Klorofilazko sugarra

Urtaroak eta zeinuak | Jon Gerediaga | Pamiela, 2019

Atzo izan zela ematen du Jon Gerediagaren Argia, lurra, zuhaitza, zerua (Pamiela, 2015) bukatu genuela. Arrasto hain sakona utzi zigun liburu hari jarraiki, baina beste norabide bat hartuz, hara non datorren berriro bilbotarra pobrezia alai batekin, hizkuntzaren ekonomiaren bidez naturaren guritasuna opatuz: “Asun-talde batek/ lur berri bat irabaziko du ametsarentzat eta euriarentzat”.

Edertasunaren ekologia ez baita kanonen edertasuna. Haraindikoa da. Askatasunarekin du zerikusia, minarekin eta irautearekin, den guztia entzutearekin. Horregatik liburu hau errepikakorra da okilaren kantua bezala, beti bat kirikiño latzaren bidea lez: “Eta irabazten duenean bide bazterra,/ behin eta berriz, asunaren loreak”.

Esan dezake norbaitek hara zer errutina. Eta harrigarriena da insistentzia horretan egiten duela aurrera diskurtso poetikoak, eta iraileko zeruen antzera direla poema guztiak beti bat baina beti desberdin: “Ikusiko ditut berriz,/ behin eta berriz berdatuko dira”. Belarraren gorazarrea, frutarboletako loreena, sagarrarena, Urtaroak eta zeinuak ez da ari konkistatu beharreko inguru latz batez, ezpada gure espirituaz. Egin ditu idazleak batzuetan konparazioak naturaren eta bere emozioen artean, baina izadia hemen ez da pertsonifikatua, ez da erromantikoek asmatua, ez da eszenatokia, ez da locus amoenus. Halaber, ez da inkontzientean konkistarekin lotu dugun gailur altuko natura zabalaz ari –Gary Snyder, Juanra Madariaga–, Euskal Herriko inguru suntsitu honetan harriaren gainean oharkabean hazten den goroldioaz baino, edo pinudien familia historiaz, edo adar urdinen artetik erdi-ikusten den izar gozoaz.

Aurrera eta aurrera doaz poemak eta egoera berrietara jarririk dute irauten. Jon Gerediagak badaki itxaroten, sustrai meheak luzatzen ditu irakurlearen zerebroan. Ekin eta ekin ideia berari –iraun, moldatu–, eta hala ere hau ez da liburu monotonoa. Hau da liburu derrigorrezko bat azken urteotako uztan, itxuraz ezer esan barik dena esateko gaitasuna duen idazle bakan horietako batek poesiaren zelaietan bildua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Eguneraketa berriak daude