Sorginkeriari buruzko Malleus Maleficarum izenburuko tratatuan (1486) aipu hau ageri da: “Elizaren arabera, sexu-harremanean gizonak arimadun gizakitxo bat txertatzen du emakumearen gorputz barruan, eta hau bederatzi hilabetez egongo da umetokian, amaren batere ezaugarririk bereganatu gabe”.
Ekainaren 28aren harira, Espainiako aldizkari digital batek zenbait gay ospetsu elkarrizketatu zituen eta haietako batek, hotel-kate baten jabe aberatsak, hauxe zioen: “Triste jartzen nau geuk umeak edukitzeari trabak jarri nahi izatea”. Baieztapen horrek falazia borobila ezkutatzen du, ordea, eragotzi nahi dena ez baita umeak edukitzea, erostea baizik.
Hala Elizak nola kapitalista misoginoek emakumeok zulo/labe/ontzi/inkubagailu soiltzat hartzea ez da harritzekoa, baina ezkerretik eta feminismotik ere entzun dugu umeen salerosketa –edo marketineko termino irensgarriago eta aseptikoagoetan esanda, haurdunaldi subrogatua– arautzearen aldeko argudiorik.
Hala Elizak nola kapitalista misoginoek emakumeok zulo/labe/ontzi/inkubagailu soiltzat hartzea ez da harritzekoa, baina ezkerretik eta feminismotik ere entzun dugu umeen salerosketa arautzearen aldeko argudiorik
Batzuek aukera askea aipatuko dizute, askatasuna subjektuaren bizi-baldintza materialei lotuta dagoela eta erabaki “indibidual” guztiak sozialki determinatuta daudela ahaztuta. Beste batzuek altruismoaren karta ateratzen dute, feminismoak berrehundik gora urte dauzkanean argi eduki beharko genukeenean maitasuna eta altruismoa historikoki inposatutako mendetasun-rolen fruitu direla askotan, besteen behar eta desirak geureenen aurretik jartzeko sozializatu baikaituzte. Desirak eta eskubideak nahasten dituenik ere bada, emakume batek besteren umekiak inkubatzea eskubidetzat hartuz gero –noiz eta jaiotza-tasa inoiz baino baxuagoa denean–, eskubide hori zein emakumek ase beharko luketen azaldu gabe. Ez baitirudi oso sinesgarria emakumeak norberaren umerik ez, eta besterenak edukitzen hasiko direnik.
Eta zeri zor zaio egungo jaiotza-tasa baxua? Umeak edukitzerik ez dutenek umeen merkaturako sarbiderik ez izateari ez, preseski. Kontua da ama izan orduko areagotu egiten dela pobrezia-arriskua eta hori bada berehala konpondu beharreko arazo sozial bat, gutxi-gutxi batzuren apeta genealogikoak ez bezala. Eztabaida honen protagonistak dira erdigunean jarri behar ditugunak –amak–, eta amatasuna zama ez izateko politikak bultzatu: amatasun-baimen duinak, haurtzaindegi publiko merkeak, haurdunak ez kaleratzea, zaintzaren gaineko erantzukizun sozial eta kolektiboa… Hobe genuke biztanleriaren erdiari eragiten dioten eskubideok betetzea, ustezko eskubide berriak asmatzen ibili beharrean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]