“Biziaren legez adinekoak joan zaizkigu eta haiekin batera hizkuntzaren jakintza”

  • Hamabost egunero hizkuntza bat desagertzen da. Kanadan 90 hizkuntzaz gora daude eta bi herenak dira desagertzeko zorian, UNESCOren arabera. Datuak ezagutu arren, zifren hoztasunak ez digu ordea hiztun komunitatearen errealitate gordin eta gogorra islatzen. Errealitate horretaz hitz egin digu Monique Nolett-Ille abenakis hiztunak. Transmisioa etenda, hiztunak zendurik, kiskun-kaskun hizkuntza horretan mintzo diren azken bost hiztunetarikoa dugu.

Argazkia: La Fabrique culturelle/Télé-Québec

Abenakis naziokoa zara.

Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean dauzka erroak abenakis nazioak. W8banaki hitzetik dator, “eguzkiaren sortaldeko lurra” erran nahi duena. Ingelesen zapalkuntzari ihes egiteko migratu zuten arbasoek Quebecerantz, XVII. mende bukaeran. Gaur egun bi herri ditugu, Odanak nire sorterria eta W8linak.

Kinka larrian duzue hizkuntza.

Gaur egun arras pertsona gutxik hitz egin dezake abenakis hizkuntza, transmisioa ez delako egin. 70.eko hamarkada arte hainbat adineko pertsonek mintzo zuten eta belarriak luzatuz gero hizkuntza honen goxotasuna eta musika gozatzeko aukera genuen. Baina biziaren legez, urtez urte pertsona horiek joan zaizkigu eta haiekin batera abenakis hizkuntzaren jakintza.

Abenakisez gerorik ez zutela errepikatu zitzaien arbasoei.

Ingurune eta bizimolde berriak ikusirik, guraso eta aitatxi-amatxien belaunaldiei garrantzizkoagoa zitzaien gazteok frantsesa eta ingelesa ikastea. Behin eta berriz erran izan zitzaien lana aurkitzeko eta bizia aurrera ateratzeko baldintza frantsesa edota ingelesa jakitea zela. Gure arbasoak ez dira errudunak, behartuak izan ziren, errealitate berrira egokitu behar ukan zuten. Haien hizkuntzaren ukazioa baino gehiago, ondorengoen biziraupena segurtatzeko esperantzarekin egindako hautu gisa ikusten dut transmisio eza.

Kolonialismoa.

Konkistaturiko lurralde guztien gisara, bizirauteko esperantzarekin, Kanadako oinarrizko biztanleok inbaditzaileen parean oinperatu behar izan dugu. Belaunaldiz belaunaldi iraun du kolonialismoak eta belaunaldiz belaunaldi egin da bizimolde berriarekiko egokitzapena. Lehengotar izan gabe, gure arbasoen ondareak eta hizkuntza bizirik atxikitzearen alde lan egin behar dugu. Hizkuntza dugu ondarearen elementu premiatsua.

Hiztunak bost omen zaudete, bakarrik.

Bost pertsonok hizkuntza maila hobetzeko eta hizkuntzaz ditugun jakintzak partekatzeko interes handia daukagu. Hori erranik, segur da han ala hemen beste batzuk ere badaudela nozio batzuekin. Ikasle jarraiki andana ere badugu kurtsoetan. Abenakis hizkuntzari buruzko interesaren berpizte batean gaudela erran nezake.

Elkarrizketak bideratzeko heina ba ote da?

Hein hori nahi genuke eta horren alde gabiltza lanean, kurtsoak eskainiz, hiztegiak osatuz, dvd bidezko kurtsoak sortuz, eta abar. Hitz batzuk ulertzeko eta adierazteko pertsona batzuk egongo direino hizkuntza hau ez da osoki ahanzturan desagertuko. Ez dugu gehiago hizkuntza bizi bat, baina ezta ere ahanzturan osoki desagerturikoa.

Eskerrak Cecile Wawanoloath hor zenutela.

Odanaken sortua, bere heldu bizi guztia senarrarekin batera AEBetan emandakoa zen. Erretretan sarturik herrira itzuli ziren. Hizkuntza etxean ikasi zuen, gazte-gazterik. Erabat ongi oroitzen zuen eta hitz egin ahal izateaz gain idazten ahal zuen, hots, irakasten ahal zuen.

Abenakis hizkuntza desagerpenetik salbatu nahian, ikasten eta irakasten dabiltzan azken bost hiztunak (Argazkia: La Fabrique culturelle/Télé-Québec)

Irakaslearen lekukoa pasa zizun.

1990eko maiatzean, erretretan sarturik, senarrarekin Odanakera itzuli nintzenean, abenakis kurtsoak ematen hasi zen Cecile. Oroitzapenen bidez soilik gogoratzen nuen hizkuntzaz pasionatua nintzela, zazpi urtez segitu nituen kurtsoak. Bere umetaz hurbilago izateko AEBetara itzuli zenean, irakasle gisa jarraitzeko eskatu zidan. Plazerez onartu nuen eskaera.

Zer da zuretzat hizkuntza?

Bizitzeko eta pentsatzeko molde baten adierazpena da hizkuntza. Jatorrizko hizkuntza ikastea norbere burua hobeto ezagutzeko bidea dugu.

Eguneroko borroka duzu hizkuntza honen irakaspena.

Abenakis hizkuntzaren biziraupenaren aldeko nire inplikazioa ez dut borroka kontsideratzen. Hizkuntza honen aberastasuna eta sotiltasunak deskubriturik, ahal dudan neurrian nabil partekatzen. Hizkuntza hau hobeto ezagutzeko nahikeria loratu nahi dut ingurukoetan, batez ere abenakisen artean.

Noizbait hizkuntza bizia izango denaren esperantza ote duzu?

Ez dut uste abenakis berriz bilakatuko denik Odanakeko hizkuntza. Orain inporta zaidana da bere existentziaz jakinean izatea, daukan aberastasunaz kontziente izatea. Oso ongi egituraturiko hizkuntza dugu, arau gramatikal sendo batzuk dauzkana. Ez dut nahi altxor hori ahanzturan desagertzea.

Zein emozio eragiten dizu horrek? Haserrea? Tristezia?

Ez da ez tristezia ezta haserrea. Egunerokoan barra-barra mintzo zen garaia ez dut ezagutu eta ni ere 50 urte pasa hasi nintzen ikasten. Ez da ez tristezia, ezta haserrea... nostalgia agian. Izandakoaren eta desagertuz doanaren nostalgia sendi dut nire barrenean.

Gazteek zer nolako harremana dute hizkuntzarekin?

Ez nekike erraten gazteek zein harreman duten hizkuntzarekin. Batzuk, argazkian dauden bi nesken gisara interes handia daukate eta esperantza ematen digute. Baina, baliteke gazteen gehiengoan axolagabetasuna nagusitzea.

SORTERRIRA ITZULITA
“Odanaken sortua, Montrealera joan nintzen 17 urterekin. Han lan egin izan dut, han ezkondu naiz, han hazi ditut umeak eta 35 urte eta gero itzuli naiz Odanakera, aitaren etxera. Montrealen bizi arren, usu ginen Odanaken, amari edota senideei bisitan. Umeek opor guztiak han pasatzen zituzten. Erretretan sarturik, 35 urte eta gero, naturalki itzuli ginen sustraietara senarra eta biok”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


Bretoierak hiztunen erdiak galdu ditu sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


Alex Pancho Robles, hizkuntza aktibista guarania
“Guarania patronatuta egon da, kartzelatuta, esklabotuta”

Garabidek antolaturik, Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren barruan izan zen gurean Alex Pancho Robles (Camiri, Bolivia, 1995) iragan urrian. Guarania da, eta guaraniera hiztuna. 8 milioi hiztun inguru dira Bolivia, Brasil, Argentina eta Paraguain barrena, hizkuntza... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Frantziak hizkuntza gutxituen aurka darabilen “linguizidioa” salatu dute

Hizkuntza gutxituei begira Frantziaren jarrera salatzeko prentsaurreko bat egin dute Parisen hainbat diputatuk. Frantziako hizkuntza gutxituen kontrako azken erasoek protestak eragin dituzte Korsikan, Katalunian eta Martinikan. Régions et Peuples Solidaires mugimenduak... [+]


Ipar Kataluniako udaletan katalana erabiltzea debekatu du Frantziako justiziak

Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.


Samira Belyouaou, amazigera hiztuna
“Ni, diasporako alaba, neure buruaren kontra borrokan bizi nintzen Alemanian”

Samira Belyouaou (Heidelberg, Alemania, 1994) diasporako alaba da. Gurasoak Rifen (Maroko) jaioak, Alemanian Samira alabak eta lau seme-alaba gehiagok amazigera izan zuten etxeko hizkuntza. Itzulpengintza ikasketak egina, software enpresa batean ari da, beren produktuak 80... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean frantsesa inposatzen jarraitzen dute, korsikera debekatuta

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-20 | Langune | FUEN
Alexandru Jerpelea, Arrumanoa Zaintzeko Itzulpen Automatikoaren Aitzindaria
“Proiektu honek berez ez du hizkuntza ‘salbatuko’, baina espero dut norabide egokian urrats bat eman izana”

Alexandru Jerpelea Bukaresteko (Errumania) batxilergoko 17 urteko ikaslea da, eta itzulpen automatikoko lehen sistema neuronala sortu du arrumanorako. Balkanetan 200.000 pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza erromaniko gutxitua da. Bere tresna berritzaileak, [+]


Eguneraketa berriak daude