"Zer uste zenuten, iratzartzen zinetenean ez nintzela hor izango?”, gaztigatu zigun Panoramako ilustrazioak. Panorama politikoari irudia jartzen dio astero Adur Larreak. Augusto Monterrosoren “Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba allí” mikroerralatoak legez, giza historia –mundu erraldoi politikoa– islatu zigun berak ere.
Europako Parlamentuko, Espainiako foru eta udaletako gobernuei buruzko analisiak ilustratu zituen oraingoan. Azken bi hilabeteetako hauteskundeek hamaika analisi eta iritzi iradoki dituzte: “Europan eskuin muturra gora, ez inkestek esan adina”. “EAJ-PSE aliantza indartua atera da. EAJ-PSE nagusi eta eroso”. Podemos kolpatua, EH Bildu pozarren”. Hala ere, “EH Bildu eta Podemos ezkerreko alternatiba osatu ezinean”. “Geldiarazi da eskuin muturra, oraingoz”. “Chivite lehendakari?”. “Independentismoa sendotasunez Katalunian”. “Madrilen dute giltza”.
Gurean idatzitakoez beste, halatsu beste hedabideetan ere, zeinek bere ideologiaren (h)arian. XXI. mendean giza historiaren amaiera heldu omen da? Edo zen? Hots, ideologiaren aroa amaitu zen. XX. mendera bitarteko “gizona” azkendu zen. Azkendu al da? Bestelako pertsonarik jaio al da? Bai ote!?
Ez dut ikusten. Hemen eta munduan funtsean “ideologia” da gailendu. Mundua ideia politikoen –ekonomiaren– arabera eraikia da. Hautatzen ditugun politikarien ideien arabera, eta haiek berriz, munduko ekonomia –eta gerra– ezartzen dutenen arabera, hots, G7aren, FMIren edo multinazionalen aginduen arabera.
Komunismoak porrot egin ostean, ez du soilik kapitalismoak agintzen, ez soilik neoliberalismoak ere. Ez gara soilik kapitalismoaren arabera bizi –kapitalismoaren pean esatea, gehiegitxo zait–. Lenin, Mao, Stalin eta abarren komunismoarenak (Marx alde batera) egin zuen, goiti-behetiko –bertikaltasunak– aginteak alegia. Orain horizontaltasunak libreago egiten omen gaitu. Bai ote? Bai zera!
Anaia Handiak bizi gaitu. Ez imajinatu soilik AEBak, arren –munduko jendarme nagusia soilik–. Agintea duen nonahikoak gara. Ez dugu nagusien beharrik, ez hierarkiarik ere. Nork bere etxean du anaia handia. “Arreba”-ren esperantzan… Neurokapitalismoak bizi gaitu (irakur, Argia-ko Larrun#242, Gorka Bereziartuak idatzia). Eta ez neurokapitalismoak soilik, neurointernetek eta neuro-saresozialek bizi gaituzte, neurokazetaritzak bizi gaitu.
Europako, Estatuko eta Foruetako hauteskundeak izan dira, baita udalerrikoak ere. Demokrazia herri mailan gauzatu daitezkeen esperantzak bizi nau. Esperantza ere gaitza izan daitekeela jakitun, andreen eta gizonen oinazea luzarazten baitu.
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.