Ikasturte honetan adimen-gaitasun handiko ikasleei begirako plan berria ipini behar du martxan Eusko Jaurlaritzak. Lehenbiziko ardura: ume horiek zeintzuk diren atzeman; prentsaurrekoan ere azaldu zenez, askok ezkutatu egiten dutelako, bereziki neskek.
Premiak. Gaitasun handiko umeek, zoriontsuak izateko, onarpena eta maitasuna baino ez dute behar, ume guztiek bezala. Eta estimulu intelektualak, anitzak eta ezberdinak. Nagusitan ere zaila da interesa gauza bakar batean zentratzea, munduan hainbat erronka berri zain daudela jakinda. Eta, azkenik, eta ez da kontu makala, tratu justua; min handiz sufritzen dituzte bidegabekeriak, oso garaturik duten justizia sena dela eta.
Taldea. Goizetik konturatzen dira gaitasun handiko umeak ezberdinak direla. Ez dira apartekoak. Ezberdinak baizik. Eta arraro sentitzen hasten dira. Beste umeek ez diete ulertzen eta eurek ere ezin dute ulertu zelan den posible beste umeek ez ulertzea. Ezberdintasun hori galga bihurtzen da harreman sozialetarako, umeek, azken batez, taldekide sentitu nahi dutelako, behar dutelako.
Bakardadea. Ez lagunik egiteko gai ez direlako. Zerbait sakonagoa da. Ingurunera guztiz doitzen ez zarelako sentsazio modukoa. Gainera, zeure buruaren konpainian egotea gustuko duzu, zeure burua lagunik onena –eta, aldi berean, etsairik ankerrena– baita.
Beldurra. Zugandik hainbeste espero duzu, perfekzio eskakizuna hain da altua, ezen huts egiteko posibilitate hutsak guztiz beldurtzen baitzaitu. Beldurra, nagusiak zure sekretuaren jakitun inoiz izango ote diren. Zer esperoko lukete zugandik orduan? Ze presio erantsi ekarriko lizuke horrek? Hainbat mito dauzkazu entzunda harrezkero halako umeen inguruan eta ez duzu bitxikeria bihurtu nahi. Adimen-gaitasuna mitologiaz hustea, normaltzea eta umeen harrotasuna harropuzkeriarekin ez nahastea gakoak direlakoan nago.
Frustrazioa. Zure baliorik handientzat daukazun hori ingurukoek ez ikusteaz gain, genero estereotipoz blai, gutxiagotzen zaituztenean. Eta zure generoari dagokion “umiltasun” aginduaren kontra borroka egiteko ezintasuna igartzen duzunean.
Inteligentziari euskaraz “argitasuna” ere esaten zaio, gauzak argiago ikusteko gaitasuna delako funtsean, harago ikusteko ahalmena. Nire lako miope guztiek ulertuko duten simil bat ipintzearren: mundua antiojoak jantzita ikustea lakoa da. Argiago, definituago, errazago. Ez da aparteko ezer eta ez zaitu hobe egiten.
Harritzen nau zelan batezbesteko koziente intelektuala daukaten zenbaitek mespretxatzen dituzten ausazko neurri horretara heltzen ez direnak, denok, eta eurak ere, hainbat kontura heltzen ez garela kargutu barik. Zer-nolako pertsonak garen ez du numero batek adierazten, besteak tratatzeko moduak baino.
Harritzen nau telebistako aurkezle bat MENSAn (Inteligentzia Koziente Altuko Pertsonen Erakundea) dagoela errepikatzen digutenean. “Hautatuen” artean egotea merezi ote duzun erabakitzeko test hori ez da horren zaila; egia esan, dibertigarria da, umetan halakoak egiten orduak ematen nituenean bezain dibertigarria.
Harritzen nau apaltasun eta modestiarako agindu soziala ze barruraino sartuta daukadan. Bere gaitasunez lotsatzen ez den morroi horren jokabideak gogaitzen nau, nahiz eta jakin pentsaera hau aurretiaz esandakoaren guztiz kontra datorrela.
Hau guztia hitzetara pasatu dudan lehen aldia da eta, konfesiook egin ostean, ez dakit leunago eta pisu gutxiagorekin sentitzen ote naizen edo lotsak guztiz gainezkatuta. Eta honek ere harritzen nau.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]