Aurten sartu dute plazandre hitza Euskaltzaindiaren hiztegian. Haiei buruz hitz egin digute Eider Rodriguezek eta Uxue Alberdik Susako Lisipe bildumako azken bi liburuetan, emakume idazleak eta emakume bertsolariak elkarrizketatu dituzte. Oraingoan, idazleen berbei erreparatuko diegu, literaturarako tartean gaudelako, baina biak irakurtzea gomendatzen dizuegu.
Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe, Karmele Jaio eta Uxue Alberdiren ahotsak agertu dira lanean. Egileak “testuinguruaz, sorkuntzaz, honen sozializazioaz eta gorputzaz, eta hauen uztarduraz” galdetu die idazleoi. Bere hitzetan belaunaldi desberdinetakoak, garai ezberdinetan argitaratzen hasitakoak, hiru liburutik gora argitaratutakoak eta ama direlako hautatu zituen. Liburuaren xedea: “Zenbateraino eragin diezaiokeen eta nola idazlearen gorputzak literatura idazten duen pertsonari”.
Asko gustatu zaigu elkarrizketatuak aurkeztean nola gorpuzten diren orriotan: “Bi belarritakoak ez dira berdinak, nahiz eta tentuz aukeratuta diruditen”; “Hatz ukaldi leunez etengabe atontzen du kopetarantz erortzen zaion adatsa”; “Kobre koloreko ilea, ezpainak eta azkazalak gorri”; “Aurpegi osoarekin egiten du irribarre”; “Begi urdinak etengabeko mugimenduan, dena ikusi nahi balute bezala”.
Baina Jule Goikoetxea editoreak hitzaurrean aipatzen duen genealogia bota dugu faltan: gai gatazkatsu honi buruz aurretik idatzitakoari jarraitzea, azken urteotan izan duen garapena azaltzea. Adibidez, Itxaro Bordaren Emakumeak idazle (1984) eta Ana Urkizaren Zortzi unibertso, zortzi idazle (2006) lanak presente(ago) egotea.
Kontzientzia hartzeaz ari dira haien irudiaz jabetzean: idazleok une eta era desberdinetan ohartu ziren euren emakume izaeraz eta horren ondorioez, eta gatazkatsua izan da hori kudeatzea. Egileak duela hamar urte agerkari honetan esan zuen: “Emakumezkoek neutral agertu nahi dute. Bakean. Normal. Arazorik gabe. Maitagarri. Lagun. Kide. Gizonezko”. Izan ere: “Mintzo publikodun emakumeak aldi berean jasotzen ditu emakume kategorizazioa eta ez-emakume izateko deia” (Alberdi).
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.
"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa.
Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]
Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]
Viriditas tituluaren azpian Landareen mundu zoragarria ikusarazi ziguten emakumeak azpititulua irakur dezakegu. Tapa gogorra duen liburu handi bat da, zeinetan landareen eta emakume baten ilustrazioek hartuko duten lila koloreko portadaren erdigunea. Suma daiteke liburuaren... [+]
BARBARO IRAUN
Louisa Yiusfi
Txalaparta, 2023
-------------------------------------------------
2022an Louisa Yousfik argitaratu zuen Rester barbare lana, eta Itziar Diez de Ultzurrunek eta Txalapartak euskaraz plazaratu zuten 2023an, Ainhoa Nadia Douhaibiren... [+]
Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
Sorpresa ederra izan da Consonni argitaletxeak argitaratu berri duen liburua. Ez nuen ezagutzen Montserrat Roigen lana eta aurkikuntza harrigarria izan da, zinez. Batetik, Franco hil berritan argitaratu zelako estreinakoz eleberria (1976an) eta garai hartako Bartzelona... [+]
1991n argitaratu zuen Bernardo Atxagak Behi euskaldun baten memoriak. Liburuak ibilbide luzea eta arrakastatsua izan du euskaraz nahiz bestelako hizkuntzatan. Alemanian gehien saldutako liburuen artean egon zen, J. Eccleshare editore britainiarrak irakurri beharreko obratzat... [+]
Neguko naretasun hotz eta lur etzearen ostean etor daitekeenaren promes izaten da udaberria, eta hainbatek eta hainbatetan idatzi izan diote lora dadin deika. Promesak promes, ordea: ez da inoiz udaberri ziurrik galbidean den lurrean. Ez behintzat aldaketaz edo, zehazki,... [+]
Lehengusinarekin eta haren senarrarekin landa aldera egindako irteera batean hasi zen dena. Horiek afaltzera joan eta ez ziren etxera itzuli. Haien bila atera eta horma batekin topo egin arte ibili zen protagonista. Hortik aurrera, hormak ez dio aurrera egiten uzten eta bi... [+]
Feminista eta anti-arrazistatzat duzu zure burua? Bururatu zaizu inoiz ezagutzen duzun feminismoaren historia zuria eta kolonialista dela? Kultura ez-zuriei buruz duzun ezagutza edo begirada zalantzan ipini dituzu? Ahalduntze feministaren inguruko irakurketa kritikorik egin... [+]
Soinean daramate etxea barraskiloek, bizkar-zorro kiribildua bailitzan, bizitzeko beharrezko dituztenak hara eta hona garraiatuta. Etxeak, ordea, kraskatu eta bitan bana daitezke. Bikoiztu ere egiten dira tarteka, behin-behinekoz bada ere gotorleku izatetik zama izatera igarota... [+]
Afaltzen ari zirela entzun zuten ate hotsa. Zeruko izarrek sabbata heldua zela zioten”, horrela hasten da Gaizka Arostegiren nobela labur hau, Gestapoko "zakurrek” Sara eta bere gurasoen etxeko atea jotzen duten unean. Irakurleak ondorioztatuko zuen moduan,... [+]
Oihane Jakaren poema liburua ireki eta eskaintza bi aurkituko ditugu. Aitari bata, seme-alabei bestea. Aipagarria da, topatuko ditugun poemekin lotura zuzena baitute.
Liburuaren egiturak hiru atal ditu: Hamaika urte, Hamaika hilabete eta Hamaika egun. Hamaika zenbakia asko... [+]
Karmele Mitxelenak Marrubizko uda ipuina argitaratu zuen Xaguxar bilduma honetan 2022an. Liburu hartan, neska-mutiko batzuen udako abenturak kontatzen ziren. Orain, aldiz, Aitona Floren liburua istorio askoz barnekoiagoa dugu, Danel mutiko protagonistaren ikuspuntutik... [+]