Tiradera ordenatzeagatik, iragana bueltan letorkizuke, karpeta batean atzeman mezu bat dela eta, ikastaldearen argazkia dela eta. Ekaineko goiz batez, oporretatik banatzen zaituzten egunak kontatzen ari zarela lanean, ezdeuskeria batek hamar hilabetez atzera eraman zaitu eta nostalgiko bihurtu.
Ez duzu beti hala pentsatu, ez, bistan dena, goraldiak bezainbat beheraldiak izan zenituelako ikastaldearekin, baina horra, helduak dira eta dena den, orain, joanak dira. Eta aurtengoez bezala, lehenagokoez ere gogoratzen zara. Hainbeste izan dira, zaila dela denen gogoratzea eta zenbait izen burmuinaren zoko-mokotik oroitzeko baduzu lan. Errudun sentitzen zara, izan ere ikasleak, haiek, beti oroitzen dira irakaslearen izenaz. Ezetz? Baietz, zurekin zerbait ikasi duten ber, zurekin gogoratzen dira. Ahantzi bazaituzte, hainbat gaixto! Indar bat eginik, izenez gain, aurpegiak ikusten dituzu berriz. Denek egin dute bide zure aldean eta joan dira. Noizbehinka ikusten dituzu berriz, besta batean, ikastaro baten egitera itzultzen direlako, liburu -dendan gurutzatzen dituzulako, haatik haien bidea dute.
Bada sufrimendu puntu bat. Hasteko, basamortuan sustraitzearen nekeziaz landareei gerta dakieken hori bera. Dena iruntzi beharra, pertzepzioak, ohiturak, frantsestasuna. Irakasle garenontzat pozoi goxoa da nolabait, ikasten duenarentzat infernua. Lana baita, aurreiritziak puskatzea doakigu urtez urte, berritzea, azalpenetan hamar bider higatzea, egokitzen joatea, ahalik eta hurbilenera joatea laguntzera. Inor ez daiteke ikasturte batetik onik atera.
Bada atsegin puntu bat. Lan egiteko behar zirenak oro eskura eduki ditugu: paperak, sarea, pertsonak, gogoa, ipar bat, motiboa eta amodioa, denbora. Partekatu ditugu gauzak elkarrekin, gramatika buruhausteak noski, ateraldiak ere, euskaldunengana joan eta altxor batzuekin topo egin dugu, txiste txarrak kontatu, basoak ipurdiraino hustu eta zinemaldietara joan gara. Euskara irakatsi diegu, ikasi dute. Eta hori baino gehiago eman zaie eta hartu dute: ingurumen bat ikusarazi diegu, hor ibil daitezen, jende sareez ohartarazi horietan erro daitezen, gure herriaren historia helarazi diegu hartaz jabe bihur daitezen, gure artistek sortzen dutenaz jardun dugu goza dezaten, agian sortzaile bihur, bizimolde bat eta harremantzeko molde bat transmititu nahi izan diegu. Aitor dezadan, erran ditzadan hitzak, agian bekatu zaizkizuen horiek: balore batzuk, etorkizun enbeia bat eta gure herri grina haiena sendi dezaten ahalegindu gara, bihar euskal hiztun izateaz gain euskal herritarrak ere izan daitezen.
Urtez urte ikasleak iragaten dira eta sentipen arraroa nagusitzen zait. Zerbait harturik joan dira. Nihaurek eskaini diedana da, nahitara partez eta bestalde parte bat bada haztagaitza, nahigabea, ez dena ez denboratan eta sosatan neurtzen. Haien hitzetan diote baietz, aberatsagoak direla. Ez naiz horregatik pobreagoa. Deskribagaitza da, ez da eskas bat, ez zama bat, ez zait sekulan itzuliko, ez dut berreskuratuko, gogo onez eskainia eta begiak dir-dir jasoa da eta eramana. Ibili dira, lortu dute, eta azterketak gainditzeak ez du deus ikustekorik horretan.
Egiten dugun lana irudikagaitza da. Helduen euskalduntzearen arloan lan egiten dugunok, errekonozimendurik sekulan izatekotan ikasleek egin duten ibilbide horretan kausitzen dugu. Gure lanbidea munduko ederrena agian ez, baina herri honetako aberatsenetako bat da humanoki. Iraila arte.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]