Ingurugiroarekin kontzientziatuta, berdintasunaren aldeko mezuak zabaltzen, arrazakeriaren kontra, LGTBI + kolektiboa aldarrikatuz, minbiziaren ikerketa sustatzeko aitzindari, Espainiako Estatuaren batasunaren alde, Kataluniako independentzia babestuz, Brexit-aren kontra… aspaldidanik agertzen zaizkigu enpresak kontzientzia sozialarekin. Enpresa munduan Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) deitzen zaio. Marketin sailak arduratu ohi dira horretaz, eta enpresei, noski, euren marka balore jakinekin lotzeaz gain, kasu askotan “irudia garbitzen” laguntzen die, eta bide batez gizarte mugimenduetatik etor daitezkeen boikot mehatxuei aurre hartzen eta horiek desaktibatzen.
Printzipioz mozkinen zati bat gizartera bideratzeak onerako hartu beharreko jarduna dirudi, eta, nola ez, badira sinesmen osoz eta asmo zintzoekin egiten duten eragile ekonomikoak. Betiko gisan, ordea, ipuina ez da dirudien bezain polita. GEK-etan gehien inbertitzen duten enpresak multinazional handiak dira. Lobbyetan antolatu eta mozkinak galtzearen beldur sistema aldaketa handirik nahi ez duten horiek beroiek. Gizarte mugimenduetatik kritika gehien jasotzen dituzten horiexek. Maiz erabiltzen diren bi adibide argigarri jartzearren, Coca-Cola-k “edari ekologikoak” ekoizten dituela aldarrikatzen du, egun bakar batean plastikozko 110 bilioi botila munduratzen dituen bitartean. Volkswagenek, berriz, diesel motorrak “merkatuko garbienak” izango bailiran iragartzen zituen, isuriak manipulatzeko gailua instalatuta zuten urteetan.
Zuriketa morea, berdea, arrosa, urdina edo ostadar kolorekoa. Gustu guztietarako. Hipokrisia eta ekintza erretoriko hutsa batzuetan, manipulazioa besteetan. Baina, beti, karga ideologiko nabarmenarekin. Publizitate bidez dena aldatzeko borondatea agertzen dute, funtsean azaleko kontuetara arreta bideratu eta ezer alda ez dadin. Karbono isurietan arreta jartzeko, eta ez sistema kapitalistan eta garapen ereduan. Emakumeei gutxiago ordaintzea banakako erabakien multzoa izango balitz bezala, eta ez patriarkatuaren beste ertz bat.
Euskal Herritik begiratuta, erronka handiena aldarrikapen horiek guztiak herri proiektu batekin lotzea eta burujabetzak egitasmo aurrerakoi bat garatzeko duen garrantzia azpimarratzea da
Kritika bera egiten zaie azken boladan sona hartu duten zenbait mugimenduri, esaterako, Europa osoko gazteak klima aldaketaren aurka kalera atera dituen Fridays for Future (Ostiralak Etorkizunaren Alde) ekimenari. Greta Thunberg nerabe suediarraren ekintzaz eta batez ere sare sozialen bidez hedatu den ikasle greba honen atzean kapitalismo berdea interesatzen zaien multinazional eta lobbyak kokatu dituzte mugimendu ekologistatik bertatik.
Bai enpresen marketin jarduna, bai horrelako mobilizazio mediatiko eta globalak, mehatxu edo aukera gisa ikus daitezke. Gazteek ingurumen gaiekiko kontzientzia garatzea, nahiz eta azaleko kontu horien bidez izan, aukera izan daiteke mugimendu ekologistak indarra hartu eta gaia benetako ekologismo iraultzaile eta antikapitalistan kokatzeko. Horren adibide feminismoa. Han eta hemengoek martxoaren 8aren bueltan bere mezuak bidaltzeak gaia agendaratzen eta zabaltzen lagundu zezakeen, baina gero hor egon zen Euskal Herriko mugimendu feminista aldarri antikapitalista eta antipatriarkalean kokatuz eta zapalkuntza guztiak aintzat hartuz.
Euskal Herritik begiratuta, erronka handiena aldarrikapen horiek guztiak herri proiektu batekin lotzea eta burujabetzak egitasmo aurrerakoi bat garatzeko duen garrantzia azpimarratzea da. Anje Duhaldek kantatzen zuen moduan: “Munduak neuretzat hemen dauka bere hastapena eta nahi nuke ezagutzen banu dena, konpreni dezaket menperaturik dagoena, hemen hasten baita dena!”. Mehatxua aukera bihurtzen hasi beharko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]