Psikodelian blaitutako rock gitarreroa

"Bestiarium". CAPSULA. Gaztelupeko Hotsak, 2019

DNA Argentinakoa, akzio eta bizigunea Euskal Herrian eta arima rock gitarrero bizienean iltzatuta duen hirukoteak gogo biziz jarraitzen du rock indartsuenari prestigioa eta ikusgarritasuna gehitzen. Horretarako, gogor dihardute inurri lana egiten eta uneoro inbestigatzen zein arakatzen. Izan ere, sinestezina dirudi Martin eta Conik bi bururekin gidatutako sendagaiak orain arte lortutako guztia: Europa zein AEBetatik kontzertuz kontzertu izerdiaren truke ikusleak banan-banan irabazi, bi kontinenteetan diskoen banaketa zabala bermatu, Bowieren aldeko miresmena dotoreziaz eta maisutasunez gauzatu eta, besteak beste, Tony Visconti handiarekin grabatu izan dituzte diskoak. Aukeratu duten bizitza iraupen luzeko maratoia dela badakite eta ez dute okerreko pausorik eman nahi; baina, hala ere, ez diote inoiz arakatzeari eta esperimentatzeari utzi nahi izan, arriskatuz.

Euskaldun-argentinarren hamabigarren diskoak ere oso presente dauka arakatze eta ikertze hori; eta honakoan giro psikodelikoa, iraganeko taldeen ukitu misteriotsu eta inguratzailea bermatu dute. Biform jostaria da, rockeroa bada ere, elektronika eta espazioko deiadarra ere jasotzen dituena. Siren’s lips 60ko hamarkadako garaje gitarreroa ia. Cry with you surf-poparen gardentasuna apurtuta psikodeliaz lohitu eta lokatzez itotzen da bortizki. Are gehiago, rock garage zikina hard-rockarekin lotzen duen Sphiux. Red moon falls-ek 77ko leloak Eskandinaviako hard-rockera erakarri ditu. Azkenik, Dead summer-ek asko du antipodatako Flying Nun-en slow-surfaren kadentzia eta misteriotik, nahiz eta rock melodikoari ere eusten dion.

B aldean giro eta erritmo hipnotikoak dituen Away for heaven sasi-garageoak egin digu ongietorria. Atzetik dator The Lords Of The New Church handien Russian Roulette klasikotzarra, Stukaren laguntzarekin borobildutakoa. Around 60ko hamarkadako lelo eta melodia itzelak dituen power-pop oparia. Magnets ezer falta ez zaion hit!a, bere baitan kolpekada zehatzak eta sarkorrak, Television-en gitarra eta rock bizia batuta ere baduena. Dry your mind garage psikodeliko gitarreroa da. Eta Flaming waves psikodeliatik ere edaten duen rock melodiko malenkoniatsua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2025-01-24 | Xalba Ramirez
Olaia Inziarte, edo esateko asko duenak asko esaten du (eta eskerrak)

Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024

-------------------------------------------

Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]


2025-01-10 | Iker Barandiaran
Bizitza erritua

Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------------

Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


2024-12-15 | Iker Barandiaran
Atzera begiratu, hausnartu eta dantzatu… madarikatuak!

Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024

------------------------------------------------

Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]


2024-12-06 | Xalba Ramirez
No Nerbioi

Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022

-----------------------------------------------

Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]


2024-11-22 | Iker Barandiaran
Burmuinen borborra ezin eutsi

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]


2024-10-31 | Iker Barandiaran
Izan ginelako… landuko dugu!

Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024

------------------------------------------

Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]


2024-10-24 | Xalba Ramirez
Zorroztu ezpatak!

Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024

-----------------------------------------

Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]


2024-10-11 | Iker Barandiaran
Post-punkaren aterkipeko distirak

El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024

---------------------------------------------

Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]


2024-10-04 | Xalba Ramirez
Zergatik den Chill Mafiarena azken aldiko agurrik beharrezkoenetako bat

Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024

---------------------------------------------------

Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]


2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


2024-09-12 | Xalba Ramirez
Erreskatatu-ka-tu-tu-ka

Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------

Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-08-28 | Iker Barandiaran
Erre ezin dena, bueltan dator

Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records

----------------------------------------------------------

Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]


2024-07-24 | Xalba Ramirez
Lagun onekin, orduak labur

Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin. 

“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]


Eguneraketa berriak daude