Bederatzi egun pasa dira Donostiako Aste Nagusi Piratari hasiera eman genionetik. Sei egun, eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu eta emakumeon* aurkako erasoak bata bestearen atzetik etortzen hasi zitzaizkigunetik. Bi egun Irutxuloko trans, bollera eta emakumeok*, uniformatuen blokeoaren gainetik Alde Zaharreko kaleak gauez hartu genituenetik. Egun bat besterik ez da igaro Irrikitaldia amaitu denetik eta oraindik korapiloak ditut barruan: bata diafragma aldetik, bestea zintzurrean.
Zaila egiten zait, oso zaila, onartzea geure buruak ohitu behar ditugula beldurrarekin bizitzera. Ez dut onartu nahi emakume*, bollera edo transa izatea beldur izatearen baliokidea dela. Ez dut onartu nahi aske izateko besteengan beldurra sortzeko indarra, indarkeria, behar dela. Baina azken egunetako errealitateak horretara bideratzen nau. Nola egin behar diogu aurre gure aurkako indarkeriari? Nola egin aurre gu erasotzera datorrenari? Zein da autodefentsaren momentu eta ekintza zilegia? Erasotua izan eta gero, noiz hasten da osatze prozesua? Zer egin sinesten ez diguten instituzio mediku, polizial eta administratiboen indarkeria instituzionalaren aurrean?
Galderez gaindi, hiru helduleku gorpuztu dira aste horretan, behin behineko ziurtasunak. Talaiariek azken urteetan egindako lana ezinbestekoa izan dugu: ur azpiko korronteak eta zeruko ekaitzak identifikatu gabe ezin izango baikenion erasoaldi honi neurria hartu. Zirgariek irakatsi diguten indar kolektiboari esker gai izan gara erasoek hondoratutako urpeko ontziak ur azalera ekartzeko. Eta, azkenik, etengabe zabaltzen ari garen saregileen ehunak babesleku ordezkaezina eraiki du; instituzioek eta polizia indarren beraien kokapen eta izaera heteropatriarkala eta kapitalistatik eman ezin diguten gune segurua.
Gaur ezin izan dut beste gaiez idatzi. Azken egunotako iluntasunean aurkitu dudan argia piztu dutenak ditut buruan. Hondamendian bizirik irauten lagundu diguten abangoardiako hiru zutabe horiek osatu dituzten emakume*, bollera eta transak. Milesker talaiariei, zirgariei eta saregileei. Eta eskerrik asko atzeraguardia zaindu duten Pirata guztioi, egitaraua gelditu genuen egunean sukaldari lanetan aritu ziren Kijerako kide eta anonimoei: duela urte batzuk ezinezkoa zena aurten posible egin duzuen guztioi. Elkarrekin indartsuagoak gara. Elkarrekin osatzen gara. Elkarrekin edozer dugu posible.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]