Beldurrik ez

Paula Estévez

Ikasturte hastapen honetan, lankide eta pertsona ezagunek galde eginen didate: “Nola iragan duzu bada oporraldia? Goxoan? Pausatu zara?”. Baietz baikor batez erantzun ahalko diet, bakearengatik, betiko erranarekin segituz: “Eta orain eskola sartzea... Lana eta kezken aldi... Beharko, no!”.

Bizkitartean, ez ditut batere opor baketsuak bizi izan, alderantziz. Uztailaren lehen astean, lehenik, Baigorrin iragan zen populu autoktonoei buruzko seminarioan, izugarrikeriak entzuna ditut. Aste osoan, Justizia Trantsizionalaren aldeko Erakunde Frankofonoak gonbidatu adituen solasak izan dira, mundu guziko tribu mehatxatuen arazoak luze eta zabal azaltzeko. Larunbatean berriz, mahai-ingurua antolatua zen populu autoktonoen hizkuntza eskubideez. Hor aritu da oholtza gainetik Ipar Ameriketako indioez jakintsu handi bat, modu biziki interesgarrian erakutsi duena nolaz tribu horietako norbanako batzuek beren biktima egoera gainditzea lortu duten, batez ere literaturaren bidez, hizkuntza nagusi eta menderatzailean idatzitako kontaketa edo poesien kodeak zangopilatuz, eta beren literatura berezia eraikiz. Hizlariak ondorioztatu du populu zapalduek berek behar dituztela askatasun bideak urratu, kultura zapaltzaileen arauetatik at eta beren kulturaren berezitasunetatik abiatuz. Ohar horrekin bukatzen zirelako gonbidatuen mintzaldiak, publikoari eman zaio hitza, eta herritar batek, delako aditu haren konklusioari jarraikiz, hamar bat minutuz aurkeztu du Garabide elkartearen lana, horren xedea dela kooperazio linguistikoa bultzatzea hizkuntza gutxituetako populuen artean, hots, hizkuntza menderatuen biziberritze prozesu esperientzia berezien trukaketa. Herritar hori mintzatu da euskaraz lehenik, ondotik frantsesez. Ikusi beharko zenukeen, irakurle, aipatutako jakintsu handiaren bat-bateko ezinegon eta haserrea, euskarazko hitzartze horren nondik norakoak ulertu ezinik. Ustez eta herritar hori biltzarra nahasteko xedez publikoari hitza konfiskatzera etorria zela, oihukatu zuen mikrofonoan: “Isil zaitez, hitza monopolizatzen duen euskal aktibista hori! Terrorismo linguistikoa da!”. Publikoak eta antolatzaileek berehala iharduki zuten eta jakintsu handiari behar ziren azalpenak eman zizkieten, baina erranak erran: beldur eman zidan ikusteak hein horretako adituak badirela populu autoktonoen hizkuntzen defentsan engaiatuak, eta aski zozoak euskaldun bat Baigorrin gai horri buruzko goi mailako batzar batean “terrorista linguistiko” hitzekin iraintzeko.

Berantago, agorrilean, zeharkako esperientzia psikologiko gogorra bizi izan dut, jazarpen moral dorpea jasan duen hurbileko bat lagundu dudalako, beste adiskideekin, ahal bezala bizitza normal batera itzultzen. Hor ere ikaratu naiz ohartzeaz zein bortitzak izan daitezkeen giza trukaketak, eta bi presunen arteko konfiantza zein errazki bihur daitekeen mesfidantzazko, gorrotozko edo beldurrezko harremana.

Beste gisako daldara eman didate haatik, agorril hondarrean, zoko-moko guzietan zeuden polizia, jendarme eta soldaduek, G7 absurduaren kari denen bistan gain-gainetik armatuak, helikoptero, motor eta beste ibilgailuen burrunba beldurgarria lagun.
Baina, zer ba? Hain ikaratuta nengoela ez nuen pentsatzen... Ongi gogoetatu-eta, iruditzen zait inguratzen gaituen terrorismo giroak harrapatu nauela alferregi egon naizelako uda honetan. Betor ikasturte berria, beldurrik gabe lotuko natzaio berriz lanari, jende ona eta etorkizun hobea xede.


Azkenak
Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


LGTBIQ+ pertsonen harrotasun eguna agintariek beraien intereserako baliatzea salatu du Ehgamek

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) urtero bezala kalera aterako dela adierazi du, “Gure gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidenteez harro gaudela nahi dugu esan. Gure luma, gure bizitza-eredu ez-heterozuzenak eta gure... [+]


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Absolbitu egin dute Osakidetzak kaleratu ostean anbulantzia bati bi gurpil zulatzea egotzi zioten langilea

Bilboko magistratuak adierazi du ez dagoela froga nahikorik langileak delitu hori egin zuela egiaztatzeko eta ez dagoela “lekukorik” hori frogatu duenik. Horrelako 300 sabotaje salatu ditu anbulantzien zerbitzua esleitua duen enpresak.


Urruñan desagertutako emakumeak otsailean Poliziari jakinarazi zion senarrak “jazartzen” zuela

Ostegunean emandako prentsaurrekoan Jerome Bourrier prokuradoreak bikotea “dibortzio-prozesuan” zegoela adierazi du, eta senarrak ez zuela onartzen. Senarra jendarme ohia eta tiro kirolaria da, eta etxean zituen gerra armak ez dituzte aurkitu. Laure Zacchello... [+]


PSNren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute Iruñean, D ereduari trabak jartzen dizkiola salatzeko

Euskararen Defentsarako Sareak Nafarroako Gobernuak D ereduari jartzen dizkion trabak salatu nahi ditu. Argi dute Nafarroako Gobernua “edozertarako prest” dagoela “euskararen kontra” jotzeko. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute uztailaren 2an,... [+]


“Buruan tiro puta bat” emateko eskatuz, Donostiako Martutenen herritar talde batek biolentziarako deia egin du

Martutene auzoan lapurretak ugaritu direla aitzakia hartuta, iaztik, hainbat dira Martutene auzoan eztabaida eta polemikak. Segurtasun talde bat sortu zuten hainbat bizilagunek, “Ertzaintzak ezer egiten ez zuela iritzita”. Pauso bat urrunago joan dira orain, eta... [+]


Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxea zabalduko dute Urruñan

Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu ondoko hilabeteetan Urruñan. Ostegunean, ekainaren 27an, ukan dute sorrera finkatzeko biltzar nagusia eta horren berri eman digu Véronique de la Devèze militante feministak.


2024-06-28 | Euskal Irratiak
Peio Dufau, Fronte Herritar Berria
“Baikorki ikusten dugu Iñaki Etxanizek egin duen lana; bide bera jorratu nahi genuke”

Hendaiatik Miarritzera eta Larresorotik Sarara hedatzen den seigarren hautesbarrutian, EH Baiko hautagai bat izanen du Fronte Herritar Berriak.


2024-06-28 | Gedar
Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira Sanferminetan ere

Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.


Eguneraketa berriak daude