Udaberriko Errigoraren kanpaina pasatu berria den honetan eman dituzte lehen datuak: 93.000 litro olio, 207.000 kontserba ontzi eta 11.000 kilo arroz eskatu dira Euskal Herri osoan. Ez dira emaitza makalak. Baina, nortzuk daude Errigoraren atzean? Horietako bat topatu genuen furgonetarekin kontserba kutxak herriz-herri banatzen, eta elkarrizketa egiteko aprobetxatu genuen. Jose Mari Munarriz Marturet, La Churtako jabea da bera. Zainzuriak, tomate frijitua, edota pikillo piper ekologikoak saltzen ditu Errigora bidez.
Noiz batu zinen Errigoraren proiektura?
Hasieratik egin genuen bat Errigorarekin. Oker ez banago, Angel Iturri eta biok izan ginen lehenak, bospasei urte daramatzagu elkarlanean jada.
Aspalditik daukazue martxan La Churta enpresa txiki hau?
Conservas Allo 1982an sortu zuten herriko ekoizle autonomoek, zainzuriak ontziratzen hasteko. Ni 1984an sartu nintzen, eta hasieran autokontsumorako egiten bagenuen ere, 1989an produktuak merkaturatzeari ekin genion. Zenbait urtetan aldaketak izan ondoren, azkenean hiru ekoizleren artean ENS bat –Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea– sortu eta aurrera egin genuen.
Eredu ekologikoan ekoizteko hautua egin zenuen.
Bai. 90eko hamarkadaren hasieran mugimendu ekologisten bueltan nenbilen eta orduan hasi nintzen kontzientzia hartzen. Erabaki nuen nire pentsatzeko moduak nire lanean ere islada izan behar zuela, eta Katalunian ekoizpen ekologikoan ziharduten zenbaiten laguntzarekin hemen ere kontua mugitzen hasi ginen. Hasieran hitzaldiak egiten genituen eta jendea batzea zen asmoa, baita beste ekoizleekin hitz egitea ere. Zerbait ongi egin izanen genuen, urteotan bilakaera nahiko ona izan du-eta!
Zerk erakarri zintuen Errigora proiektura?
Egia esan, lehen aldiz ekimena azaldu zidatenean ez nuen oso ongi ulertu, baina gerora, ezagutzen joan nintzen heinean ikusi nuen nire filosofiarekin guztiz egiten zuela bat Errigorak: hurbileko merkatua bultzatu, produktu lokala baloratu, eta agroekologiaren alde egiten du.
Eta ekoizpenari begira, zer eman dizue?
Hasieran ez ziren kantitate handiak, baina urteotako bilakaeraren ondoren dezente handitu da salmenta, eta guretzat aukera oso ona da. Pentsatzen dut hurrengo urteetan egonkortzen joanen dela, zenbait urtetan eman den jauzia ikaragarria izan baita! Bestetik, Errigoraren bidez ekoizleen artean lotura ere egin da, elkartzeko gunea da guretzat.
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]