Carmen Lamela magistratuaren aginduz, 2017ko azaroaren 2an atxilotu zuten Jordi Turull, Generalitateko Lehendakaritza sailburu ohia eta abokatua. Urte bereko abenduaren 4an aske utzi zuten, eta Generalitateko Lehendakaritzarako hautagai izan ondotik, Pablo Llarena magistratuak espetxeratu zuen, berriz, 2018ko uztailaren 4an. Auzia bertatik bertara jarraitu duen alaba zaharrenarekin, Laura Turullekin (Bartzelona, 1997), solastatu gara.
Espetxeratuta egon ondoren, aita Kataluniako Generalitateko presidentziara hautagai izatetik giltzapetuta egotera pasa zen berriz. Nola bizi izan zenuen?
Zalantzarik gabe unerik gogorrena izan zen hura niretzat. Espetxetik atera ondoren, presidentziarako hautagaia zela eta Llarenak deklaratzera deitu zuela jakin nuenean telefonoz deitu nion eta liskartu ginen. Arratsaldean bilera bat zuten eta mezuak bidaltzen aritu nintzen, behin eta berriz, politika uzteko eskatuz. Banekien espetxeratzen bazuten ez zela libratuko. Aitortzen dut, gaizki egin nuen.
Nola eragin dizue espetxeratzeak familian?
Tira, beste hainbat familiak bezala, gora-beherak bizi izan ditugu, eta hasieran, testuinguruaren garrantzia ulertzen nuen arren, kosta egiten zitzaidan aitak ordaintzen zuen prezioa ulertzea. Epaiketa hasi zenean aldiz, buelta eman nion, ez baitut egunero gaizki egon nahi: horrek lagundu dit nire aitaren borroka ulertzen.
Urrutiegi joan al dira Kataluniako preso politikoak?
Tira, bakartiari tranpaka aritzea da hori. Urriaren 1ean mahai gainean kolpe bat eman genuen, erreferendum adostu bat lortu arte mugituko ez garela adierazteko. Ezinbestekoa zen soka tenkatzea. Urrutiegi iritsi diren edo ez, ez dut pentsatu nahi.
Errepublikaren aldarrikapenaren biharamunean, ordura arteko estrategia bateratua hautsi zen: Puigdemont eta bertze hainbat politikari erbesteratu ziren eta zure aita eta bertze hainbat Katalunian gelditu ziren.
Mila bider pentsatu dut honetan eta, ondorio desberdinak atera ditut beti. Azken finean, erbestea ez litzateke ulertuko espetxerik gabe: denak joan izango balira, ez genuke sekula jakin izanen zein izango zen Espainiako Estatuaren erantzuna. Bateragarriak izan dira biak.
Nola aldatu dizu espetxeak zure aitarekin zenuen harremana?
Espetxean sartu baino lehen, zerbait behar nuen guztietan solasten nintzen aitarekin eta orain babes hori falta zait. Aita lapurtu didatenaren sentsazioa dut. Oso zaila da testuinguru honetan harremana mantentzea.
Nola bizi izan duzu epaiketa?
Urte eta erdiz luzatu zen espetxeratze prebentiboaren fasea atzean utzi eta epaiketa hasteko beharra nuen. Fiskaltzak egia bilatu behar du eta ez du hori egin, galderak egiteko orduan agerian gelditu baitzen erronka nagusia euren ikuspegia berrestea zela.
Badago sententzia idatzita dagoela uste duenik...
Tira, hasieran sententzia idatzita zegoela baieztatzen nuen nik ere, baina epaiketa jarraitu ondotik, eta kontuan hartuta sententzia epaiketa-gelan gertatu denaren baitan idazten dela, kosta egiten zait sinestea. Nola justifikatuko dute zazpi epaileek matxinada delitua? Gorroto begiradetan oinarrituta? Kasu, hori indarkeria bada, edozein manifestaziotan arriskuan egongo gara denak… Sententzia idatzita badago, abokatuek zail jarri dute bere horretan aurkezteko.
Espainiako justiziaren aurrekariak ikusita, kezkatzen al dizu sententziaren gogortasunak?
Noski, Altsasuko gazteen auzia begiratu besterik ez da egin behar. Auzi horrek begiak irekiarazi dizkit: orain arte ez nekien zenbateraino zen kezkagarria Espainiako Estatuaren eta komunikabideen manipulazioa. Noski, euren sententzia ikusita, baliteke gurea ere gogorra izatea. Gauzak nola joan diren ikusita, esango nuke preso bakoitzari zortzi eta hamar urteko zigorra aginduko diotela.
Aita espetxeratu aurretik, zein zen errepresioarekin zenuen harremana?
Erabat damutzen naiz, ez nintzelako kontziente errepresioaren larritasunaz. Desengainatuta sentitzen naiz, gaur egun Espainiar Estatuan manipulatuta dagoen jendea ikusita, ni hala zenbatetan egon izan naizen pentsatuta. Tira, hasieran beldurtu nintzen, gero tristetu, eta orain oldarkor sentitzen naiz.
Kataluniako mobilizazioak ez du aurrekaririk, baina jendea prest al dago sententzia akusatzailea bada, Katalunia gelditzeko?
Baietz espero eta desio dut, baina ez dakit. Orain ezin ditugu bakarrik utzi, espetxean badaude herriak erreferenduma aldarrikatu zuelako da. Ez dut agertoki hori imajinatu ere egin nahi, hiritarren konfiantza osoa dut.
Zuzenbidea ikasita, nola bizi duzu justiziaren eta errealitatearen arteko dikotomia?
Gauza bat da justizia eta bestea boterea. Zuzenbidea ikasten ari nintzen bitartean ulertu dut Espainian, botereak eskubidea duela nire ogibidearen arauak gainetik pasa eta nahi duena erabakitzeko. Espainiako justiziak berak aipua kendu dio bertako justiziari. Desengainatu naiz Kataluniako politikarien kontrako epaiketarekin, baina baita Altsasuko gazteen edo La Manadaren auziekin ere.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.