Modou Khadim Sow dauka izena. 50 urte. Euskal herritarra zen, Ribaforadako auzokidea. Maiatzera arte, behintzat. Harik eta espainiar poliziak, alkatearen gezur eta engainua tarteko, hartu eta Senegalera bota arte.
Udala laster desenkusatu zen ohar baten bitartez, “egunero euren auzokideen ongizatearen alde lan egiten dutela” esanik. Denok geure baitan badakiguna azalarazi zuen: Modou ez zen benetako herrikidea, ez zen auzokide-auzokidea. Areago, udalarentzat izenik ere ez dauka, “senegaldar bat” baino ez da euren azalpenetan. Beste beltz bat besterik ez.
Inork ez dio alkate jaunari eskatu protesta ekintzarik egiteko, udaleko sarreran kateatzeko edo bere burua bonzo erara erretzeko. Bere papera ez zen hori, baizik eta bere herrikidea babestea, bere egoeraz kezkatzea eta laguntza eskaintzea. Edo, hori berarentzat gehiegizkoa balitz, edozein auzokide zuriren kasuan seguruenik egingo zukeen berbera egitea: “Zeuek topatu” erantzun. Horren ordez, ekintza nardagarria aukeratu zuen motu proprio. Eta horixe da aurpegiratzen zaiona, kolaborazionismo horren aktiboa jokatu duen lehenbiziko alkatea izatea eta herritar guztiek (baita zuriek ere) instituzio gertuenarekin daukaten konfiantza apurtzea. Hori marka hori!
“Kolaborazionismo” esan eta Vichy erregimena datorkigu gogora ezinbestean. Pétainek irratiz alemaniarrekin kolaboratzera dei egin zueneko diskurtsotik ei datorkigu terminoa. Azkenaldion sasoi hura berrirakurtzen ari dira Frantziako Errepublikan, De Gaullek hasitako mitoa barne: frantziarrek eta soilik frantziarrek salbatu zuten Frantzia; kolaborazionistak “miserable apur batzuk” baino ez ziren izan; benetako Frantziak ez zuen hartan zerikusirik izan. Horrela, benetako frantsesak lasai egon ahal izan ziren ahanztura kolektiboaren babesean, lehenago ere egon ziren bezala, jo puntuan juduak, ijitoak, komunistak edota errepublikar espainolak zeuden bitartean, hau da, auzokide edo herritar osoak ez ziren haiek.
Sow jaunak aurrekariak dituela azaldu du udalak. Zehaztu barik. Ogi bat lapurtzetik masa hiltzailea izaterainoko aukera guztiak mahai gainean. Baina FBI edo CIArekin kolaboratzen ari den telesailetako gizon ausartaren irudia mila zatitan kraskatu da leporatzen zaiona salmenta ilegala dela jakitean. Ekintza guztiz arriskutsua eta pertsona bat bere etxetik botatzeko arrazoi nahikoa, antza. Ikustekoa izango litzateke idatzizko udal zitazio bat, hau da, dokumentu ofiziala izan litekeen zerbait, faltsukeriaz erabiltzeak ea aurrekariak ekar lezakeen.
Legea bete beharra ditxosozko mantra sakrosantua erabili du udalak. Gezurra. Ezein legek ez du horretara derrigortzen. Baina legeaz ari garela, gogoratuko dugu Estrasburgok Espainiako Estatua kondenatua duela aurrekariak arrazoi bakartzat erabiltzeagatik inor kanporatzerakoan. Areago, Europako Justizia Epaitegiak Tuterako bizilagun baten kanporaketa eten zuen arrazoi berberengatik. Modouk defentsa eskubiderik ere ez du izan. Ez du axola, beste beltz bat besterik ez da.
Helduko da eguna Europak migranteen genozidioaren eta eskubide urraketa masiboaren berrirakurketa egingo duena. Euskal Herrian ere geure partea egin beharko dugu. Ordurako oso berandu izango da, dagoeneko berandu izan badelako. Batek baino gehiagok goi karguetan eta urrun dauden miserable gutxi batzuk seinalatuko ditu, benetako herritarrak lasai egon daitezen. Izkiriaturik gera dadin ordukotz: miserableak baliteke, baina ez horren gutxi eta ez horren urrun.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.