Munduko G7koen goi bileraren osteko oihartzunak artean isildu gabe, A-8ko Oiartzungo bide ordainlekuan trabatuta nengoen enegarren aldiz; abuztuaren 29an. Hura bitxikeria: goi-bilerak iraun zuen bitartean –abuztuaren 23, 24 eta 25ean–, urteko oporren itzulera operazio jendetsuenean, Hegoaldeko eta Iparraldeko ordainlekuetan ez zen ibilgailu ilararik egon. Aste bat lehenago eta aste baten ostean, ilarak hamabost kilometrokoak izan ziren. Bitxia eta paradoxikoa.
“Nola egin dezakete goi bilera Euskal Herrian turismo gehien dagoen asteburuan eta ibilgailuek errepideetako trafikoa guztiz blokeatzen duten egunetan?”, galdetzen zuen jende askok. Paradoxikoa ez ezik, baita absurdua izan ere.
Hona datu bazuk: “Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan 5.500 kamioi geldiarazi dute bilkura bitartean. Goi bilerak lau milioi euroren galerak eragin ditu garraio sektorean”. Euskal Herriko garraiolarien Hiru sindikatuko Biktor Galarza idazkari teknikoa “harrituta” zegoen: “Ez dugu ulertzen goi bilerak sortu duen kaosaren inguruan, zergatik ez duten ezer esan bertako agintariek”. Hegoaldeko gobernarien jarreraz ari zen. Iparraldeko agintari zenbaitek zorrotz kritikatu baitituzte goi bilerak eragindako desmasiak. Poliziek goi bileraren aurka aritu diren herritarrekiko izan duten afrontua kritikatu dute, baita galera ekonomikoak jasan dituzten merkatarientzat kalte-ordainak eskatu ere bai. Euskal Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegarayk, besteak beste.
Aldiz, EAEko Iñigo Urkullu lehendakariak ez du deus erran, ez goi bileraren inguruan ez eragindako kalteez. Ertzaintzako buru Josu Bujandak hartu du hitza: “Ulertzen dugu garraiolarien haserrea, baina, Eusko Jaurlaritzak Frantziako Gobernuaren aginduak kudeatu baino ez du izan”. Bere aburuz, Afrikatik heldu ohi diren auto gidariek euren etorrera mailakatu dute, eta herritarrek, Biriatuko muga ez erabiltzeko Ertzaintzaren gomendioei kasu egin diete. “G7 goi bilerarako prestatu duten azpiegitura kontuan hartuko dugu, beste irteera eta itzulera trafiko-operazioetan erabili ote litekeen jakiteko”., gehitu du Bujandak.
Frantziako Estatuaren estrategia zorrotza izan da: poliziek izua zabaldu dute lehenik eta baretasun itxura hedatu dute ondoren. Zazpi estatuen nagusikeria begi-bistakoa izan da. Erabili dituzten bitartekoak izugarriak izan dira, indar polizialen zabalpena egin ez ezik, “erakustaldia” eman nahi izan dute. Baita lortu ere: Biarritz hiria setiatu dute, kostaldeko herriak eta errepideak hustu dituzte eta bake itxura eman.
Iragan berri garai gatazkatsu bortitzean, ertzainak Zipaio izen gaitzesgarriaz deituak ziren. Zipaio “kanpotarren aginduak betetzen dituena” da. Bake garaian ere bai?
Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.
90 egunez 15 euroko isuna ordaindu beharko du 2018ko abenduan Miarritzen Lola Villabriga gaztea aurpegian LBD jaurtigailu batekin zauritzeagatik.
G7ko estatuek munduko 76 herrialde pobreenei kanpo-zorraren ordainketa atzeratzea onartu dute, diru hori koronabirusaren krisian erabili dezaten. Guztira 18.000 milioi euro dira atzeratu direnak. G20ko herrialdeek ere onartu dute atzerapena, eta ordainketa epea gehiago luzatu... [+]
G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.
Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Elkarrekin Podemosi erantzunez, publiko egin ditu G7ko agintariek Biarritzen egin zuten bilerarekin lotuta EAEko Gobernuak egindako gastu polizialak. 344.000 baino gehiago kosta zitzaien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei... [+]
Pirinio Atlantikoen Prefeturak asteartean jakinarazi du zenbateko kalte-ordainak emango dituen abuztuan Biarritzen egin zen G7aren bilerak Lapurdiko merkatariei eragindako kalteengatik. 584 kalte-ordain eskaera egin ziren eta horietatik 412 onartu dituzte, gehienak Baiona,... [+]
G7 gailurrak eragin kutsaduraren parte bat konpentsatzeko, Hergarai ibarreko Sugarai kooperatiba diruz lagundua izanen da zuhaitzak landatzeko eta oihanak kudeatzeko
Atxilotuak izan ziren zortzi pertsonaren kontrako epaiketa egin da asteartean, eta hiru errugabetzat jo ditu epaileak. Abuztutik espetxean dirauten hiru gazte alemaniarrak ere pasa dira epailearen aurretik, baina atxilo jarraituko dute epaia jakin artean.
Macron pozik atera zen Miarritzetik, halaber Oteiza, Kintoko enpresaria, urdaiazpikoa Trumpi opariturik. Baina G7aren kontrako gailurrak dezepzioa piztu zuen iraultzaileen oldeetan. Batzuk etorriak ziren pataskatzeko, hiriak sutan uzteko deklaratuak ez ziren manifestaldien... [+]
G7 pasatu ondoren, zer gelditzen da? Komunikazio operazio ona Macronentzat, baina diplomatikoki emaitza konkretu eskasak. Haatik, Euskal Herriarentzat gertakari adierazgarria izan da: estatuaren jokaera alde batetik eta parean eragile sozio-politikoek eman dugun... [+]
Hamasei lagun epaitu zituzten ostiralean Baionan. Abenduaren 3an emango dute epaiaren berri.
Aman Komunak sareak adierazi duenaren arabera, ostiral arratsaldean burutuko da G7aren goi bileraren harira atxiki zituzten dozena bat lagunen aurkako epaiketa, Baionan.