Margo ederdun enziklopedia


2021eko uztailaren 23an
Timus Mas argitaraldiko Juliá ta Todari elkarrizketa
Albisterik Onena
Margo ederdun enziklopedia
Berri on bat gugana eldua zan azken aldi onetan, bainan egia esan, sinistu eziñezkoa zirudin. Guziok genekigun gauza zan onelako egoerak goiz edo berandu sortu bear zuala, onela erabat jakitean arrigarria egiten zan ordea.
Bai, jaunak, bai. Gure euskera plazara aterea da benetan, ta gure gana eldu zan berria, katalandar argitaldari bat euskerazko liburu ederrak argitaratzekotan ote zan, izandu zan. Nolabait beren zuzenbidea lortu ta bertara zuzentzea izango zala egokiena pentsatuaz, ona emen jaun oiekin zuzenez jakin genduana.
Gure asmoa agertzean, Donostian duten Sanjose jaunak, Timus Mas argitaldariko Juliá ta Toda jauna aurkeztu ondoren pozik adierazi zigun egia zala bai, euskal neska-mutillak (eta ain neska-mutillak ez diranarentzat ere) beti amets egin izan duten liburu ederrenak euskeraz eskuratu al izango dituztela.
–Au asmo eder uts batean geldituko da ala egiz kalean ikusiko dugun gauz batean biurtuko da?
–Orain artean bai, asmo utsa izandu da, bainan gaur egun ba dugu esatea, oso egun gutxi barru lenengo liburua ezkuratzeko moduan izango dala.
–Liburu bat baño geiago al dira ba?
–Bai. MARGO EDERDUN ENZIKLOPEDIA izendatu dugun kolerio onek 15 liburu izango ditu, denak margo ederrenarekin apainduak eta liburu bakoitzean gai batez sakonduaz.
–Ze gai ikutzen dira?
–Aurrak maite dituzten danak: egazti,txori, abere, Apirikako oitura ta erri aldeak, izadi, olagintzak, denak dute sarrera liburu auetan.
–Pentsatzen dut ondo burututako liburuak izango dirala?
–Bai orixe. Aski duzu jakitea, liburu auek oraindik ez dirala urte asko HACHETE Paris'ko argitaldariak ezagun arazi zituala, ta dagoaneko ingeles, italitar, jermandar eta aspaindar izkuntzetara itzuliak izan dirala. Ez alperrik Hachete etxe au da, denok dakigun bezela, pedagogo sail eder baten lanak izatean, prantzi guziko aur liburu ederrenak argitaratzen dituena.
Liburu auek, neska-mutillen jakin egarria asetzeko egiñak daude, margo askorekin eta berak maite dituzten gaiak kontu aundiakin erabilliaz.
–Baldintza oiek bete bear dituzten liburuak ez al dira ordea gareztitxoak aterako?
–Oi gerta ez dedin era egoki batean egingo dugu zabalketa. Batetik arpidedun eran, geiago geraztitu ez dedin, eta bestetik bi iru illabetetik bein atereaz dijoaztela, illeko 100 pezetarekin konturatu gabe libururik edenen jabe ikusiko dira.
–MARGO EDERDUN ENZIKLOPEDIA'z gañera beste zerbait egiteko asmorik ba-al duzute?
–Ipuirik zoragarrienak agertu al izateko, baimenak oraintxe eskatu berri ditugu. Era ortako ipuiak ez dira oraindik Espanian ezagutzen, onela bada españolez ta euskeraz era bat agertzean, errez uler diteken bezela, erarik merkienean euskal neska-mutillak munduko ipui liburu ederrenak eskuratu al izango dituzte.
Gauz geiago ere ba darabilzkigu esku artean gero euskeraz agertzeko asmotan, eta poztuko gera oiek ere asmo bat izatea utzi ta laister egi biurtzen ba dira.
–Ala izan dedilla Juliá jauna, zuek aña gu ere poztuko bai gera. Eta asmo oiek guziak aurrera eramatearren ez dizuet geiago galerazi nai nere galderarekin, bakar-bakarrik ZERUKO ARGIA'ko orriak eskeintzen dizkizuet iñoiz zarbait esan nai dezutenerako.
–Gaurkoz gauz bakarra esan dezakegu, euskerazko agerketa auekin ekitean: alegia, gaur ereintzen dugun azi au, laister zugaitz aundi ta eder biurtu dedilla, batez ere Euskeraren onerako.
Benetan albiste ederra lortu dutan poztazunarekin gogor agurtu nituen, laister arte esanaz, buruan pentsakizun onenak eta arpagian alaitatasuna aundiena naramala.
JOSEBA
11

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeTimus Mas
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakEntzikloped

Azkenak
2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-24 | ARGIA
Bere etxearen aurkako erasoa salatu du Aritz Otxandianok, eta berriztagarriekin duen jarrerarekin lotu du

Asteartetik asteazkenerako gauean familiaren etxearen aurka bi bengala bota dituztela jakinarazi du Fagor kooperatibako jasangarritasun arduradunak.


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Eguneraketa berriak daude