Fruta aho-gozagarriak Erdi Aroaren amaierako Euskal Herrian

  • Udaldia da eta gure herrietako denda eta merkatuak mota eta kolore guztietako frutaz gainezka daude. Bide ertzetan, lorategietan, baserrien atarietan, gereziak eta sagarrak eta pikuak ikus daitezke adarretatik zintzilik, jateko prest daudela adierazten duten forma mardulak hartuta.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Fruta jaki preziatua izan da luzaroan, bitaminaz eta azukre-iturri baliotsuz osatua baitago. Horregatik, zenbait espeziek sinbolismo handia izan dute toki eta garai desberdinetan. Sagarrak izan ziren Heraklesek Hesperideen lorategitik lapurtutako fruitua, eta urrezko sagar baten truke eman zuen Parisek Troiaren hondamendia ekarriko zuen epaia; Evaren pasarte biblikoan ere, sagarra dugu transgresioaren sinbolo eta pizgarri. Mahatsak, aldiz, halako jainkotasun-kutsu bat izan du beti, Zeusen seme Dionisoren enblema gisa adibidez; zer esanik ez haren zukuak, ardoak, Jesukristoren odol transubstantziatuak.

Testuinguru historiko anitzetan, beraz, frutak aberastasun eta osasun zeinutzat jo izan dira, eta mota desberdinetako aleak urte osoan eskuragarri izateak berebiziko garrantzia izan du familia eta komunitate ororen estrategia ekonomikoak definitzeko orduan. Espeziearen arabera, fruituak sasoian jan daitezke, fresko daudela, edo kontserban kontsumi daitezke, lehortuta edo konfitatuta; hartzituta, bestela, edari alkoholiko gisa. Euskal Herrian ere, frutaren laborantza, prozesatzea eta kontsumoa sakonki errotuta daude bertako kulturan, sarri denboran oso atzera doazen erro sakonekin.

Klasikoak: sagarra eta mahatsa

Azken urteetako ikerketa historiko eta arkeologikoei esker badakigu sagarra (Malus domestica), Euskal Herriko isurialde atlantiarrean modu naturalean hazten dena, oso fruta garrantzitsua izan dela, gutxienez, Erdi Aroaz geroztik. XI. mendean, adibidez, Gipuzkoako nahiz Bizkaiko nobleek eta erakunde eklesiastikoek sagastiak zituzten beren ondasun preziatuenen artean, garaiko dohaintza, elkartruke eta salerosketa-agiri ugaritan ikus daitekeenez. Beranduago, bi lurraldeotan hiribilduak sortzen hasi zirenean, udal erakunde berriek kontu handiz babestu eta arautu zuten tokiko sagar ekoizpena, inportazioak mugatuz eta, zenbait kasutan, bertakoa agortu arte kanpotik ekarritako produktuen salmenta debekatuz. XV. eta XVI. mendeetan Igartubeiti (Ezkio) bezalako dolare-baserri monumentalak azaldu izanak erakusten du, bestalde, landa-giroko sagardogintza ez zela auto-hornikuntzara bideratutako jarduera, etekin ekonomikoa eskaintzen zuen espezializazioa baizik.

XV. eta XVI. mendeetan Igartubeiti (Ezkio) bezalako dolare-baserri monumentalak azaldu izanak erakusten duenez, landa-giroko sagardogintza ez zen auto-hornikuntzara bideratutako jarduera, etekin ekonomikoa eskaintzen zuen espezializazioa baizik

Antzeko zerbait gertatzen da mahatsarekin (Vitis vinifera), hau ere endemikoa Euskal Herri ia osoan, nahiz eta Mediterraneo inguruan etxekotu zen lehen aldiz. Gaur egun eskualde jakin batzuetara mugatuta dagoen arren, Erdi Aroko zedarritze eta ordenantza-araudiek erakusten dute hiribildu gehienen inguruan eta baserri askotan mahastiak egoten zirela, eta ardogintza ohiko jarduera zela, bereziki kostan. Mahastiak hazi ez ezik, herri askotan txakolina egiten zen eta, sagardoarekin gertatzen zen bezalaxe, bertako ekoizpena agortu arte debekatuta egoten zen kanpoko ardoa ekartzea. Datu hauek bat datoz erregistro arkeologikoekin; Hondarribiko Alde Zaharrean, esaterako, XVI. mendeko ardo-presa bat induskatu dute, mahats-ale arrasto ugariz inguratua.

Sagarren nahiz mahatsen presentzia nonahi topa daiteke Euskal Herriko toponimian. Biak ala biak oso ohikoak dira mendi, zelai, paraje, erreka, bide eta abarrak izendatzeko, baina bereziki baserri-izenetan agertzen dira. Ugariak dira sagardi / sagasti hitzaren gainean eraikitako izenak dituzten baserriak: Sagardi (Irunen), Sagasti (Errenterian, Morgan edota Leioan), Sagardiburu (Errenterian), Sagastiburu (Donostian), Sagastizabal (Azpeitian), Sagastizar (egun Saizar, Zizurkilen), Sagastumesaletxe (Amezketan); baita sagar hitzetik eratorritakoak ere: Sagarraga (Elgoibarren), Sagardui (Maruri-Jataben), Sagarreta (Deban), Sagarretxe (Erandion eta Zamudion), Sagarrola (Aian) edota Sagarminaga (Atxondon, Laukizen, Zeanurin, Busturian, Orozkon, Berriatuan, Mutrikun…). Mahats eta mahasti hitzetatik eratorriak ditugu, berriz, Maspe (Errigoitin), Mastegi (Ibarrangelun), Masti (Aulestin eta Getarian), Mastigana (Berangon) edota Mastui (Zaratamon). Izen hauek erakusten digute frutarbola hauek zer garrantzia izan zuten, bere garaian, Euskal Herriko paisaia ulertzeko eta antolatzeko erreferentzia espazial gisa.

Aniztasuna nagusi

Baina sagarra eta mahatsa ez dira, inola ere, Euskal Herrian hazi izan ziren fruta bakarrak. Erdi Aro berantiarreko hainbat herritako ordenantza-araudiak aztertuta, argi ikusten da tokian tokiko fruta asko ekoizten zela, eta mota askotakoa, gainera. Dibertsifikazioa ohiko estrategia da industrializazio aurreko laborantza-sistemetan; espazio eta sasoi desberdinetan espezie desberdinak landuz, uzta galtzeko arriskuak gutxitzen dira; zenbat eta espezie gehiago landu, orduan eta aukera handiagoa egongo da, krisi-egoera baten aurrean (uholdea, lehortea, izurria, higadura, kutsadura…) haietako batek gutxienez iraun eta aurrera egitea lortzeko. Estrategia hau bereziki arrakastatsua da eskala txikiko ekoizpen-ereduetan.

Beheko taulak, adibidez, zazpi herritako agirietan agertzen diren fruten aipamenak laburbiltzen ditu; guztiak XIV. mendearen erdialdetik XVI. mende amaierara doazen denbora-tartean idatzi ziren, eta beraz Amerikako laboreen sarrera baino lehenagoko egoera islatzen dute. Lagin honetan, sagarraz eta mahatsaz gain, gutxienez hamar fruta identifika daitezke: Prunus generoko lau espezie (gerezia, ginga, arana eta mertxika), bi zitriko (lima eta laranja), udarea eta pikua.

Prunus generoa errosazeoen familiaren parte da, eta egun mundu osoan hedatuta dago. Europako hainbat tokitan, genero honetako zenbait basa-espezieren fruituen bilketa Neolitoaz geroztik praktikatu izan da; etxekotzea, berriz, Asian gertatu zen, eta badirudi haien laborantza Antzinaroan zabaldu zela. Euskal Herrian, labore hauen arrastorik zaharrenak Irungo aztarnategi erromatarrean agertu dira. Une horretatik aurrera hutsune bat dago, Erdi Aroaren amaierara arte; une horretan Deban (1434) eta Urduñan (1506) aipatzen dira. Elgoibarren eta Hondarribian egindako indusketa arkeologikoek erakutsi dutenez, XV. eta XVI. mendeetan ohikoak ziren aipatutako lau fruta-motak (Prunus persica, mertxika; P. cerasus/avium, gerezia eta ginga; eta P. domestica/insititia, arana), baita genero bereko elorri beltza ere (P. spinosa). Argi dago, beraz, Euskal Herriko landa-paisaian espezie hauek garrantzitsuak izan direla, eta halaxe erakusten du toponimiak ere. Arana hitzaren gainean sortutakoak izugarri ugariak dira, baina zaila da bereiztea zeintzuk egiten dioten erreferentzia arbolari eta zeintzuk haran kontzeptu geografikoari; gereziari lotuta daude, aldiz, Lekorneko Gerezieta auzoa, edota Oñatz auzoko Kerexeta baserria Azpeitian.

Sagarra eta mahatsa bezala, udarea (Pyrus communis) ere Euskal Herrian endemikoa den basa-espezie bat etxekotzearen ondorioa da. Debako 1434ko ordenantza-araudietan aipatzen da, eta haren arrasto arkeologikoak ere badaude Erdi Aroaren amaierako testuinguruetan. Toponimian, aldiz, mendebaldean oso ohikoak dira madari formatik sortutako leku-izenak: Madariaga auzoak (Arrigorriagan, Azkoitian, Gabirian zein Zaratamon) eta baserriak (Berangon, Bermeon, Ean, Gatikan, Mungian…) ugari agertzen dira, badirelarik Madarieta (Elorrion) edota Madariarte (Leioan) deitutakoak ere. Ekialdean, aldiz, udare formatik sortutako toponimoak urriagoak direla dirudi; Udareaga toponimo batzuk badaude, besteak beste Osinagan, Aiesan eta Olletan. Azkenik, Txermendia izeneko paraje bat badago Zestoan, txermen formatik sortua.

Pikua (Ficus carica) jatorriz Ekialde Hurbileko fruta da, baina aspaldi sartua behar du Europa mendebaldean ere, Euskal Herriko luze-zabal osoan zehar hazten baita gaur egun; Deban (1434) eta Plentzian (1506) aipatua da, eta Hondarribiko Alde Zaharreko indusketetan erruz agertu da XVI. mendeko aztarnei loturik. Pikuarekin lotutako leku-izenak Gipuzkoako baserrietan agertu dira batik bat: Pikoaga (Astigarragan, Azkoitian, Hernanin, Mutrikun eta Tolosan), Pikokarate (Errenterian eta Oiartzunen), edota Pikote (Zumaian), besteak beste. Erronkariko Izaban, berriz, Ardibidepikua toponimoa agertzen da.

Jatorri-deitura duten fruta-barietateak estrategia komertzial modernoetako branding logikaren baitan inskribatzen dira, jatorri geografikoari balio kultural jakin batzuk eta, hedapenez, kalitate-zigilu bat atxikiz

Guztiz deigarria da zitrikoen kasua, egungo ikuspegitik exotikotzat jotzen ditugun espezieak baitira. Genetikoki, zitriko guztiak Asia hego-ekialdeko espezie endemikoak etxekotzearen ondorioz sortutako hibridoak dira eta, Antzinaroan mendebaldeko Mediterraneoan dokumentatu izan diren arren, Europan Goi Erdi Aroan sartu zirela dirudi, Afrika iparretik Iberiar penintsulan barna inbasio musulmanen eskutik. Euskal Herriko aztarnategi arkeologikoetan ez da haien arrastorik aurkitu eta toponimian ere aztarna eskasa utzi dute; hala ere, 1434ko Debako ordenantzak lima (Citrus x aurantifolia) eta laranja (Citrus x sinensis) aipatzen ditu, eta azken hau Zumaian ere agertua da 1584an. Azken batean, ezin da ahaztu Zuberoako kanta ezagun batek, metaforikoki bada ere, Ozazeko Jaurgain dorretxean bi zitroin doratü aipatzen dituela, eta seguru asko zitrikoek egun uste duguna baino presentzia handiagoa izan dutela euskal paisaietan.

Azkenik, aztertutako agirietan agertu ez diren baina Hondarribian eta Elgoibarren garai honetako aztarnategietan dokumentatu diren bi espezie aipatu behar dira: irasagarra (Cydonia oblonga) eta mizpira (Mespilus germanica). Azken hau Asian etxekotu zen lehen aldiz, eta Antzinaroan zabaldu zen Europan zehar. Erdi Aroaren amaieran, ordea, garrantzia handia hartu zuen Euskal Herrian; XIV. mendean, Bizkaiko hainbat udalerritan gogor zigortzen zen mizpirondoak moztea, eta Nafarroako Bortzirietan, berriz, mizpirak biltzea zegoen debekatuta. Toponimian ere isla baduen arren (Zestoako Mizpireta eta Andoaingo Mizpiradi baserrietan, kasu), egungo euskal paisaietatik ia desagertua dagoen frutarbola da mizpirondoa.

Bioaniztasun kulturala

Gaur egun ohituta gaude fruta-mota jakinak jatorri zehatz batekin lotzen. Dela Hego Tiroleko sagarra, Kanariar uharteetako platanoa, Kretako mahaspasa edo, Euskal Herrira etorrita, Itsasuko gerezia... Jatorri-deitura duten fruta-barietate hauek estrategia komertzial modernoetako branding logikaren baitan inskribatzen dira, jatorri geografikoari balio kultural jakin batzuk eta, hedapenez, kalitate-zigilu bat atxikiz. Euskal Herrian laranjak ekoiztea? Ideia zoroa dirudi… Alde ederra Valentziakoak!

Historiak, ordea, beste istorio bat kontatzen digu. Zerealak ez bezala, frutarbolak ugaltzeko modurik ohikoena hazkunde begetatiboa da. Laborariaren behar edota nahiei hobekien egokitzen zaizkien norbanakoak hartu, eta haien adaxkak landatuz eta, txertaketa bezalako teknika konplexuak aplikatuz, hautatutako ezaugarriak izango dituzten norbanako berriak sortzea da metodo honen funtsa. Hala, ikuspegi genetiko batetik, belaunaldi berriko kideak ama-arbolaren klonak izango dira, eta beren ezaugarriak etengabe erreproduzitu daitezke sistema honen bidez.

Sistema honi esker, oso litekeena da egun ere Euskal Herrian diren frutarbola asko mendeetan barrena garatu izana, behin tokiko bizilagunen beharretara moldatuta, beren genoma funtsean aldatu gabe. Horrela, haien ingurugiro espezifikora bereziki egokitutako barietate tradizionalak sortu ahal izan dira, Errezil sagarra kasu. Barietate hauek gizakiok bilakaera historiko jakin baten arabera baldintzatutako “bioaniztasun kultural” baten ondorio dira, tokitik tokira desberdinak eta bakarrak. Gure ondare kulturalaren parte dira; bai zentzu materialean, landa-ekosisteman funtzio batzuk betetzen dituzten arbola moduan, eta baita zentzu inmaterialean ere, arbola hauen kudeaketa eta mantenuari lotutako ezagutza-multzo gisa. Gure ardura da ondare hori zaintzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


“Eskolako jangela orduetan gauza asko gertatzen da, ez da bakarrik jateko leku bat”

Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Zentral fotovoltaiko eta eolikoen olatua
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]


2024-10-28 | Garazi Zabaleta
Artotxiki
Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean

Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]


Suaren kolorea duen azaroa, hazien aroa

Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez  prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan  jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


2024-09-16 | Garazi Zabaleta
Barazki bizidunak
Barazki ekoizpen proiektua Berrobin

Nekazaritzarekin harreman estua izan du betidanik Barazki Bizidunak proiektuko Iñaki Garcia Grijalbo Mapik. Bizitzaren paradoxak, gaur egun saltoki handi baten aparkalekua den lursailean zuten baratzea garai batean etxekoek Donostiako Intxaurrondo auzoan... [+]


Baserritarren oporrak

Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.

Pertsonaren osasun... [+]


2024-09-08 | Garazi Zabaleta
Hobbea
Zereal ekoizleen eta okinen mugaz gaindiko harremanak sustatzen

Nafarroako Hazialdekoren, Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkartearen (BLE) eta Gipuzkoako Biolurren arteko elkarlanetik sortu berri da HoBBea, mugaz gaindiko proiektua. “Garien bueltan bagenuen aspalditik harremana gure artean, baina, nolabait, harreman horiek... [+]


2024-09-02 | Garazi Zabaleta
Habelarte
Leitzako festetako sukaldea, baserritar agroekologikoen eskutik

Bigarren urtez segidan hartu du Habelarte baserritarren elkarteak Leitzako festetan, Gaztetxean, afariak emateko ardura. Nafarroako Mendialdeko ekoizle agroekologikoen produktuekin osatu dute eguneroko eskaintza, eta ehunka lagun pasatu dira abuztuaren 10etik 14ra haien... [+]


Eguneraketa berriak daude