteretze saioak ere. Lukas Prest! hardcore taldeko abeslaria ere banaiz".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Hasier Larretxea
“Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen”

Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.

 


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


Maritxu eta Katalina: Artxiboetan galdutako sexu eta genero disidenteen istorioak Historiaren parte direlako

XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]


Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
“Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa”

Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


2024-07-02 | ARGIA
Lesbianismoaz eta ultraeskuinaz mintzo den ‘Lesvia’ dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia

Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.


Queertopiak: babeslekuak, inguruan eragiteko moduak

'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]


Gorputz hotsak
“Herrietan lumek lekua daukate, edo behintzat, nire gorputzak kabitzea lortu du”

Joten erritmora harro erakusten du luma Itxi Guerra aktibista antikapazitistak (Madril, 1998). Gorputz desgaituek bizi dituzten biolentziak balioztatzeko eta sistemari aurre egiteko saretzearen garrantziaz mintzatu da. Gorputzaren bizigarritasuna aldarrikatu du:... [+]


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


Transen eskubideen aldeko elkarretaratzea eginen dute Baionan, 800 eragileren deiarekin bat eginik

Maiatzaren 5ean mobilizatzeko deia luzatu dute 800 eragilek Politis komunikabidean plazaraturiko iritzi artikulu baten bitartez. Tartean daude besteak beste, Annie Ernaux idazlea, Hiesaren aurka dabilen Act Up elkartea, Planning Familial talde feminista ezaguna,... [+]


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
“LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran”

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude