Jendarte hiperaktiboaren seme-alabak

  • Zer ari da gertatzen arreta gaitasunarekin egungo gizartean? Zer da arreta eta zeri jarri behar zaio? Nork dauka gaitasun hori? Gaixotasuna al da?

Ilustrazioa: Izaro Mariezkurrena Etxabe

Gero eta gehiago dira Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura  (AGHA) diagnostikatuta duten haurrak. Diagnosi horrek haurra asaldura edo gaixotasun neurologiko batera kondenatzen du betirako, zeinaren irtenbidea beti eta soilik den farmazeutikoa. Jose Ramon Ubieto eta Marino Perez psikologoek, ordea, hau guztia zalantzan jartzen dute eta gizarte neoliberalaren baitan kokatzen dute arazoa: “Guretzat AGHA ez da gaixotasun bat, ez da asaldura mentala. Beti ezin ditugu ebidentziak onartu”.

Ez dute ukatzen haurrak arreta gaitasun eskasa izan dezakeenik, baina hamaika faktoreren ondorio izan daitekeela argudiatzen dute eta horiek direla landu beharrekoak: “Diagnostikoa jasotzen duten haurrek ziurrenik jarrerarekin izango dute arazorik edo bizitza familiarrarekin edo eskolako errendimenduarekin. Baina arazo bat ez da gaixotasun bat”, dio Perezek. “Diagnostikoak egiten duena da gaixotasun bihurtu berez arazo bat baino ez dena”.

Ideia honen aurrean haurraren egoera ulertzeko ahalegina azpimarratu dute, egon daitezkeen hamaika faktore horiek gizarteak berak erreproduzitzen dituela sinetsita. “Haur horiek gizartearen ezaugarriak birproduzitzen dituzte. Gizartea bera da hiperaktiboa. Neoliberalismoaren ezaugarri bat da. Berak sortzen dituen arazoak arazo indibidual bihurtu nahi ditu garuna hondatuta dugula esanez. Propio sortu dituen arazoak naturalizatu nahi ditu, eta berezkoak diren hamaika baldintzak alderatu egiten ditu, ezkutatu eta dena homogeneizatu”, dio Perezek. Medikamentura bideratuta dagoen konponbidea ematen dute sarritan honen aurrean, eta horrekiko ere desadostasuna azaldu du.

Marino Perez : "Gizartea bera da hiperaktiboa. Neoliberalismoaren ezaugarri bat da. Berak sortzen dituen arazoak arazo indibidual bihurtu nahi ditu garuna hondatuta dugula esanez"

Jendartea da, beraz, asaldatuta dagoena aditu hauen ustez, eta haurrak horren isla dira. “Bob Esponja marrazki bizidunetako kapitulu batek Heidiko bost denboraldi baino estimulu gehiago ditu: soinua, koloreak, mugimendua... Gaurko haur bati Heidi telesaileko kapitulu bat jarri eta aspertu egingo litzateke, zentzumenak estimulatuegiak dituelako”, kontatu du Ubietok. “Ondoren eskolan 50 minutu geldirik eta isilik egoteko eskatzen diegu, ikasgelak XIX. mendetik aldatu ez direnean. Gu ere ez gara gai telebista aurrean zapping egin gabe egoteko”. Bere argudioak indartzeko beste egoera bat ere aipatu du: haur bat gurasoen parean zain, interesatzen ez zaion elkarrizketa batean arreta jarrita. “Gaur mugikorra ematen zaie egoera hori gainditzeko. Bateriarik gabe gelditzea da gehien kezkatzen gaituena”, gehitu du.

Aldiz, aldaketak eman diren eskoletan AGHA diagnostikatu zaien haurren tasa asko jaitsi da, Bartzelonako eskola batean kasu: lehen orduan baratzera joaten dira, ikastaroak egiten dituzte eskola guztian, ikasgelaz aldatzen dira, eskola orduetan mugimendua sartzen dute zerbait natural bezala... Aldaketa horiek haurraren mugimendua hartzen dute kontuan, eta hori kudeatzen lagundu.

Gehiegikerian heziak

Jendartea hiperaktiboa izateaz gain, hiperkonektatuta eta hipersexualizatuta dagoela gaineratu dute. Hiru kontzeptu horien bueltan definitzen dute gaurko bizidunen izaera, batez ere 2.000. urtetik aurrera jaio direnena. “Ez da soilik gehiegikeria, horrek dakarren gauza garrantzitsuen dekadentzia baizik”, esan du Perezek.

Jose Ramón Ubieto: "Eskolan 50 minutu geldirik eta isilik egoteko eskatzen diegu, ikasgelak XIX. mendetik aldatu ez direnean"

Gaurko haurrek bost urtetatik dituzte sexu-harremanak buruan, eta horrek harremanak garatzeko orduan negatiboki eragiten diela azpimarratu dute. Imitatu egiten dute ikusten dutena naturalak diren pausuak atzean utziaz: bilatzea, aurkitzea, hausnartzea... Gaur egun, mundu osoan, sexualitatearen abiapuntua pornoa da, gainera. Mundu mailan pornoa online kontsumitzen duen kolektibo handiena 12-17 urte bitarteko gazteak dira NBEren datuen arabera, eta handitzen doa. Eredu horiek imitatzeak hainbat ondorio ekarri ditu, inpotentzia kasu asko mutilengan eta urratutako uzkiak, esaterako.

Eta guzti hori online. Etengabe konektatuta egoteak ere elkarrizketa errealak ezabatzen dituela gaineratu dute, ez dagoela denbora errealean eta pertsona errealekin ematen den harremanik, ez direla naturalak.

Hiper delako erregimenaren barnean bizi dira, beraz, gaurko haurrak, guztiak gizartearen menpeko, baina batzuek soilik jasotzen dute diagnostikoa. Arrazoietako bat mugimenduarekin lotzen du Perezek. Mugimendua da munduarekiko dugun lehen kontaktua. Batzuek gehiago daukate besteek baino. Gizartearen erritmoa bizi-bizia denez, errazago sartuko da gurpil horretan mugimendu azkarragoak dituenak. “Haur hori espero duguna baino gehiago mugituko da arreta jarri behar duenean ere. Helduei ere interesatzen ez zaien gauzei arreta jartzea kostatzen zaie, baina ez dute berez arazorik”, dio Ubietak.

Zer egin horren aurrean? Molestatzen duten haurrei diagnostikoa jarri edo sisteman zerbait aldatu mugimendua bera aukera bat izan dadin? Galdera horiek berak planteatzen dituzte: “Oker dagoena hezkuntza sistema dela uste beharrean haurra dela sinesten badugu, AGHA duten hainbat eta hainbatekin aurkituko gara. Noski badaudela desoreka duten haurrak. AGHA existitzen da, noski. Baina galdera da ea zeintzuk diren haur hori asaldatzeko arrazoiak. Zer gertatzen zaion adi ez egoteko eta nola lagun diezaiokegun”.

Hiperaktiboa, berez, gehiegizko aktibitatea duen eta hura kudeatzen ez dakien gorputz bat da. Kaltetua laguntzeko harekin aliatzea gomendatzen du Perez psikologo kliniko eta psikoanalistak.

Hiperaktiboa, berez, gehiegizko aktibitatea duen eta hura kudeatzen ez dakien gorputz bat da. Kaltetua laguntzeko harekin aliatzea gomendatzen du Perez psikologo kliniko eta psikoanalistak. Irakasleak gaizki portatzen denean soilik jartzen dio arreta hainbat haurrei, baina nola aurki dezake haurrak irakaslea jarrera positibo batekin? “Kasu batean irakasleari haurra ikuspegi positibo batetik begira zezan gomendatu nion, ea gauza onak ikus zitzakeen. Bion arteko harremana aldatuz joan zen. Gurpil horrek norabidez alda dezake”.

Aspertzearen garrantzia

“Ez gara gu, ez dugu gurea propioa egiten, merkatuak eskaintzen duenaren erreplika baizik”, adierazi du Ubietok. Asebetetze maximoa objektuen bitartez jasotzen duen gizartea aipatu dute, gabonetan bertan jasotzen ditugun gehiegizko opari eta janariak adibide hartuta. Modan dauden mugikorrak, kotxe berriak eta estreinatutako arropa. “Haurren bizitzak beteegiak daude eta pentsamendua eta sormena erabat mugatuak. Desira apaltzen diegu; makina bati konektatuta igaro baduzu eguna ez duzu ezeren beharrik, konektatuta zaude eta kito. Zerbait asmatzeko, ordea, hutsa sentitu behar da lehenik, zerbaiten falta sumatu; adibidez, aspertuta egotea”.

Egun, gurasoek seme-alabekiko gehiegizko ardura dutela ere esan dute, markatuta dauden etapak jarraitzen ez baditu arazoak dituela sinesten dutelako: “Helduen idealen arabera ari gara haurtzaroa kolonizatzen. Gu bezalakoak izatea nahi dugu eta hiper-araututa egote horrek zoriontasuna ukatzen die. Produktore gisa erabiltzen ditugu eta zoriontasunaren aurkakoa da hori. Haurtzaroa aspertzeko da, jolasteko, kuxkuxeatzeko, ikertzeko, deskubritzeko. Heldua izateko denbora nahikoa duenak izango du haurtzaro zoriontsu bat”.

"Helduen idealen arabera ari gara haurtzaroa kolonizatzen. Gu bezalakoak izatea nahi dugu eta hiper-araututa egote horrek zoriontasuna ukatzen die. Produktore gisa erabiltzen ditugu eta zoriontasunaren aurkakoa da hori. Haurtzaroa aspertzeko da, jolasteko, kuxkuxeatzeko, ikertzeko, deskubritzeko"

Perezek zoriontasunaren erabilpen okerra egiten dugula gehitu du, dena dibertigarria adjektiboz neurtzen baita, eskola barne: “Unean unekoaz kezkatu beharko ginateke, ez hori egiten zenbaterainoko zoriontsua naizen neurtuz. Irizpide horrek ez du balio bizitzako zantzu guztietarako”.

Nortasun hauekin zer?

Esan bezala, hamaika izan daitezke baldintzak: biografikoak, sozialak, zehatzak, egoera traumatikoak bizi izana, doluak, abusu sexualak jasan izana, ama jotzen ikustea, hiper-arauaren araberako ondorioak... Honen aurrean diagnostiko batean soilik ez geratzea da bi adituen filosofia eta borroka. “Arazoaren oinarria garuneko desgaitasun bat dela sinesten dugunean pentsatzeari utziko diogu”, adierazi du Ubietok.

Finean, haurra osotasunean aztertzea defendatzen dute, testuingurua eta emozioak landu eta oinarrira iristea. Beti haurra maitatuz: “Gizarteak ez ditu haur hauek toleratzen eta gaixotasunen zerrendan sartu nahi ditu. Nik nortasun mota bat bezala ikusten dut, izateko modu bat bezala. Haur hauek ikusmira handikoak dira, sormen handikoak, irekiagoak esperientzia berrietara, sentsazio berrien sortzaile”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hiperaktibitatea
Arazoa ez da ikasgelan eserita egoten ez dakitela, ez direla nahikoa mugitzen baizik

Ikasleak ez direla gai eserita adi egoteko, ez dutela arreta jartzen, hiperaktibo asko dagoela… kexa orokor diren garaiotan, hain juxtu eserita denbora gehiegi igarotzen dutela uste du Angela Hanscom pediatrak: haurrak ez dira behar adina mugitzen, eta horren ondorioz... [+]


“Haurtzaroa medikalizatzeko historiako kanpaina handienaren aurrean gaude”

“Hemendik urte batzuetara, haurrak gehiegi medikatzeagatik sortutako gaixotasunez kezkatzen hasiko gara eta ea nola desegiten dugun egindako guztia”.


Hiperaktibitatea, asmatutako gaitza?

Hamar gaitz asmatu, farmazeutiken eskutik artikuluak iritzi kontrajarriak sorrarazi ditu. Hiperaktibitatea gaitz asmatuen zerrendan jartzeak piztu du polemika gehien.


Hiperaktibitatea
Gehiegi eta oker medikatutako haurrak

2001ean, 6 eta 17 urte arteko 215 haurri diagnostikatu zieten Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua Nafarroan; 2012an, 1.000 haurri. Hiperaktibitatea arinkeriaz diagnostikatzeko joerari gehitu behar diogu modu kezkagarrian igo dela pastillak hartzen dituzten haurren... [+]


Edariak
Red Bull, arriskutsua ote?
Hego Euskal Herriko telebistetan makina bat aldiz eman dituzte Red Bull edariaren iragarkiak. Frantzian iragan uztailaren 15ean baimendu dute produktu horren salmenta, nahiz eta hainbat erakunde publikok aurkako iritzia eman. Frantziako ekonomia ministroak maiatzean sinatutako... [+]

2013-05-03 | Jabier Agirre
Osasuna
Eskola eta familia, hiperaktibitateari aurre egiteko
Arreta Galera eta Hiperaktibitate Nahastea (AGHN) da izendapen akademikoa, medikuen kongresuetan eta liburuetan agertzen dena. Baina jende arruntak hiperaktibitatea esaten dio, besterik gabe. Dela izen luzearekin, dela izen arruntarekin, sindrome horrek jota dauden umeen... [+]

Haur hiperaktiboz beteta omen daude ikasgelak

Horixe hezkuntza arloko jendeak helarazitakoa: irakasleak arduratuta daudela, gero eta haur gehiagok duelako Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua delakoa, kopuru kezkagarrietara iristeraino. Eta hori entzunda, gogora etorri zait Diagnostiko okerren ondorio... [+]


2011-06-21 | Reyes Ilintxeta
Maria Jesus Torres
"Arreta gabezia dutenak ez dira gaizki hezitako haurrak"

Duela hamalau urte Maria Jesus Torresek iragarkia jarri zuen prentsan haur hiperaktiboak zituzten beste gurasoekin harremanetan jartzeko. Sei ama elkartu ziren kafetegi batean. Horrela sortu zen ADHI Arreta gabeziaren hiperaktibitate nahasmendua duten neska-mutil eta... [+]


Hiperaktibitatea
Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak
Aise erabiltzen dugu hitza: “Ume hau hiperaktiboa da”. Eta aise sinesten dugu hala dela: diagnostiko okerrak egiten dira maiz, eta haur asko dago medikatuta, beharrik gabe. Zer da eta zer ez da hiperaktibitatea? Zein ondorio dauzka?

2009-03-11 | Jabier Agirre
Hiperaktibitatea (ondo) ulertzeko
Sekula ez da egon gaur adina hiperaktibitate kasu umeen artean. Hala dirudi, gure inguruko eskola eta ikastoletatik datozen albisteei erreparatzen badiegu bederen. Horregatik, helduek esfortzu bat egin beharra daukagu, umeen lekuan jarri eta arazoari beste ikuspegi batetik... [+]

Eguneraketa berriak daude