Beharbada ohartua zara horretaz, irakurle, gero eta gehiago antolatzen dira delako Escape Game edo ihes jokoak, munduko hiri handietan ez ezik, txikiagoetan ere bai, hala nola Baionan, Urruñan, Irunen. Ihes joko horiek dira omen Escape the room motako bideo-jokoen aldaera fisikoa. Printzipioa da gela batean preso dauden jokalariek aterabidea aurki dezaten, estrategia logiko egokia atzemanez. Batzuetan, helburua izaten da misterio bat argitzea, edo krimen baten hobenduna agerraraztea. Jokalariek ordu bakarra dute horrendako –joko gidariaren ahotsak jokoan zehar oroitarazten dioten bezala–. Taldeka egiten den jokoa da, familian edo lagunartean. Zehaztu behar da ere joko bakoitzak unibertso bat proposatzen duela, araberako apainketa eta asmakariekin. Kasu batzuetan, gidoi berezia jarraitzen duen istorioa ere badago. Joko berrienetan gainera, aktoreak daude giroaren sinesgarritasuna bermatzeko, zonbi, mamu, pirata edo terroristaz mozorroturik. Ihes jokoak agertu dira 2008. urtetik harat, lehenik Japonian eta Asian, ondotik Europan eta Amerikako Estatu Batuetan.
Ezagutzen ditut ihes joko horiez amorratuak diren pertsonak, ene inguru hurbilean. Xerkatzen dutena da enigmak biluztearen plazera eta sentsazio bortitzak fisikoki bizitzea –erran beharrekoa da gero eta escape game gehiagok mundu izugarrian sarrarazten dituela bezeroak, bihotza etengabeko pil-pilean atxikitzen dutenetan–. Presuna horiendako, denbora-pasa atsegina baizik ez da, ordenagailu edo tauletaren bidez egiten dituzten joko elektronikoek eskaintzen dietenaren luzapena. Ni aski uzkur nago fenomeno berri horren aitzinean, hain segur ez dudalako tirri handirik berrikuntza elektronikoendako eta horien bilakaerendako, batez ere aisialdi arloan.
Bistan dena norberari gisa horretako jokoetan atsegin hartzeko eskubidea ikusten diodala. Bestalde, klaseetan ere, gomendatzen digute horrelako jokoak antolatzea ikasleekin: kasu horretan, biziki interesgarri iruditzen zait adibidez haurrek gai batez ikasitakoa erabil dezaten jokoa eraikitzeko; kurtso baten bilduma egiteko modu jostagarria izan daiteke. Baina halere niri galdera edo kezka batzuk sortzen dizkit joko horien garapenak.
Iruditzen zait lehenik bideo-jokoak fisikoki moldatuz, hots unibertso birtual antzuak hedatuz, laguntzen dela errealitatetik urruntzen, eta hori ez zait egokia iruditzen: errealitatearen funtsa ulertzeko gogoa, haren bortizkeria eztitzeko beharra eta haren hobetzeko xedea hain premiatsuak zaizkit non zentzugabekeriatzat dudan errealitate artifizialetan denbora higatzeko gustua. Beste manera batez errateko, escape game horiek errealitatetik eskapatzeko tresna gisa ikusten ditut eta batere ez artea edo literatura bezalaxe, errealitatea harrapatzen saiatzeko mediotzat. Gainera, ihes joko horiek gehienetan iragankorrak dira: jendeak epe jakin batez erabili ondotik, tokiz aldatzen dute antolatzaileek, edo desegiten. Ez diet beraz zinezko baliorik ikusten.
Bigarrenik, kezkatzen nau ikusteak modan izateko Euskal Herriko gune historiko batzuetan ihes jokoak antolatzen direla, hala nola Urruñako Urtubi Jauregian. Menturaz aurreiritziz ari naiz, Escape from the château deitzen den jokoa ez dudalako frogatu, baina horren aurkezpenetik erran nezake animazioak ez duela helburu pedagogikorik (tokiko historia eta ondarea ezagutaraztea izan zitekeen), gisa horretako jokozaleen asebetetzekoa eta gunearen promozio turistiko soila baizik.
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.