Terni hiri industriala da, Italiako gerriko gorria zenean kokaturik.
110.000 biztanlerekin, siderurgiak 12.000 laguni ematen zien lana lehen, baina orain sektorea ez da 2.400 langilera iristen, azpikontratak kontuan edukita 3.000 lagun besterik ez dira bizi industriatik. Italiar hiri hartako jende langilearen %80k botoa ezkerrari ematen zion lehen. Orain, gehiengoa langabezian dago eta Liga bozkatzen du, Salviniren alderdi utraeskuindarra. “Ezkerrak traizio egin digu”, dio 49 urteko Emanuelek, abandonaturik sentitzen den langileetako batek. Ezkerra desagertu egin da auzo langile historikoetan eta ultraeskuinak irabazi du, “italiarrak lehenago, bukatu dira etorkinak” mezua zabalduz.
Historia hori ez dagokio soilik Italiari. Gainerako Europan ere giro hori dabil, ezkerreko erakunde, alderdi eta sindikatuek euren izaerari uko egin diotelako. Kapitalarekin akordioak eginez eta gobernuak edo administrazioak oso modu eskasean kudeatuz –buruzagien arteko ustelkeria barne–, langileak eta sektore herrikoiak engainatu dituzte. Bestela, nola uler liteke langileak eta migratzaileak biltzen diren guneetan eskuinak eta ultraeskuinak irabaztea?
Espainiako Parlamentua berritu da duela gutxi –euskaldunen presentziarekin–, eta orain udalak, foru aldundiak, gobernu autonomoak eta Europar ganbera ere bai. Garaia da egoerari aurre egin eta langileak eta jendarteko sektore zapalduenak babesteko, izan emakumeak edo migratzaileak. Beharrezkoa da ezkerreko baloreak sustatzea, hala nola justizia, askatasuna, elkartasuna, berdintasuna, integrazioa, autodeterminazioa, gardentasuna, Kapitalaren eta ustelkeriaren kontrako mobilizazioa… Gizarte justu, aske eta solidarioago baten alde gaudenon ekina eta konpromisoa eskatzen du horrek.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]