Udal hauteskundeen xarma eta emozio bereziak islatu dira oraingo honetan ere. Emaitza nagusiak ezagunak dira: EAJ nagusi, Iruñean izan ezik; EH Bildu bigarrena Donostian eta Iruñean eta hirugarrena Bilbon eta Gasteizen; PSE bigarrena Bilbon eta Gasteizen eta hirugarrena Iruñean eta Donostian.
Gasteizen ez da gertatu espero zen lehia estua eta PSE, sorpresaz, bigarren indarra izan da, Larrion hirugarren utzirik. Zer gertatu da? Alde batetik, PPren porrota eta berak galdutako 4 eserleku EAJri eta PSEri joan zaizkiela. Eta, noski, Urtaranen lanaren balorazio positiboa.
Iruñean, Asiron alkateak emaitza oso onak izan arren, Navarra Sumaren emaitza hobeak, Geroa Bairen emaitza kaskarrak eta Podemos desagertzeak ez diote gobernatzen utziko. Hori, baldin eta ez bada lortzen EHBilduren, PSNren eta Geroa Bairen arteko dagoeneko PSOEk ezinezkotzat jo duen akordioa.
PPren markatik ihes egin duen Sémperrek emaitza txukuna lortu du, Donostian ordezkaritza mantenduz, baina horren interpretazioa ez da hain xinplea, zeren eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan Canok, PPren eskutik, eutsi dio 2015eko emaitzari. Beraz, marka edo ez marka, Gipuzkoan PPren emaitzak nahiko “eguneratuta” zeuden 2015etik. Bestalde, Gascoren porrot handiak lagundu dio PPri bere emaitza mantentzen.
Beraz, EAJ nagusi EAEko hiriburuetan eta, nahiz eta bere bigarrena EH Bildu edota PSE diren, ikusiko ditugun itunak orain artekoak izango dira, erakundeen egitura errepikatuz –bizitza luzea dauka EAJ-PSE akordio orokorrak–, benetako ezkerreko adostasunak eta gobernu alternatiboak zailduz. Horretarako jasoko zituzten bi alderdi hauek PPk galdutako botoak, noski, EAEko eskuina eta konstituzionalismoa indartzeko.
Eta beste behin ere, lau hiriburuetako buruak, gizonak. Honetan ere aldaketarik ez.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]
Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]