Gure barrenean tximeletek tarteka egiten duten hegaldi –denontzat ezagun– horri esan ohi diogu maitasuna. Gauetik goizera eder eta alai bilakatzen gaituen sentipen indartsu eta zirraragarri horixe, zer kontatuko dizuet, ez dakizuena. Baina konstrukto sozial bat ere bada, sortzetik beretik erraietan inokulatu egiten zaiguna, harremanei buruzko gure ikuspegia errotik baldintzatuz.
Horregatik, maitasunaren kontuez (maitatzea, harremanak, loturak, sexua, fideltasuna eta abar) gutariko bakoitzak egiten duen irudikapena ez da inoiz erabat partikularra, jendarte bateko kide garelako, eta mundu ikuskera kolektibo baten arabera dugulako beti gure errealitate–rik intimoen–a ere eraikitzen. Bai, maitasuna politikoa da. Munduaren alde honetan, patriarkala, heteronormatiboa, kapitalista eta kontsumista.
Oro har, maitasun erromantikoaren mitoak ekarririko uste ustelen arabera konfiguratzen dugu oraindik afektibotasunaren esparrua. Zoritxarrez, hertsiki arautzen du patroi zurrun horrek gure maitatzeko manera, bai eta goitik behera diseinatzen ere amodio-esperientziaren gure bizipena. Zein den harreman batean eduki beharreko espektatiba; erlazio batean eman beharreko pausoen segida; onartu edo gaitzetsi beharreko jokamoldeen zerrenda; generoaren arabera egin beharreko rolen banaketa; edo zenbatekoa den aldi berean maitatu daitezkeen pertsonen kopurua.
Ez dut maitasun erromantikoaren deskribapen zehatza egitearen lana hartuko, aski txertatua dugulako iruditeria kolektiboan printze eta printzesen arteko amodio idilikoen narratiba. Esan dezadan, besterik gabe, laranja erdia topatzearen zori on edo txarraren esku uzten duela gure ongizatearen patua, bakoitzak bere errealitatea eraldatzeko duen indarra desaktibatuz, edo nork bere bizitzaren gaineko ardura anulatuz. Bikote batekiko harremana ezartzen du unibertso afektiboaren ardatz bakar, eta bigarren mailakotzat jotzen ditu lagun edo familiakoekiko loturak, maitasuna hartu eta emateko dauden bestelako sareak nolabait gutxietsiz.
Hainbeste zedarritutako eremuan ez dago maitasunarendako toki handirik. Izan ere, halabeharrez behar du amodioak libre, emozio eta sentimenduz dagoelako mamitua, eta hauek ezin direlako, ez gehiegi arautu, ez epe luzera hitzeman ere. Maitasun librea-ren kontzepzioari ezin zaio, beraz, objekziorik jarri, baina komeni da kontzeptua ongi defini dezagun, askatasunarekin dugun harremana hain disfuntzionala izanik, ez dagozkion ezaugarriak atxiki ohi baitizkiogu maiz libre kualitateari.
Maitasun librea ez da jende gehiagorekin oheratze hutsa, afektuen metaketa deshumanizatua, edo maitasun kontsumo konpultsiboa. Libreago eginen gaituena ez baita amorante-kantitatea, harreman kualitatiboki ezberdinak eraikitzen jakitea baizik. Nahi dugunekin, nahi dugun gisan, eta nahi dugun bitartean. Baina nor bere buruaren eta amorante–ar–en beharren jakitun izanik, eta elkarren zaintza eta begirunea ezarriz jendeekiko erlazio guzien oinarrian.
Horrek, noski, ardura afektiboaren kontzientzia garbia galdegiten du. Edo gauza bera dena, gure askatasun indibiduala heldutasunez kudeatzeko gaitasuna. Hau da: harreman baten aukera eta gogoa sortzen zaigunean, geure buruari galderak pausatzeko adorea izatea: benetan nahi dudan sartu, niretzat zentzua duen, sostengatzen ahalko dudan erlazioa, edo pertsona bati eman behar zaion zaintza eta tratua emateko moduan naizen. Paradigma aldatu nahi baldin badugu, eta gure bizitza sexu-afektiboa beste koordenada batzuen arabera gidatu, ez ahantz: Aske bizi, aske maitte. Ez dago katerik. Nahi dogunien, nahi dogulako.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Polizia ez zegoen lanean ustezko gertakaria jazo zenean.
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa hasi da astearte honetan Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko espetxe eskaera egin du, eta akusazio partikularrak hamazortzikoa, sexu abusuak leporatuta. Lópezen defentsak adierazi du entrenatzaile... [+]
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
Pitzatu samar dagoen astakirten baten ateraldia bailitzan hartu zen –Europan batik bat, baina baita gainerako bazterretan ere– 2019ko abuztuan Donald Trump, AEBetako presidenteak Groenlandia erosteko azaldu zuen asmoa.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]