“Kritikoa naiz ezkerrarekin, futbola eskuin muturraren esku utzi duelako askotan”

  • Carles Viñas (Bartzelona, 1972) Historia Garaikidean doktore eta irakaslea da Bartzelonako Unibertsitatean. Futbol-jarraitzaile erradikalak, skindhead mugimendua eta kirol eta politika arloko muturreko jarrerak ditu ikergai. Futbol al país dels soviets (Futbola sobieten herrian) liburua plazaratu du Tigre de Paper argitaletxerekin.

Argazkilaria: Oriol Clavera.
Argazkilaria: Oriol Clavera.

Zerk eraman zaitu Errusiako Iraultzaren eta futbolaren hedapenaren arteko loturaz idaztera?
2017an Errusiako Iraultzaren mendeurrenari buruzko ikastaro bat eman genuen unibertsitatean eta kirolak Iraultzan izan zuen eraginaz hitz egiteko eskatu zidaten. Ikertzen eta informazioa bilatzen hasi eta ikusi nuen oso gutxi ezagutzen zen materiala zegoela. Orduan bildu nuen informazioarekin liburu bat idaztea proposatu zidan Tigreko editoreak.

Liburuak ibilbide historikoa egiten du, hiru fasetan antolatuta.
Bai, futbola aitzakia izan da Errusia inperialetik Sobietar Batasunerako (SESB) jauzia azaltzeko eta ikusteko zer ondorio sozial izan zituzten Errusiako Iraultzak (1917), gerra zibilak (1917-1923) eta Mundu Gerrak. Historia-liburu bat da eta kirol-jarduera inguratzen duen testuinguru sozio-politikoa azaltzen dut futbolaren bidez.

“Banderak, ideologiak eta sentimenduak batzeko aukera bakarra futbola” zela esaten da pasarte batean. Nola funtzionatzen du futbolak identitate nazional hegemonikoa sortzeko tresna gisa?
Futbola, gertakari sozial gisa, politika da, baina bi alde ditu. Botereak erabili dezake herrialde, gizarte edo komunitate jakin bat kohesionatzeko; baina, aldi berean, disidentzia eta protestarako eremua ere izan daiteke. Etengabeko dualitate hori aurkitzen dugu futbolean: diktadoreek eta gobernuek erabili dezakete, baina oposizioko taldeek eta nazio-askapenerako mugimenduek ere bai.
    SESBren kasuan, agintariek etnia eta erlijio anitzeko herritarrak integratzeko eta kohesio nazionala bultzatzeko erabili zuten selekzioa, Sobiet Batasunarekin jende guztiak identifikatzen zituen elementu gutxietako bat baitzen selekzioa, banderarekin eta ereserkiarekin batera.

“Futbola ihesbide moduko bat da askorentzat. Kezka politikoak eransten badizkiozu, eta kontraesan edota pentsamendu kritikoarekin nahasi, zama bihurtuko zaie”

Futbolak aglutinatzaile nazional gisa duen potentzial horretan biztanleriaren erdia, alegia emakumeak, kanpo uztea ez al da arazo bat?
Futbola izan daiteke abangoardia edo egon daiteke sozialki atzeratuta, eta kasu honetan bigarrena gertatzen da. Emakumezkoen futbola ez da azken boladan sortutako zerbait, ordea. I. Mundu Gerran hasi zen, Ingalaterrako gizonak frontera joan eta emakumeak gerra-industrian lanean hasi zirenean. Fabrika bakoitzak bere liga zeukan eta gizonik ez zegoenez jendea emakumeen futbola ikustera joaten zen. 50.000 lagun ere elkartzen ziren emakume haiek ikusteko; Dick, Kerr Ladies futbol-klubean jokatzen zuten.
    Gerra amaitzean, ordea, gizonak itzuli eta berriz hasi zuten euren liga, baina jendea ez zen gerra aurretik bezainbeste joaten, eta federazioak emakumeen futbola debekatzea erabaki zuen, 1970eko hamarkadara arte.

Estadioak maskulinitate hegemonikoaren tenpluak izan ohi dira.
Futbola metafora sozial bat da eta ezin da espero gizarte patriarkal oso maskulinizatu batean futbola desberdina izatea. Futbola gizartearen isla baino ez da: batzuetan aurretik doa eta beste batzuetan atzetik.

Una historia de la ciutat a través del Barça (Hiriaren historia bat Barçaren eskutik) liburuan, taldeak hirian izan duen aztarna aztertzen duzu. Nola bihurtu da “Bartzelonako kirol-talde maitatuena, Kataluniako errotuena eta munduko klub garrantzitsuena”?
Unearen arabera, modu batera edo bestera. 1918an, adibidez, Barçako zuzendaritzak Autonomia Estatutuaren aldeko kanpainarekin bat egitea erabaki zuen; frankismoan erresistentzia-esparru bat izan zen: katalanez hitz egiteko lekua, senyerak eraman zitezkeen…
    Gauzak aldatuz joan dira denborarekin. Barça klub bat baino gehiago dela esan izan da eta oraingo zuzendaritzarentzat marka global bat da. Taldeen nortasuna garatuz doa eta ikusiko dugu zer gertatzen den Barçarekin. Egoera soziopolitikoa dela-eta impasse batean gaude, eta masa sozialean ez da joera bat edo bestea nagusitu guztiz. Ezin dugu espero Barçak bere burua errepublikar eta independentistatzat jotzea gizarteak egiten ez badu.

“1996an sortu zen futbol modernoa, negozioa ardatz duena, sektore batzuek ikusi zutenean etekin handia eman zezakeela”

Zer iruditu zitzaizun 2017ko urriaren 1ean partida jokatzea?
Gaizki. Egungo zuzendaritzaren akatsetako bat da epel jokatzen duela. Urriaren 1eko goiz hartan gertatu zen guztiarekin ez zen partida jokatu behar. Ikusi behar erabakia nork hartu zuen, jokalariek ala zuzendaritzak, puntuak galtzeko beldurra zeukaten jokalariek presionatuta.

Zer uste duzu zuk?
Ez dakit, baina jokalariek erabaki bazuten eskumena ez zen haiena, zuzendaritzaren eta klubaren soldatapekoak baitira azken batean.

Zuk zergatik uste duzu Barça klub bat baino gehiago dela?
Jende askorentzat, futbola gustatu ala ez, Barçak Kataluniaren ideia bat ordezkatzen du, frankismoari eta Primo de Riveraren diktadurari aurre egin ziona. Beraz, ez da futbol-talde bat soilik. Athletic ez den bezala, edo Glasgowko Celtic edo Livorno ez diren bezala. Talde batzuek oso nortasun markatua daukate, eta nortasun hori kirol esparrutik harago hedatzen da, esparru sozial eta politikoraino.

Tolerància zero. La violència a l’esport (Zero tolerantzia. Indarkeria kirolean) liburua idatzi duzu. Zein funtzio du hooligan mugimenduak?
Hooligan fenomenoa zer da, aurkariak egurtzeko aldez aurretik antolatutako indarkeria? Halakoak oso-oso gutxi dira eta oso garrantzitsua da futbol-zaleak ez kriminalizatzea, jende biolentoa kohesionatu eta ikusgarritasuna ematen zaiolako horrela, eta hori da nahi dutena. Hedabideetan atera nahi dute, eta gertakari puntual bat lehen orriko albiste bihurtzen duzunean, halako jarrerak indartzen ari zara. Niri iruditzen zait jarraitzaile gehienen jarrera baketsu eta alaia sustatu behar dela eta federazioak, erakundeak eta hedabideak oker jokatzen ari direla gai honekin.

Nola azaltzen duzu futbolarien aurrean jende askok egiten duen judizio kritikoaren etena? Messirekin, adibidez, milioika euroko zerga ordaindu ez arren idolotzat hartzen du ezkerreko jende askok.
Jende ugarirentzat Messi jainko bat da Lurrean, bere dohainen bidez poz handia ematen dielako bizitzan. Askorentzat bizitza oso gogorra da eta horri heltzen diote, nahiz eta zergak ez ordaintzeagatik zigortuta egon. Futbola ihesbide moduko bat da jende askorentzat eta horri kezka politikoak eransten badizkiozu, eta kontraesanekin eta pentsamendu kritikoarekin nahasi, zama bihurtzen zaie, futbolean bilatzen dena inguruko jendearekin tarte lasai bat pasatzea denean.

Mickäel Correia-ren Una història popular del futbol (Futbolaren historia herrikoi bat) liburuaren hitzaurrea idatzi duzu. Zer dela eta futbolaren alde herrikoi hori aldarrikatzeko beharra?
Ezezaguna zaigulako eta gutxietsi egiten dugulako sarri, eta futbolak alde herrikoi, politiko eta sozialki konprometitua baduela onartuz gero futbola herriaren opiotzat hartzen duen topikoa hausten delako. Ni oso kritikoa naiz ezkerrarekin, futbola kontzientziaren alienatzailea dela esanez eskuin muturraren esku utzi duelako askotan, eta garrantzitsua da aitortzea protesta, disidentzia, antifaxismo eta askapen-borroken esparrua ere izan dela, masa-fenomeno gisa hedatu zen une beretik.

Zer du futbolak herrikoitik eta zer eliteen tresnatik?
Hasiera batean, futbola eliteen kirola zen, sortu zenean, XIX. mendean, aisialdirako denbora zeukaten bakarrak bizimodua bideratuta zeukatenak zirelako. Industria Iraultzaren garaian gaude, langile klasea sortu zen garaian, eta langileek hamabi-hamalau-hemezortzi ordura arteko txandak egiten dituzte asteko sei egunetan.
    XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran gauzak aldatu eta futbola masa-fenomenoa bihurtu zen, langile klaseak bere imaginarioan txertatzearekin batera. Ordurako lanaldiaren murrizketa lortua zen Bartzelonako La Canadenca fabrikako 1919ko grebari esker, eta klase baxuak futbola bereganatu zuenean, eliteak haiengandik bereizteko baztertu eta beste kirol batzuk lehenetsi zituzten, hipika eta eskia esaterako.
    1990eko hamarkada arte futbola langile klasearen kirola izan da, baina 1996ko Eurokopan –Ingalaterran jokatu zen–, sektore batzuek ikusi zuten etekin ekonomikoa atera zitekeela eta gaur egunera arte iraun duen futbolaren merkantilizazioa hasi zen. Futbol modernoaren, negozio-futbolaren hasiera da. Futbol mota horrek abonamenduak garestitzea ekarri du. Jende xehe asko estadioetatik kanpo geratu da, futbola telebistan ikustera behartuta.

“Futbola metafora sozial bat da; ezin espero daiteke gizarte patriarkal oso maskulinizatu batean futbola desberdina izatea”

Futbol herrikoiaren eredu oso ezaguna da Hanburgoko Sankt Pauli, eta liburu bat idatzi duzu hari buruz Natxo Parrarekin batera. Nolatan dauzka hogei milioi jarraitzaile eta seiehun peña mundu osoan?
Negozio-futbola nagusitzearekin batera, jende askok bere ohiko kluba arrotz sentitu du eta komunitateari eta auzoari lotuta dagoen futbol jatorragoaren bila jarri da. Eta horixe da Sankt Pauli: jende askok bere kluba izatea nahiko lukeen ispilu bat. Ahaztu gabe talde profesionala dela, eta bere kontraesanak dituela. Sankt Paulik ez du inoiz titulurik irabazi, baina milioika jarraitzaile dauzka Europan eta mundu osoan, ibilbide sozial bat daukalako, errefuxiatuen aldeko kanpainekin, edo LGTBI kolektiboaren alde, G20aren aurka… Askok beren talderako nahi luketen inplikazio horregatik dauzka hainbeste jarraitzaile.

Eta antifaxismoarekiko konpromisoa nondik datorkio?
Estatutuetan bere burua antifaxistatzat eta diskriminazio ororen aurkakotzat jotzen duen munduko klub bakarra da, eta 1980ko hamarkadatik dator jarrera hori. Klub gisa eratu zenean, Hanburgoko portuko taldea zen, bi mila lagun erakartzen zituen zelaira, gehienak zaharrak. Baina orduan mugimendu autonomoko jendea, punkiak, nuklearren aurkako mugimendukoak, parlamentuz kanpoko ezkerreko jarraitzaileak... hasi ziren estadiora joaten eta Alemanian eskuin muturra gorantz zihoan garai hartan haiek kontrapuntua jartzen zuten Sankt Pauli gegen rechts [Sankt Pauli eskuinaren aurka] eta kein fußball den faschisten [futbolik ez faxistentzat] aldarriekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Espetxera bidali dute Ion Aranburu realzaleari Sorian egindako erasoaren harira atxilotuetako bat

Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Iñigo Cabacas Herri Harmaila
“Jazarpena azken urte eta erdian areagotu da”

Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigo Cabacas Herri Harmailako Iñigorekin hitz egiteko aukera izan dugu astelehenean.


2025-01-08 | Onintza Enbeita
Garazi Murua. Taldeko kapitaina
“Gabarra ez da gizonezkoen sinbolo esklusiboa: guztiona da”

2002an ikusi zituen lehenengoz hamaika emakume kamiseta zuri-gorriarekin San Mamesen. Bere ametsa egia bihurtzeko aukerak errealak zirela ulertu zuen Garazi Muruak. Athleticeko nesken taldeko kapitaina izatera iritsi zen, baina lesio batek behar baino lehen ekarri dio... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Ertzaintzari “erantzukizunak” eskatu dizkio Realak, foam jaurtigailuz zaurituriko zalearen kasuan

Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.


60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Absolbitu dituzte Espainiako futbol selekzioaren zaleak jazartzea leporatu zieten Indar Gorriko kideak

2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]


2024-11-11 | Jon Torner Zabala
Frantzia-Israel: 4.000 poliziaren presentzia eta Palestinako bandera debekatua

Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]


Eguneraketa berriak daude