“Paperik, medikurako zertifikaturik ere ez duenak, zer esango du politikaz?”

  • Iruñeko EH Bilduren zerrendetan zihoan, baina koalizioari ez zioten utzi Modou Faye “Beltxa”-ren izena erregistratzen, espainiar nazionalitaterik ez duelako. Hamalau urte dira Iruñean bizi dela, bertan lan egin eta kotizatzen du, baina ez du bozkatzeko eta bozkatua izateko eskubiderik. Harentzat ez da kontu berria, etorkinen eskubide politikoen kontrako eraso berri bat baizik. Eta hala ere, konforme da, erabakiak arazoa ikusarazteko balio izan duelakoan.

Argazkia: Josu Santesteban

Nola iritsi zinen Iruñera?

Nik Alemaniara joateko bisa nuen Senegalen. Hamabost egun eman behar nituen Frankfurten, baina Dakartik hara joateko hegazkinak ordubeteko eskala zuen Madrilen. Barajasen, ez dakit zergatik, Iruñean bizi zen Dakarko auzokide bati deitu nion. Hark esan zidan Espainiako estatuan aurreikusia zela etorkinen erregularizazioa. 2005a zen. Informazio leihatilan azaldu zidaten non hartu behar nuen autobusa, Iruñera iristeko. Ordutik hemen bizi naiz. Bi hiri ezagutzen ditut, Dakar eta Iruñea. Alemania non den ere ez dakit [barrez].

Zein da zure uneko egoera?  

Uste nuen legala nintzela, baina legearekin inoiz ez gara legalak. Paperak behar ditugu lanerako, bidaiatzeko, bozkatzeko, arnasteko… Beltza beti ari da paper bat edo bestearen atzetik, eta azkenean, beltza inoiz ez da libre eskubide bat betetzeko. Beltz batentzat erroldatzea oztopo bada, pentsa beste gauza batzuk egitea.

Bada etorkinekiko estigma bat: ez duzuela interesik bertako politikan.

Ez gaituzte ezagutzen, eta ez dakite afrikarrok oso interesatuta gaudela politikan, batez ere politikek izorratzen gaituztelako. Afrikan gertatzen dena ere gertutik jarraitzen dugu, horrek behartu gaituelako handik ateratzera. Gauza bat da inplikatu nahi izatea, eta beste bat legeak uzten dizun. Afrikarroi hegoak mozten dizkigute, dena dugu debeku. Ez da ez dugula parte hartu nahi: berdindu ditzagun eskubideak, ea politika gustatzen zaigun ala ez. Paperik, medikurako zertifikaturik ere ez duenak, zer esango du politikaz?

Zerk eraman zintuen EH Bilduren zerrendetara?

Hamalau urte daramatzat Iruñean, eta bi arotan bereizi dezaket nire egonaldia: [Joseba] Asironen aurrekoa eta Asironena. Asironen aurretik Iruñea kartzela zen ni eta beste etorkin askorentzat, dena zen debekua eta jazarpen poliziala. Orain beste giro bat nabari da, hizkuntz ezberdinetako jende ezberdina elkarrekin bizi den eta hori aberastasuntzat duen hiri bat nabari da. Udalak ateak ireki ditu guretzat.

Argazkia: Josu Santesteban

Zertan ikusten da hori?

Baltasar erregearena, adibidez. Iruñean txuri bat beltzez margotzen jarraitzen genuen, ematen zuen Iruñean ez zela beltzik. Beltzek zikintzen dutela ari ziren haurrei erakusten, Baltasarrek muxu ematean arrastoa uzten zuelako. Asironek hori aldatu zuen. 

Dena dela, Asironekiko begirunea piztu zidana, nire memorian eta afrikar guztion bihotzean iltzatua dagoena, Elhadji Ndiaye senegaldarraren heriotzaren ostekoa izan zen [Espainiako poliziaren komisaldegian hila, 2016ko urrian]. Oso kolpe gogorra izan zen senegaldar komunitatearentzat, baina asko lagundu gintuen alkatearen hurbiltzeko eta laguntzeko moduak. Gure manifestazioetan izan zen, gu babesten. Niri, pertsonalki, barruraino iritsi zitzaidan maitasun hori. Ezin dira konparatu lehengo eta oraingo garaiak.

Zure hautagaitza bertan behera utzi dute. Zer iritzi duzu?

Beti esaten digute Afrikan demokrazia eta berdintasuna falta direla. Nik uste dut hemen falta direla. Hemengoek demokraziaren eta berdintasunaren gurasotzat dute euren burua, baina ez dira horren eredu izaten. Beltzak hemen egiten du lan, hemen kotizatzen du, hemen du familia, baina ezin du aukeratu, ezta aukeratua izan ere.  

Nafarroan 40.000 etorkin inguru zaudete bozkatzeko eta bozkatuak izateko eskubiderik gabe. Bada interes politikorik horren atzean?

Uste dut sekula ez gaituztela pertsona kontsideratu. Bozkatzeko eskubidea bagenu, orain garena baino zerbait gehiago bezala kontsideratu beharko gintuzkete. Haien asmoetan ez dagoenez gu pertsonatzat hartu eta eskubideak ematea, ez digute bozkatzen uzten. Erabateko blokeoa da, beltza bazterrean egon behar da, lan miserablea egiten.

Zer neurri hartu daiteke eskubide horiek bermatzeko?

Uste dut bizileku-baimena nahikoa izan beharko litzatekeela bozkatzeko, inor nazionalitatea lortzera derrigortu gabe, horrek norbere nazionalitateari uko egitea dakarrelako. Nazionalitatea hautazko zerbait izan beharko litzateke naziotasun hori nahi eta sentitzen duenarentzako, baina ez eskubide batzuk eman edo kendu ditzaken paper bat. Bizileku-baimenak aski beharko luke bertako edonork egin dezakeen oro guk ere egin ahal izateko.

Asko hitz egiten da kulturartekotasunaz.

Hitz eder asko dago, baina askok ez dakite kultur-aniztasuna zer den ere. Kohesioa behar da, elkarbizitza, elkar ulertzea. Kulturaniztasunean bizi den hiri bat ezin da izan hizkuntz bakarreko hiria. Errespetatu behar da kolore, hizkuntz eta sinesmen bakoitza. Batzuentzat integrazioa da beltzak bere egitea inguruko guztia, baina besteek ere jaso behar dute beltzarengandik. Integrazioa trukaketa bat izan behar da; bestea, etorkina egunero proban jartzea litzateke. Guk gauza asko ikasten ditugu hemen, baina uste dugu zerbait, txikia bada ere, irakats diezaiokegula hemengo jendeari ere.

Etorkin aroa, ikasteko aroa
“Kuriositate handiko pertsona naiz. Toki guztietan ibiltzen naiz ikasteko asmoz, ez nukeelako nahi biharko egunean nire etorkin aroaz damutu. Izan ere, etorkin guztiok pentsatzen dugu biharko egunean, itzultzean, baldin eta bizirik segitzen badugu. Ikasi nahi dut, gero nire herrian erabili ahal izateko. Panafrikanista naiz, Afrika jartzen dut edozerren gainetik. Uste dut munduak ezin duela funtzionatu jendeak ez badu Afrika ezagutzen, han badirelako mendebaldeko herrialdeetan falta diren elementuak. Hau bezalako herrialde batean, bi edo hiru hizkuntzekin, jendeak ez du elkar aguantatzen. Afrikan 1.030 hizkuntza dira, eta armonian bizi gara. Behintzat hori nola lortu den jakiteagatik mereziko luke Afrika ezagutzeak. Iruñean Africa United elkarteko kide naiz, eta musikari gisa aritzen naiz. Jostuna eta tapizaria ere banaiz”.

 


ASTEKARIA
2019ko ekainaren 02a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Errefuxiatuak hartzeko Gasteizen eraikitzen hasi diren makrozentro eredua kritikatu dute

Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]


Migratzaileen deportazioak azkartzeko lege-proiektu berria iragarri du Bruselak

Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Eguneraketa berriak daude