Garagardorik gabe lanik ez

  • AEB, 1919ko ekainaren 30a. Alkoholaren gaineko Gerra Garaiko Debeku Legea jarri zen indarrean eta, horrenbestez, biharamunean, %1,28 baino graduazio altuagoa zuten alkoholdun edariak saltzea galarazita zegoen herrialde osoan.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ekainak ez ditu 31 egun, baina 1919ko uztailaren lehenari “Thirsty-First” esango zioten, alegia, egarriak egon ziren lehen eguna, thirty-first (hogeita hamaikagarrena) hitzarekin jokoa eginez.

18. zuzenketa, Lege Lehor ezaguna, urtebete lehenago proposatu zuen AEBetako senatuak, 1917ko azaroaren 18an. 1919ko urtarrilean 36 estatuk onartu zutenean, Konstituzioari erantsi zitzaion. Azkenik, Lege Lehorra 1920ko urtarrilaren 17an jarri zuten indarrean ofizialki. Baina ekainaren 30eko legea izan zen debekurako lehen urrats praktikoa eta, horregatik, debekuaren aurkako mugimenduak data hori izan zuen jomuga.

New Yorken eta New Jerseyn abiatu zen mugimendua, No beer no work (garagardorik gabe lanik ez) lelopean. Sindikatuko ordezkariak lelo hori zuten intsigniak erabiltzen hasi ziren eta esaldia izenburu zuten hiru abesti ere konposatu zituzten. Baina mugimenduaren ekintzarik garrantzitsuena uztailaren lehenerako antolatutako greba izango zen. 1919ko neguan prentsak hazten ari zen mugimenduaren berri eman zuen. Chicagoko The Evening World egunkariak “No Beer No Work mugimendua nazio osoan zabaldu da” titularra hautatu zuen otsailaren 9ko alean, 200.000 sindikatu ordezkarik uztailaren lehenean greba egitearen alde bozkatu zutela adierazteko. Apirilean asmo horien berri mundu osoan zabalduta zegoen; Australiako Northern Territory Times and Gazette egunkariak hilaren 19an zioen greba egunean herrialde osoko langileek lana utziko zutela, garagardo eske. Eta Ernest Bohn Central Federal Union sindikatuko ordezkariaren hitzak jaso zituen: “Protestaren indarrak Auzitegi Gorena zuzenketa Konstituzioaren kontrakoa dela deklaratzera behartuko du”.

Baina protestak ez zuen indarrik izan. Uztailaren hasierako egunkarietan behintzat ez zen halakorik jaso, salbuespen bakan batzuk kenduta. Horietako batek zioen uztailaren 9an Allentown-eko (Pennsylvania) tabernariek greba egin zutela debekuaren “izugarrikeriez” ohartarazteko. Baina, bistan da, halakoak ez ziren nahikoa izan hurrengo urteetan langileen garagardo egarria asetzeko. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


2025-02-27 | Hala Bedi
Inko (LAB):
“Gaixotasun profesionalek, errekonozimendu gutxien daukatenek, emakume aurpegia dute”

2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.


Analisia
HELarekin, akaso

Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Irene Ruiz, Itaiako kidea
“Instituzioak beraiek ere badira oldarraldi matxistaren erantzule”

Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Eguneraketa berriak daude