Nazioarteko fundazio zientifiko bat kontratatu dute zubietarrek erraustegiaren kutsadura neurtzeko

  • Zubieta Lantzen kultur elkarteak prentsaurreko bidez jakinarazi du datorren astean Herbehereetako eta Euskal Herriko zientzialariek laginak hartuko dituztela Gipuzkoako erraustegiaren inguruetan, hau piztu aurretik kutsaduraren egoera zein zen neurtuta edukitzeko. "Gure datu propioak gure esku izatea, amesgaizto honen aurkako autodefentsa neurri gisa planteatzen dugu", adierazi dute proiektuaren aurkakotasuna berriz ere erakustearekin batera.


2019ko irailaren 05ean - 17:18
"Autodefentsa" gisa ikusten dute kutsadura datuak eurek izatea. (Lander Arbelaitz)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurrera doaz erraustegiaren lanak eta Markel Olano buru duen Gipuzkoako Aldundiak adierazi izan du urtea amaitu aurretik piztu nahi dutela hondakinak erretzeko instalazioa. "Zubietarrek mila aldiz adierazi dugu beharrezkoa ez den proiektu inposatu honekiko aurkakotasuna, eta jakinarazi nahi dugu oso kezkatuta gaudela 10 kilometroko erradioan bizi garen milaka herritarron bizitza eta osasunean izango duen eraginagatik –Zubieta, Lasarte-Oria, Andoain, Usurbil, Donostia, Urnieta, Hernani, eta Astigarraga aipatu dituzte–. Horregatik, datuak behintzat gure eskuetan izan ditzagun, bi eragile kontratatu ditugu laginak hartu eta ikerketa zientifikoa egin dezaten", jakinarazi dute ostegun arratsaldez emandako prentsaurrekoan.

Herbehereetako ToxicoWatch fundazioa da bat, eta bestea Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat, izena aipatu ez dutena. "Mostrak hartuta, etorkizunean, Aldundiak erraustegia piztuko balu, jarraipena egin eta emaitzak konparatu ahal izango genituzke". Lehen pauso honen garrantzia azpimarratu dute, eta  dagoeneko lotuta daukatela azterketa egiteko oilategiak, lurra eta landaredia.

Dozenaka lagun bildu dira Zubietako plazan egin duten prentsaurrekoan. Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariek bezala, Donostiako Udalekoek erraustegiak ez duela ingurumenean eta osasunean eragin negatiborik izango esaten badute ere, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek zabaldu bezala, dibulgazio zientifiko askok kontrakoa dioela gogorarazi dute: erraustegien isuri toxikoek osasun arazo larriak eragiten dizkietela pertsonei.

Salatu dute Gipuzkoako Foru Aldundia legez derrigortuta dagoela erraustegiaren jarraipen plan bat garatzera, erraustegien tximiniatik ateratzen diren keak eraginik ez dutela ziurtatzeko, airearen kalitatean ez ezik, lurrean, uretan, tokiko nekazaritza-produktuetan, landareetan eta herritarrengan. Urteen poderioz metal astunak, dioxinak eta furanoak ez direla metatzen ziurtatzeko metodo zientifikoa behar dutela eta inpartzialtasunez neurtu behar dutela gogoratu dute. "Oraindik ez daukagu inolako planen berririk, nahiz eta agintariek berek dioten erraustegia epe laburrean jarriko dutela martxan. Nola egongo gara lasai? Zer nahi dute inguruko herritarrok egitea?".

"Gaur iragarri nahi dugu zubietarrok ez garela besoak gurutzatuta geratuko. Zubieta Lantzen Elkartearen bidez, hainbat zubietarrek erabaki dugu gure gain hartzea –ahal dugun neurrian– hondakinen erreketak Zubietatik Gipuzkoa osora zabalduko dituen kutsagaiak neurtzeko lana, goragoko instituzioek dagoenekoz martxan eduki beharko luketena", adierazi dute. Esan dutenez, Gipuzkoako Aldundiak ikerketak egiteko izendatuta daukan Biodonostiak ikerketak egiten baditu, beren ikerketa independentearen emaitzak "konparagarriak eta osagarriak" izango dira.

Berme zientifikoa

Datozen asteotan ikertzaileek kutsadura laginak hartuko dituzte Zubieta eta inguruetan. Zubieta Lantzen elkarteko kideek esan dutenez, erraustegiaren dispertsio estudio bat egin ostean aukeratu dituzte gune hauek. Hedabidetako profesionalak gonbidatu dituzte ikustera nola hartzen dituzten laginak, baita ikertzaile hauekin solas egitera ere.

Jakinarazi dutenez, ToxicoWatch fundazioak, metodo zientifikoak jarraituz, ikertuko ditu lurra eta "bioakumulazioko fenomenoak izan ditzaketen zuhaixka-edo zuhaitz-formako landareak eta arrautzak". ToxicoWatch gobernuz kanpoko zientzilarien elkargo holandar bat da, POP eta dioxinen neurketa eta ebaluazioan mundu mailako adituenetakoa. Herbehereetako erraustegien jarraipen-neurketetan urtetako esperientzia dute, eta mundu mailan hainbat proiektu martxan dituzte isuri toxikoen jarraipen zientifikoak egiteko. "ToxicoWatch gure proiektu honetan sartuta izateak proiekzio eta fidagarritasun zientifiko internazionala ziurtatzen dio proiektuari, mundu mailako punta-puntako ikerketen parean jarriz proiektu hau".

Harlingen erraustegian gertatutakoa gogorarazi dute prentsaurrekoan. ARGIAk Dioxinagate: honela kutsatzen du Holandako erraustegirik berrienak erreportajean jaso zuen bezala, Herbehereetako Gobernuak kutsadura legezko mailen azpitik zebilela esaten zuten bitartean, fundazio honek oilategiak ikertu eta zientifikoki erakutsi zuen hori ez zela egia, eta emisioak inguruak kutsatzen ari zirela, une batzuetan legeak esandako mailetatik askoz gorago.

Zubieta Lantzen elkartearen izenean emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute bigarren enpresa bat ere ariko dela beste neurketa batzuk egiten. Metal astunen azterketa eta jarraipena egingo du honek eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa da.

"Zubietatik jakinarazi nahi diegu erraustegiarekin kezkatutako herritar guztiei, gure proiektua gardentasun ariketa izango dela, Gipuzkako Aldundian inondik ere ikusten ez dugun jarrera bat. Prozedura ahal den zientifiko eta aseptikoenarekin, ikerketa honen fase guztietan gardentasuna bermatuko dugu. Emaitzak eskuragarri egingo dizkiegu herritarrei, bertako interesatuentzako eta baita komunitate zientifiko internazional guztirako. Hedabideetan publikatuko ditugu emaitzak eta beharrezko ikusiko balitz, nazioarteko publikazio zientifikoetan ere argitaratuko ditugu", adierazi dute.

"Ikerketa ongi abiarazteko, garrantzi handikoa da lehen neurketak preoperazio fasean egitea, hau da, erraustegia martxan jarri baino lehenago. Horri esker hurrengo urteekiko emaitzekin konparatzeko aukera izango dugu". Azkenik, "erraustegi zikin hori ez dezatela piztu" eskatu dute beste behin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude