Aurkikuntza baten beharrak bideratu zuen Andonegi yogara. Arte martzialak eta surfa aspalditik praktikatzen ditu. Zerbait falta zuen ordea. Yoga filosofia gisa definitzen duen liburu bat erosi zuen, bizitza osotasunean barneratzearen ideia azpimarratzen duena: “Ez da soilik zer egiten den, nola baizik”. Lehen klasea eman zuenetik pasio bihurtu du, eta bizitzaren ardatz.
Yogak Indian ditu erroak eta erlijioarekin eta erritualekin du lotura, baina hemen ez da berdin ulertzen fedearen kontu hori: “Fedea beti izan dugu, Elizak nola erabili eta politizatu duen beste kontu bat da. Mugatu egin dute eta norberaren barrutik kanporatu. Barneko fedea galdu dugu politikoa bihurtu delako, baina guztiok dugu txinpart hori. Erlijio bat izan gabe, yogak badu espiritualitatearekin lotura, hori maite dut”.
Yoga interpretatzeko modua desberdina da jendarte bakoitzean, baita praktikatzeko moduak ere, Andonegik azaldu digunez. Yoga mota guztietan zabalduena Hatha da; %95ak egiten du. Hitzak berak eguzkia (ha) eta ilargia (tha) esan nahi du. Dinamismoa eta atsedena. Gorputz fisikoa eta arnasa. “Erdibidea atzematea da gakoa”, esan digu, gorputz “osasuntsua” izatea osotasunean. “Batetik malgutasuna eta sendotasuna landuko dira postura desberdinen bitartez. Bestetik arnasketaren kontzientzia hartuko dugu, energia kontrolatzeko ezinbestekoa”. Yoga, beraz, fisikotik hasi eta ikusezinera iristen da: meditazioa, erlaxazioa, kontzentrazioa eta arnasketa.
Arnasketak garrantzi handia du, gorputza eta burua lotzen baititu: “Yoga sortu zutenek zorrotz begiratu zioten inguruari, animaliei esaterako. Konturatu ziren animalia askori bihotza fite joaten zitzaiela. Beste batzuei aldiz lasai. Konturatu ziren antsietatea dugunean arnasa joaten dela fite eta bular goialdean mantentzen dela. Arnas hori superfiziala da eta kontrolatu behar da. Saiatu ziren kontrakoa bilatzen: arnasa luzatu eta sakontzen. Eta horrekin estresa lasaitzen zela ohartu ziren”.
“Estresa da gaurko eritasunik handiena”, dio Andonegik. “200.000 urte daramatzagu hemen eta azken 100 urteotan asko aldatu da bizia”. Emozio horiek kudeatzeko tresnarik ez dugu erabiltzen, eta bizi kalitateari min egiten dio horrek: ezin loak hartu, nekatuta bizi, kafea edan, loa berriro galdu, lasaigarria hartu, urduritu, diafragma tenkatu, arnasketa bularraldean soilik zentratu, korapiloa tripan, gosea galdu eta abar. “Inork galdetu dio bere buruari ea nola egiten duen arnas?”. Emozioek arnasarekin lotura zuzena duela adierazi du eta yoga dela hori lantzeko aukera bat.
Ikuspegi berarekin egiten den oro babesten du berak: “Ez du zertan yogarekin izan, izaten ahal da pasiera bat, itsasoa arnastea, kantatzea, dantzatzea, marraztea, ongi elikatzea, behar bezala murtxikatzea... Edozerk balio du, eta gauza horiek edonork egin ditzake, yoga bezalaxe”.
Beragana zuzentzen dira 8 urteko umeak zein 88 urteko agureak. “Bakoitzaren gorputzaren araberakoa izango da norberak jarritako zailtasuna. Ez dago mailarik, ez lehiarik. Bakoitza bat da, bakarra eta konparaezina”. Osasuntsu bizitzeko hainbat gako eman digu: gorputza onartu eta ez gerran izatea, zoriontasuna kanpoan atzemateaz gain barnean aurkitzea, norbera ezagutzearekin hurkoa ulertzea, norbere buruarengan pentsatu eta maitatzea, eta energia kontrolatzen jakitea.
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Gauez ia aste osoan ateak itxita izaten ditu Donibane Lohizuneko osasun zentro horretako larrialdi zerbitzuak. Herri Berri udal oposizio taldeak deituta, mobilizazioei ekin diete herritarrek eta jadanik 3.000 sinadura bildu dituzte zerbitzu "iraunkor eta eraginkorra"... [+]
Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.
Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.
Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.
Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.
Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.
Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]