Beethovenen preludioa

London Philharmonic Orchestra. Zuzendaria: Juanjo Mena. Bakarlaria: Javier Perianes (pianoa-jotzailea) Noiz: abuztuaren 30 eta 31n. Non: Kursaal Auditorioan.

Datorren urtean Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena ospatuko da, eta beraz, errespetu osoz esanda, kokoteraino bukatuko dugu Bonneko maisuaz. Ez da urtea iritsi eta Donostiako Musika Hamabostaldia efemeride honetaz gogoratu da eta konpositorearen piano eta orkestrarako kontzertuen integrala eskaini digu. Halaxe, gosegarri gisa.

Platerkada honentzako osagarri ezin hobeak izan genituen: London Philharmonic Orchestra doi-doia, gure Juanjo Mena zuzendaria, oso kanporakoia, beti bezala, eta bakarlari fina, Javier Perianes pianista huelvarra hain zuzen ere. Gauzak horrela, bi kontzertu onak izan genituen, perfektuak esango nuke.

London Philharmonic taldearen ezaugarri pare bat azpimarratu beharko banitu, soinuaren gardentasuna eta esanekotasuna aipatuko nituzke. Soka ederra du orkestra honek, haize garbia eta musikari pasionatuak. Horrez gain, zintzotasun osoz jarraitzen zituzten Menaren agindu guztiak; zuzendariaren keinu edo ñabardura bakoitza primeran azaltzen zuten.

Baina benetako protagonista Perianes piano-jolea izan zen. Txundituta utzi zituen entzule guztiak bere fintasunarekin. Oso musikari errefinatua da, soinu zinez polita ateratzen du pianotik eta pianissimi ederrak ateratzen ditu instrumentutik. Aitzakiaren bat aipatzekotan, agian horixe bera izango litzateke, gehiegi erabiltzen duela pianissimoa. Soinu gehiago beharko luke une batzuetan eta piano eta orkestrarako kontzertu handia dena ganbera musika pieza bat bihurtzen du.

Bi saiotan banatu zituzten bost kontzertuak. Lehenengo saioan 2., 3. eta 4. kontzertuak jo zituzten. Dudarik gabe, laugarrena da kontzertu ederrena, eta pieza honetan zabaldu zuen Perianesek bere irudimen musikala. Elkarrizketa dotoreak egin zituen orkestrarekin, Andante con moto bigarren mugimendua bikaina egin zuen eta adorez aritu zen Rondo vivace azkeneko zatian.
Bigarren egunean muturreko kontzertuak interpretatu zituen. Alde batetik, hain klasiko eta gardena den 1. Kontzertua, do minorrekoa, garbi-garbia, eta, bestetik, Emperador izeneko 5. Kontzertua, erromantikoena, birtuosistikoena eta adoretsuena. Interpretazio ikusgarri eta karakterekoa egin zuen Perianesek, bere ukitu delikatu eta gardena utzi gabe. Publikoa txoratuta geratu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude