Ekonomia zentralizatzen ari den heinean populazioak ere bide bera darama. Hori dela eta, 2050ean munduko populazioaren %66 hiri handietan biziko omen da; Europako populazioaren %73k jadanik egiten duen moduan. Espainiako Estatuaren populazioaren %40 ere, 2030ean, 300.000 biztanle baino gehiagoko hirietan biziko omen da. Bien bitartean, munduko BPGren %80 sortzen da 600 hiri handienetan, non muturreko oparotasuna eta txirotasuna gordinki azaltzen zaizkigun.
Zalantzarik gabe, hiriek aukera gehiago eskaintzen dute nekazari giroko herri txikiek baino, bai lanpostuak aurkitzeko, baita seme-alabeek ikasketak burutu ahal izateko ere. Emakumeak ere erosoago sentitzen dira hirietan herri txiki atzeratuetan baino, bai askatasun aldetik, baita lanpostuak ere aurkitzeko orduan. Halaber, oinarrizko zerbitzuak eskuragarriago daude hiri batean herri txikietan baino: osasungintza, hezkuntza…
Euskal Herrian ere populazioa zentralizatzen ari da bertako hiri handienetan eta munduko fenomeno bera bertaratu zaigu. Izan ere, Bilbok betidanik izan du populazioa erakartzeko indarra, Gasteizek, Iruñeak eta Iparraldeko BABk duten bezala; anartean, Donostia ere azken urte hauetan zentralizazio prozesu horretan urrats handiak ematen ari da, nahiz oraindik Gipuzkoa nahiko lurralde orekatua den.
Hemengo herri txikiak ere husten ari dira zerbitzu publiko eroso eta hobeak aurkitzen dituelako populazioak hiriburuetan. Ondorioz, hiri nagusien konfigurazioa eraldatzen ari da bertako jarduera ekonomikoren arabera
Laburbilduta, hemengo herri txikiak ere husten ari dira zerbitzu publiko eroso eta hobeak aurkitzen dituelako populazioak hiriburuetan. Ondorioz, hiri nagusien konfigurazioa eraldatzen ari da bertako jarduera ekonomikoren arabera. Izan ere, hiri horietan ekonomia bi ardatz nagusitan gauzatzen ari da. Alde batetik, sektore ekonomiko aurreratuak, non ikerketa zentroak eta teknologia garatuko enpresa guneak dauden, soldata erakargarriekin eta unibertsitateetatik irteten diren zenbait ikaslerentzako lanarekin –ez denentzat–; bestetik, turismora zuzendutako negozioak daude, batik bat ostalaritzan.
Bestalde, ohiko merkataritza desagertzen ari da, negozio horiekin lotutako burgesia txikia bezala. Klase horrek hiriko gizarteari kohesio sozial esanguratsua ematen zion eta oso garrantzitsua zen. Egoera horren aurrean, gure agintariek sinestarazi nahi digute sektore hori defendatu eta indartu nahi dutela, baina alderantzizko politika daramate, merkataritzagune erraldoiei alfonbra gorria ipintzen dietelako.
Ekonomiaren bilakaera honetan, gure hirietako denda gehienak frankiziak dira. Izan ere, ohiko denda txikien ordez era guztietako frankiziak sartu zaizkigu, multinazionalekin lotutakoak. Eta berdintsu ematen ari da betidanik ezagutu ditugun ostatuekin, horien jabe ere inbertsio funtsak egiten ari baitira, batik bat turismoaren eragina esanguratsua den hirietan. Azpimarratu behar da, sektore horiek eskulan merkea behar dutela, kualifikatu gabea, eta hori guztia hirietako periferian daukate, ugari gainera.
Zer egin periferia txiroetako egoera horretatik irteteko? Nire uste apalean, egoera horri aurre egiteko Gizarte Ekonomiak protagonismoa izan dezake. Horretarako, auzo txiro horietako jendeak, batik bat gazteriak, antolatu behar du udal agintariak presionatzeko eta baliabide ekonomikoak ipin ditzaten. Lehen urratsa, auzo elkarte esanguratsuak sortzea izango litzateke, gerora hiriko premien eta imajinazioaren arabera, enpresa proiektu txiki sendoak garatu ahal izateko. Horretan, eskarmentu ugari dago: Bartzelona-Sants, Berlin...
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]