Elkarrekin hobeto

Uztailaren lehenetik martxan da EuskarAbentura, 150 lagunez osaturiko espedizio ibiltaria. Proiektuaren izenak berak adierazten duen moduan, euskara erroan dagoen elementua da; euskarak dituen euskalkiez baliatuz, Euskal Herriko askotariko parajeak bisitatu dituzte, etapaz etapa gure historiaren hainbat gertaera deskubritu, eta euskal kulturako erreferente direnetatik ere ikasi dute. Haatik, bada EuskarAbenturak hasieratik zehaztua zuen beste ardatz bat: euskal gazteen sarea sortzea, nolabait, bizitzen ari diren momentu ahaztezin horietatik hartu-eman sendoak eraikitzea. Itzalean pasa izan da hainbatetan helburu hau, baina sakoneko ideia da inondik ere.

Badago EuskarAbenturak hasieratik zehaztua zuen ardatz bat: euskal gazteen sarea sortzea, nolabait, bizitzen ari diren momentu ahaztezin horietatik hartu-eman sendoak eraikitzea

Duela 80 urte, Harvard Unibertsitatean ikerketa bat jarri zuten martxan. Bizitza osasuntsu eta zoriontsua izateko bidean, garrantzitsuak izan zitezkeen aldagai psikosozialak identifikatzea izan zen jomuga nagusia. Horretarako, bertan parte hartu nahi izan zuen 724 gizon neraberen lagina identifikatu zuten, eta gezurra badirudi ere, ikerlana martxan izan zen zortzi hamarkadetan, bizitzarekiko gogobetetasun mailaren inguruko inkestak betetzeaz gain, noizbehinkako osasun azterketak ere egin zituzten. Nerabetasunetik zahartzarora, bizitzaren etapa desberdinak pasa zituzten parte-hartzaileek prozesuan zehar, eta gizakia aldakorra den aldetik, hamarkada horietan guztietan, euren zoriontasunaren inguruko ikuspuntu eta pentsamenduak aldatuz joan ziren. Robert Waldingerrek, egun proiektuan lanean dabilen ikertzaile eta irakasleak, atzemandako ondoriorik nagusienak bistaratu zituen 2015ean. Oro har, askotariko ibilbideak izan zituzten gizon horiek: hainbat lagun, egoera xumeetatik bizitza arrakastatsua izatera igaro zen, eta beste hainbatek aitzitik, kontrako prozesua bizi izan zuen, gailurrean egotetik hondoa jo zuen. Edonola ere, bizitzako gertaeretatik harago, bada, modu orokor batean eman zen gertaera azpimarragarria: norbanakoaren erlazio sareek, zoriontasun eta osasunean eragin positiboa dutela dio Waldingerrek; hau da, harreman egitura sendoek, alaiago bizitzera bultzatzeaz gain, urte gehiago bizitzea omen dakar.

Antzeko ondoriora iritsi zen Stewart Wolf mediku eta ikertzaile estatubatuarra ere. Pennsylvaniako Roseto hirian, bihotzekoak emandako 50 urtez azpiko pertsonen ratio baxuaz harrituta, 1960an fenomeno hau ikertzen hasi zen. Antzeko ezaugarriak zituzten bestelako hiriekin alderatuta, Rosetoko italiar jatorriko biztanleen bizitzeko moduan jarri zuen arreta. Wolfen ustez, bertakoen bizitza kolaboratiboa kontuan hartzea ezinbestekoa zen fenomenoa ulertzeko.

Eztabaida ugari eragin dute lan horietan ateratako ondorioek. Egun, epe laburreko arrakastetan oinarritzen den bizitza eredua dugu, zenbakitu daitezkeen lorpenetan errotzen dena. Erlazio sareek indibiduoetan izan dezaketen eragin positiboa aintzat hartzeak, norbanakoan eragina duten eta zenbatu ezin daitezkeen aldagaiak ere garrantzitsuak direla onartzea suposatzen du. Gainera, epe motzeko erdiespenen eredua ez dator bat harreman osasuntsuak zaintzearen filosofiarekin; izan ere, egiari zor, hartu-emanak ez dira errazak; hitzak berak dioen moduan, hartu eta emanekoak dira, begirada luzea dute denboran, eta nola ez, zaintzarekin batera doan prozesua da. Prozesua, eta ez helburua.

Ez dakigu EuskarAbenturak Hardvard Unibertsitateko ikerketak bezainbesteko bizitza izango duenentz, baina susmoa dut bertatik sortutako sareek, luzaroan, zorionaren argitxo bat mantenduko dutela guregan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude