Ekain, bilatua eta aurkitua

  • Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.

Ezkerrean, Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri Ekaingo kobazuloaren sarreran. Eskuinean, 'Munibe' aldizkarian 1978an argitaratutako argazkia. 
Ale hura Ekaini buruzko monografiko xehea zen.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hurrengo igandean, hilaren 8an, hara itzuli, harri batzuk baztertu eta barrura sartu ziren. Madeleine aldiko labar pintura bikainak topatu zituzten, beren kalitatea dela eta Altamirakoekin eta Lascauxekoekin alderatu direnak.

Altamirako (Kantabria, Espainia) eta Lascauxeko (Dordoina, Frantzia) margoak ezustean topatu zituzten. Altamirako leizea mende bat lehenago, 1868an, aurkitu zuen Modesto Cubillas teilaginak, bertan harrapatuta gelditu zitzaion txakurra askatzeko ahaleginean. Handik hamaika urtera, Marcelino Sanz de Sautuola paleontologia zalea kobazuloan historiaurreko objektuen bila ari zela, zortzi urteko alaba Mariak aurkitu zituen margolanak. Lascaux, aldiz, lau mutiko nerabek aurkitu zuten 1940an, haiek ere galdutako txakurraren bila zebiltzala.

Baina Ekain ez zuten ezustean topatu. Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri arkeologia zaleak ziren, eta Azpeitiko Antxieta kultur elkarteko kideak. Inguru hura lehendik ezagutzen zuten, eta bazekiten antzinako gizakientzako bizitoki aproposa zela. “Leku egokia zen, eguzkiari begira, eta beti aipatzen genuen geure artean inguru horretara joan behar genuela, begiratzera”, esan zuen Rezabalek duela 10 bat urte Uztarria aldizkarian egindako elkarrizketan.

Sastarraingo baserritar bati ere galdetua zioten han zulorik ba ote zegoen, eta hark baietz, untxiak-eta zirrikituetan ezkutatzen zirela.

Duela 50 urteko igande hartan, “zuloa ikusi eta harriak kentzen hasi ginen eta haizea irteten zela nabaritu genuen. Zerbait egon behar zuen! Horrela, pixkanaka, arrastaka sartu ginen” azaldu zuen Rezabalek. “Behin barruan, Andoni Albizuri ezkerrera eta ni eskuinera banatu ginen. Halako batean, buelta eman eta aurrean izugarrizko panela ikusi nuen. Izugarrizko orroa bota nuen! Albizurik min hartu nuela pentsatu zuen. Gerturatu zen eta... izugarrizko emozioa! Ezin da esplikatu sentitu genuena”. Egun hartan bertan, “iluntze aldera, txikiteoan hasi ginen eta dena kontatu genuen”. Hurrengo egunetan Aranzadi Zientzia Elkarteari eta Joxemiel Barandiarani eman zieten aurkitutakoaren berri. “Hasieran Barandiaranek ez zuen etorri nahi, ez baitzuen sinesten ezer interesgarririk egon zitekeenik, baina azkenean gerturatu zen eta hark ere poz ederra hartu zuen aurkikuntzarekin. Inor enteratu aurretik kobazuloa ixtea erabaki zen”.

Lascaux eta Altamirako kobazuloek milaka eta milaka bisitari izan zituzten urte luzez, margolanak galbidean jartzeraino. Ekainen hartutako erabaki goiztiar hari esker, bilatutako eta aurkitutako altxorra ahal bezain ondo gorde da mende erdian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paleolitoa
Venus ez zen jaio Willendorfen

Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.

Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta... [+]


Izturitze eta Otsozelaiako lezeak: Gazteluko muinoko historiaurreko altxorra
Urteak igaro ahala gero eta gehiago badakigu, aberasten gara eta gure jakintza hori zuzentzen dugu. Ezer ez da geldirik egoten, dena aldatu eta higitu egiten da, mugimendu horrek liluratzen gaituen bitartean. Hori da Gazteluko muinoaren barnean gordetzen den altxorrak eskaintzen... [+]

DUELA 20.000 URTEKO PICASSOAK
Paleolitoko gizakiak egindako artelanak begiratzeak beti sortzen du halako zirrara, harridura eta beldur antzeko zerbait nahasita. Gaurko gizakia txundituta gelditzen da haitzuloak diren leku misteriotsu eta irreal horietan bertan, gure arbasoek errito sakratuak eta zeremonia... [+]

Jesus Altuna: «Iragana hainbeste hondatu gabe ere eraiki dezakegu etorkizuna»
Zientzialari ilezuri, jakintsu eta atseginaren klitxea betetzen du Jesus Altunak. Hamarretik gora daki, baina harrokeriarik gabe ari da. Patxadan eta gozo mintzo da, arrazoiaren indarrez, eta autoritatez. Plazer da berarekin hitz egitea, zentzuz eta senez jarduteko dohaina... [+]

Liztor habiak, labar artea datatzeko

1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).


Paleolitoko grabatuak Tarragonan

Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.


Jostorratzak baino lehen

Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.


88.000 urteko hatz zati baten garrantzia

El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.


Historiaurreko grabatu “paregabeak” aurkitu dituzte Lekeitioko Armintza koban

Bizkaiko Aldundiaren esanetan duela 14.000 urteko grabatu multzoak "kalitate tekniko argia" du eta berezia da irudiak "oso argi" ikusten direlako.


Alkerdi koben ondoan dagoen meatzeko lanak behin betiko geratzeko eskatu du Aranzadik

Zientzia elkartearen ustez haitzuloan historiaurreko aztarna gehiago aurkitzeko “aukera handiak” daude eta eremu osoa babestu behar da.


2016-09-01 | Erran .eus
Paleolito garaiko grabatu berriak aurkitu dituzte Urdazubiko Alkerdi lezeetan

Orain artean ezezagunak ziren eta Nafarroan aurkitutako zaharrenak lirateke. Hori dela eta, Aranzadik leize ondoko harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatu du.


2016-08-29 | Erran .eus
Arriskuan daude Urdazubiko leizeetako historiaurreko grabatuak, harrobi bateko obren erruz

SOS Alkerdi, Urdazubiko ondarea babesteko plataformak Berroberria, Alkerdi eta Zelaieta inguruko leize babestuetan gertatzen ari dena ezagutarazi du. Gune horretan dago gaur arte ezagutzen den Nafarroako labar arte paleolitikoaren kokaera bakarra. Haien gainean harrobi bat dago;... [+]


Berriatuako Udala “harrituta”, Atxurra kobako aurkikuntzaren berri prentsaren bidez izan duelako

Asteartean aurkeztu zuen Bizkaiko Aldundiak paleolitiko 70 pintura eta grabaturen aurkikuntza. Berriatuako Udalak ez du inolako informazio edo berririk izan orain arte.


2014-05-29 | Ibon Larrazabal
Longyouko haitzuloak

1992an Shiyan Beicun herritik hurbil, Txinako Zheijang probintzian, herritar batek Longyouko haitzuloak aurkitu zituen. Urez beterik zeuden eta horregatik naturak sorturiko leize nahiz haitzuloak zirela uste izan zen hasieran, baina urez hustu ondoren gizakiak eraikitakoak... [+]


Lumentzako labarren sekretu guztiak

Zergatik arkeologoak orain arte ez dira ohartu bi bisonte erraldoi begira zituztela? Lekeitioko kobazuloaren hormetan aurkituko margolanen xehetasun eta irudi gehiago dakarzkigu hona.


Eguneraketa berriak daude